Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 8koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zerrendan ageri diren entitateetako langileen prestakuntzarako laguntzak esleitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 5421
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/08
  • Argitaratze-data: 2021/10/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Lehenengoa. 2021eko maiatzaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko toki- eta foru-administrazioko enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Bigarrena. Seigarren oinarriak ezarritako epean, erakunde interesdunek eskabidea aurkeztu dute, deialdian aurreikusitako laguntzak eskuratzeko. Eskabideak, aurkezturiko dokumentazioarekin batera, IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak aztertu ditu.

Lehenengoa. Deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen duenaren arabera, prestakuntza-plan edo -programei buruzko laguntzen esleipena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako erakundeen zerrenda bilduko du, bai eta erakunde horietako bakoitzari dagozkion diru-kopuruak ere, eta diruz lagundutako kontzeptuak ere adieraziko dira. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta honako helbide elektroniko honetan argitaratuko da: http://www.ivap.euskadi.eus

Bigarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta egitekoak arautzen dituen 133/2021 Dekretuaren 6.2.m) artikuluaren arabera, zuzendariaren egitekoa da IVAP osatzen duten zerbitzuen helburuak bete eta dagozkien egitekoak aurrera eramateko behar diren deialdiak eta ebazpenak onartzea.

Hirugarrena. Aplikagarria da, besteak beste, honako arau hauetan ezarritakoa: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; Lege hori garatzen duen 887/2006 Errege Dekretua; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI Titulua.

Hori guztia dela eta, behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betez, honako hau

Lehenengoa. Honako laguntza hauek esleitzea, euskal administrazio publikoek beren langileentzat 2021eko ekitaldirako onartzen dituzten prestakuntza-planak eta -programak finantzatzeko:

AUTONOMIA-ERKIDEGOKO UDAL-ADMINISTRAZIOAK:

(Ikus .PDF)

AUTONOMIA-ERKIDEGOKO FORU-ADMINISTRAZIOAK:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Agintzea entitate horiei esleitutako zenbateko osoa ordaintzeko izapideak has daitezela.

Hirugarrena. Plana edo programa exekutatu izana justifikatzearen mende egongo da behin betiko likidazioa, deialdiaren hamargarren oinarrian xedatzen denaren arabera.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak ezarritakoarekin bat.

Administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Errekurtsoa jartzeko epea: bi hilabete, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako 29/1998 Legearen 46. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Hala ere, errekurtsoa jarri duen administrazioak, aurrez, errekerimendua aurkeztu ahal izango dio IVAPi, egintza errebokatzeko. Errekerimendua IVAPen zuzendari nagusiari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoituaren bidez. Errekeritzeko epea: bi hilabete, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ezetsitzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua aurkeztu bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea hasiko da erabaki espresua jasotzen den edo ustez ezetsitzat jotzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 8a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.