Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 14koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakaritzan behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 5506
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/14
  • Argitaratze-data: 2022/12/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

Lehenengoa. Asier Areitio Ibarlucea jauna Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko aholkulari izendatzea (kodea: 5269; dotazioa: 1; maila: zuzendaria), Lehendakaritzan.

Bigarrena. Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu bati dagozkionak izango dira, baita atxikita dagoen eremuko espezifikokoak ere.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, baldin eta horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 eta 5.2 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena. Izendapen honek 2022ko abenduaren 16an izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, ebazpen honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, lehenago edozein unetan harremana baliogabetzeko aukerari uko egin gabe.

Bosgarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo, bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 14a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik