Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 1ekoa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2022ko «Jesús María Leizaola» sariaren epaimahaiaren epaitza. Saria euskal autonomia eta/edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten ikerlanei ematen zaie.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 238
  • Hurrenkera-zk.: 5392
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/01
  • Argitaratze-data: 2022/12/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko apirilaren 27ko ebazpenaren bidez (EHAA, 89. zk., maiatzaren 10ekoa), deialdia egin zen 2022ko «Jesús María Leizaola» sarirako, euskal autonomia eta/edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten ikerlanetarako. Ebazpenarekin bat etorriz, eta Epaimahaia bildu eta epaitza eman ondoren, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea 2022ko «Jesús María Leizaola» sariaren epaimahaiaren epaitza. Honako hau da:

  1. 2022ko «Jesús María Leizaola» saria hutsik uztea.

  2. 2022ko «Jesús María Leizaola» sariaren akzesita hutsik uztea.

    Bigarrena. Epaitza hori interesdunei jakinaraztea.

    Hirugarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso hori ebazpena eman zuen organoari aurkez dakioke edo, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igarota berariazko ebazpenik ematen ez bazaio, errekurtsoa gaitzetsitzat jo daiteke, eta administrazioarekiko auzietako bidera joateko aukera irekita egongo da.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 1a.

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

    MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.