Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduarea 7koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2022ko abuztuaren 12ko Ebazpenean atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez berrikusi eta aldatzen da Ditecsa Soluciones Medioambientales SL sozietateari (aurrerantzean, Diseño de Soluciones Ambientales SL) Debako udal-mugartean (Gipuzkoa) hondakin arriskutsuak jaso, sailkatu, multzokatu eta aldi baterako biltegiratzeko emandako ingurumen-baimen integratua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1363
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/07
  • Argitaratze-data: 2023/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 12ko Ebazpenaren bidez berrikusi eta aldatu zen Ditecsa Soluciones Medioambientales SL sozietateari (aurrerantzean, Diseño de Soluciones Ambientales SL) Debako udal-mugartean (Gipuzkoa) hondakin arriskutsuak jaso, sailkatu, multzokatu eta aldi baterako biltegiratzeko emandako ingurumen-baimen integratua.

Huts materialak atzeman dira aipatutako 2022ko abuztuaren 12ko Ebazpenean, sozietatearen izenari dagokienez.

Aipatutako ebazpenean akatsak antzeman direnez, akats horiek zuzentzea erabaki da, sozietatearen izena behar bezala adierazita, hots, Diseño de Soluciones Medioambientales SL.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen duenez, «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak du ebazpen hau emateko eskumena, bat etorriz Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan aurreikusitakoarekin.

Honako xedapen hauek ikusi dira: abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina; 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak. Horiek horrela, hau

Lehenengoa. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 12ko Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzea, zeinaren bidez berrikusi eta aldatzen baita Ditecsa Soluciones Medioambientales SL sozietateari (aurrerantzean, Diseño de Soluciones Ambientales SL) Debako udal-mugartean (Gipuzkoa) hondakin arriskutsuak jaso, sailkatu, multzokatu eta aldi baterako biltegiratzeko emandako ingurumen-baimen integratua.

Bigarrena. Zuzenketek sozietatearen izenari eragiten diote, eta Diseño de Soluciones Medioambientales SL da zuzena. Beraz, honakoa dio:

Diseño de Soluciones Ambientales SL.

baina hau esan behar du:

Diseño de Soluciones Medioambientales SL.

Hirugarrena. Ingurumen-baimen integratu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Laugarrena. Ebazpen hau jakinaraztea Diseño de Soluciones Medioambientales SLri.

Bosgarrena. Ebazpen hau jakinaraztea Debako Udalari, Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzari eta Uraren Euskal Agentziari, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondoreak izan ditzan, hau da, beste lizentzia, baimen, erantzukizunpeko adierazpen eta/edo komunikazio batzuk lortu ahal izatea.

Errekurtsoak:

Egintza honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 7a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.