Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 2koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2021eko uztailaren 1eko Ebazpena, zenbait kide oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 4315
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/02
  • Argitaratze-data: 2021/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2018ko abenduaren 3an eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdiari buruzkoaren, hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (EHAA, 242. zk., abenduaren 18koa), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau

Lehenengoa. Jakinarazten da 2021eko uztailaren 2an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2021eko uztailaren 1eko Ebazpena, zenbait kide oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Bigarrena. Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 2a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik