Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 28koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez Araex Elkarte Profesionalaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea agintzen baita, eta horren berri ematen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 4762
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/28
  • Argitaratze-data: 2021/09/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ekonomia; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzaren bulego publiko honetan espediente bat ireki da, Araex Elkarte Profesionalaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzeari buruzkoa. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

Lehenengoa. 2021eko uztailaren 9an, zenbait agiri aurkeztu dira Lan eta Enplegu Sailaren Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, eta, haien bidez, Araex Elkarte Profesionalak eskatu du estatutu-aldaketari buruzko dokumentazioa gordailutzea.

Bigarrena. Gordailutzeko aurkeztu den dokumentazioa bat dator Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentu hauek daude jasota: gordailutze-eskabidea egiteko instantzia, batzar orokorraren aktaren ziurtagiria, estatutuak aldatzeko erabakia jasotzen duena, eta aldatutako estatutuak, amaierako eginbide eta guzti.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena. 2017ko abenduaren 26an, Lan eta Justizia Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak ebazpena eman zuen, zeinaren arabera xedatu baitzen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan aldi baterako baja ematea elkarte horri, zeren eta ez baitzituen betetzen Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritako betekizunak.

Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

Lehenengoa. Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.n) artikuluak organo honi ematen dio enpresa- eta sindikatu-elkarteen estatutuak gordailutzea formalizatzeko eskumena.

Bigarrena. Administrazio-prozedura honetan aplikatu behar den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 7. artikuluan jasota dago.

Hirugarrena. Gordailutzeko aurkeztu den dokumentazioa aztertu ondoren, egiaztatu da bat datorrela araudiarekin eta zuzenbidearekin, eta, horrenbestez, ondoriorik gabe uzten da Euskadiko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan ezarritako aldi baterako baja.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Ondoriorik gabe uztea 2017ko abenduaren 26ko Ebazpena, zeinaren bidez agindu baitzen aldi baterako baja ematea Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan.

Bigarrena. Agindua ematea Araex Elkarte Profesionalaren estatutuak aldatzeko akta eta aldatutako estatutuak gordailutu daitezen.

Hirugarrena. Agindua ematea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Laugarrena. Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bosgarrena. Ebazpen honen berri ematea interesdunei, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan xedatuta dagoen moduan; halaber, jakinarazi behar zaie ebazpena aurkaratu ahal izango dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan Arloko Jurisdikzioa Arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 28a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik