Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 19koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzuen zuzendariarena, Zumarragako Ibaiondo Ikastetxearen Zuzendaritzaren esku uzten duena zenbait gairen gaineko eskumenak egikaritzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 39
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/19
  • Argitaratze-data: 2023/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuak 9.1.b) artikuluan ezartzen duenez, Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio sailaren kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontua exekutatzeko faseak izapidetzea. Hori horrela, Zerbitzu zuzendariak emango du baimena 1.000.000 eurora arteko gastuak egiteko.

Halaber, aipatutako dekretuak ezartzen duenez, Zerbitzu Zuzendaritzaren eginkizuna da langileentzako prestakuntza- eta hobekuntza-planak prestatzea, alde batera utzita Justizia Administrazioko langileak, eta horregatik eragotzi gabe Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkien eskumenak. Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio, gainera, sailari atxikitako giza baliabideak planifikatu eta kudeatzea, eta Zerbitzu zuzendariak baliatuko ditu Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak eta indarrean dauden gainerako arauek sailari esleitzen dizkioten eskumenak; horrez gain, sailak langile-beharrei buruz egindako aurreikuspenak ebaluatuko ditu Zerbitzu Zuzendaritzak, eta sailaren plantilla eta lanpostu-zerrendak osatzeko proposamenak egingo ditu, Justizia Administrazioko langileei buruzkoak izan ezik (9.1 d) eta e) artikulua).

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 13 g) artikuluarekin bat etorriz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eskumena da adingabe arau-hausleen arloko eskumenak baliatzea, betiere adingabearen babesean eskumena duten gainerako organo eta administrazioekin lankidetzan. Ildo horretatik, Justizia Zuzendaritzari dagokio gazte-justiziaren arloko jarduerak diseinatu, planifikatu, antolatu eta ebaluatzea, Jaurlaritzako sailen lana koordinatuz (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 14 g) artikulua).

Zumarragako Ibaiondo Ikastetxea askatasunaz gabetzeko neurriak betearazteko hezkuntza-zentro bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan askatasunaz gabetzeko neurriak betearazteko hezkuntza-zentroei buruzko apirilaren 21eko 80/2009 Dekretuan araututakoen artean dago.

Aipatutako arauaren 28. artikuluaren arabera, honako hauek dira, besteak beste, Zuzendaritzaren eginkizunak: Gazte Justiziako Zerbitzuak ezarritako jarraibideak zuzentzea, koordinatzea, kontrolatzea eta ikuskatzea; zentroaren barne-antolamenduari buruzko zerbitzu-aginduak ematea, Gazte Justiziako Zerbitzuari dagozkion ahalmenak alde batera utzi gabe; zentroaren baliabide ekonomikoak administratzea eta kudeatzea, indarrean dagoen legeriarekin eta Gazte Justiziako Zerbitzuaren jarraibideekin bat etorriz, eta zentroaren premia ekonomikoak eta bestelakoak aztertzea, behar bezala funtzionatu dezan.

Zentroaren arduradunak hartuko du bere gain Zentroaren Zuzendaritza (lanpostua: Gizarte Gaietako arduraduna; kodea: 510261), hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoan askatasunaz gabetzeko neurriak betearazteko hezkuntza-zentroei buruzko apirilaren 21eko 80/2009 Dekretuaren 28. artikuluan.

Kontuan hartuta Zerbitzu Zuzendaritzak duen lan-karga, une honetan komenigarritzat jotzen da ebazpen honen xedapen-zatian zerrendatzen diren eskumenen erabilera eskuordetzea.

Lehenago adierazitakoaren arabera, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 20ko 40/2015 Legearen 9. artikuluan eta Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 25. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Zumarragako Ibaiondo Ikastetxeko Zuzendaritzaren esku uztea, zentro horren eremuan, honako eskumen hauek:

  1. Bere esparruan beharrezkoak diren funtzionamendu-gastuak onartzea, indarrean dagoen funts aurreratuen araubidearen eremuan.

  2. Langile lan-kontratudunei urteko oporrak eta jaiegunak konpentsatzeko egunak ematea eta banatzea.

  3. Ordaindutako baimenak ematea langile lan-kontratudunei, aplikatu beharreko araudian ezarritako denbora eta arrazoiengatik.

    Bigarrena. Eskuordetza honek ez die kalterik egingo Zerbitzu Zuzendaritzak, organo eskuduna den aldetik, arloari buruz ezartzen dituen jarraibide eta irizpideei. Eskuordetza bidez ematen diren ebazpenek zorrotz beteko dituzte irizpide horiek.

    Hirugarrena. Eskuordetza honen bidez emandako ebazpen guztietan, berariaz aipatuko da horrela eman direla, eta organo eskuordetzaileak emandakotzat joko dira.

    Laugarrena. Zerbitzu Zuzendaritzaren titularrak edozein unetan baliogabetu ahal izango du agindu honetan aipatzen den eskumen-eskuordetza. Baliogabetzeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Bosgarrena. Zerbitzu Zuzendaritzaren titularrak bereganatu ditzake ebazpen honetan aipatzen den eskuordetzan jasotako edozein gairen ardura eta ebazpena, hartara eragotzi gabe eskuordetzak irautea, espresuki aldatzen edo baliogabetzen ez den bitartean.

    Seigarrena. Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 25. artikuluari jarraituz, eskumenak eskuordetzeak eta errebokatzeak modu iraunkorrean eta eskuragarrian agertu beharko dira sail eta organo eskuordetzailearen webgunean, bai eta sail edo organo eskuordetuarenean ere.

    Zazpigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 19a.

    Zerbitzuen zuzendaria,

    MIREN KARMELE ARIAS MARTINEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik