Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 6koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita garapenerako lankidetza-programetarako laguntzei buruzko dekretu-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 4058
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/06
  • Argitaratze-data: 2021/07/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko ekainaren 30eko Aginduak aldez aurretik onartu zuen garapenerako lankidetza-programetarako laguntzei buruzko dekretu-proiektua.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapenek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Ildo beretik, jendaurreko informazioaren izapidea egiteari egoki iritzi zaio gizarte-eragile interesdun gehienek parte har dezaten izapidetzen ari den arauan.

Hori dela eta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu era arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearekin bat etorriz, hau

Lehenengoa. Garapenerako lankidetza-programetarako laguntzei buruzko dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, bi hilabetez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko apartatuan xedatutako ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 6a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik