Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 15ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Bilbao-Donostia trenbidearen Ermuko zatia eraikitzeko proiektuak hasiera batean afektatutako finken desafektazioa -espedientean 20., 21. eta 22. zenbakiekin daude identifikatuta-.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 610
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/01/15
  • Argitaratze-data: 2021/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2012ko azaroaren 5eko Ebazpenaren bidez, «Bilbao-Donostia trenbidearen Ermuko zatia eraikitzeko proiektua» onetsi zen.

Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2014ko otsailaren 6ko Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua gauzatzeko beharrezkoak ziren ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko prozedura hastea erabaki zen.

Halaber, afektatutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zen, eta 2014ko apirilaren 7an behin betiko onartu zen, aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren.

Ebazpen berean, okupazioaren aurreko aktak egiteko deialdia egin zen, eta egintza hori Ermuko eta Zaldibarreko udaletxeetan izan zen, 2014ko maiatzaren 27an.

Gaur egun, egiaztatu da ez dela beharrezkoa hasiera batean afektatutako finken afektazioa espedientean 20., 21. eta 22. zenbakiekin identifikatuta daude.

Horren ondorioz, hasiera batean afektatutako finkak desafektatu egiten dira; honako hauek dira finka horiek:

(Ikus .PDF)

Aurreko guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Hasiera batean desjabetze-espedientean afektatutako finken desafektazioa deklaratzea 20., 21. eta 22. zenbakiekin identifikatuta daude.

Bigarrena. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Ebazpen honek amaitutzat jotzen du administrazio-bidea. Honen aurka, berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkez dakioke organo honi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 114., 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoarekin bat eginez, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 15a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.