Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 29koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egiten baitira istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuei buruzko informazio-, ebaluazio- eta kontrol- araubideari buruzko agindu-proiektua egiteko prozeduran.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 168
  • Hurrenkera-zk.: 4545
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/29
  • Argitaratze-data: 2021/08/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Garraio eta herri lanak; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Ingurumena; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuei buruzko informazio-, ebaluazio- eta kontrol-araubideari buruzko agindu-proiektua egiteko prozedura hasi zen.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan agindutakoaren arabera, eta hasteko aginduaren xedapen-zatian adierazi bezala, herritarren eskubide eta interes legitimoak ukitzen dituzten xedapenei entzunaldiaren izapidea egin behar zaie, bai eta izaerarengatik hala behar duten gainerako xedapenei ere. Bestetik, manu horren bigarren apartatuan adierazita dago nola egin daitekeen entzunaldi hori: «interesdunei zuzenean entzunez egingo da entzunaldia, edo, interesdun horiek biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde eta elkarteei entzunez; erakunde eta elkarte horiek legeak onartutakoak izan behar dute, eta haien helburuek lotura zuzena izan behar dute xedapenaren gaiarekin».

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 133. artikuluan ezartzen duenarekin bat, «arauak pertsonen eskubide eta interes legitimoei eragiten dienean, zuzendaritza-zentro eskudunak dagokion webgunean argitaratuko du testua, ukitutako herritarrei entzunaldia emateko eta beste pertsona eta entitate batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarriak jasotzeko. Era berean, zuzenean eska dakieke iritzia arauaren eraginez beren eskubide edo interes legitimoak ukitzen zaizkien pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten eta beren helburuak arauaren xedearekin zerikusi zuzena duten antolakunde edo elkarte legez aitortuei».

Manu horien betetzeko, agindu-proiektua egiteko prozedura hasteko aginduan, egin beharrezkotzak jo zuten entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egitea, izapidetzen ari den arauan ahalik eta gizarte-eragile gehienek parte hartzea bermatze aldera.

Azaldutakoa kontuan hartuta, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23koa 68/2021 Dekretuarekin bat etorriz, hau

Lehenengoa. Entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egitea istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuei buruzko informazio-, ebaluazio- eta kontrol-araubideari buruzko agindu-proiektuan, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko apartatuan xedatutakoa betetzeko, agindu-proiektuaren testua eskura jarriko da bai formatu fisikoan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I, O eraikina, 5. solairua, F gunea, Vitoria-Gasteiz), bai formatu elektronikoan Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean.

Halaber, epatu egiten dira xedapenaren xedearekiko lotura zuzena duten eta legez onartutako erakunde eta elkarteak.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 29a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik