Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 15ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLVI. (46) Hirigintza ikastaroan aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egitekoa den diruz lagundutako praktikaldia» ikasleei esleitzen baitzaie.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 4403
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/15
  • Argitaratze-data: 2021/08/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez, erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatzen dira, eta haietan parte hartzeko deia egiten zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) ikastaroa egin duten ikasleei (EHAA, 2021eko ekainaren 1ekoa).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) ikastaroaren barruan erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia arautu zen (EHAA, 2021eko ekainaren 1ekoa).

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, aurkeztu diren eskariak aztertu ditu, eta esleipenaren proposamena egin du.

Hori dela eta, LHIEEren Kontseilu Errektoreak IVAPen zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.

Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Onartzea Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) ikastaroan aurreikusitako praktikaldiari dagokionez (erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia), ikasle esleipendunen zerrenda eta esleitutako erakundeak:

78948554L (Nota: 8,24): Durangoko Udala. Arkitektura.

44688144H (Nota: 8,16): Urduñako Udala Arkitektura.

72526877B (Nota: 7,86): Arrasateko Udala. Arkitektura.

45752081K (Nota: 7,85): Bilboko Udala. Arkitektura.

44559280T (Nota: 7,37): Amezketako Udala. Arkitektura.

14259922Z (Nota: 6,94): Estudio Renovación y Desarrollos Urbanos SL. Arkitektura.

Bigarrena. Onartzea honako hauek aurkeztutako atzera egitea:

72542683Q.

16075814X.

Hirugarrena. Adieraztea ez dagoela ikasle ordezkorik, eskatzaileen kopurua txikiagoa baita praktiketen ikasleak jaso nahi dituzten erakundeena baino.

Laugarrena. Ezartzea 2.222,22 eurotan onuradun bakoitzarentzako laguntza gordina, deialdiaren bigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 15a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik