Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 15ekoa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gauzatu-Industria programako 2022ko ekitaldiko laguntzen onuradunen zerrenda. Gauzatu industria-programaren bidez, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 249
  • Hurrenkera-zk.: 5803
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/15
  • Argitaratze-data: 2022/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da orain onuradunen zerrenda. Hori guztia «Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko apirilaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen Gauzatu industria-programa, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematekoa».

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, honako hau