Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 8koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita 2021eko irailaren 13ko Ebazpena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez ekintza humanitarioko proiektuen lerroko ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak ematen baitira 2021erako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 5477
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/08
  • Argitaratze-data: 2021/10/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2021eko irailaren 13ko Ebazpenaren bidez, ekintza humanitarioko proiektuen lerroko ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak eman ziren 2021erako.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ahal izango dituzte, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Akats material bat antzeman da 2021eko irailaren 13ko Ebazpenean, zeinaren bidez ekintza humanitarioko proiektuen lerroko ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak eman baitziren 2021erako, eta zuzendu egin behar da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. 2021erako ekintza humanitarioko proiektuen lerroko ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak ematen dituen Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2021eko irailaren 13ko Ebazpena zuzentzea, honela:

Hau dioen lekuan:

Aipatutako deialdi-ebazpenaren 4. artikuluak horretarako izendatu duen balorazio-batzordeak laguntzak emateko egin duen proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, proposatu da 7 eskabide onartzea. Horien zenbatekoa, guztira, 1.358.318,20 eurokoa da. Ondorioz, aipatutako deialdirako emateko geratzen den zenbatekoa 54.097,76 eurokoa da. Hori guztia kontuan hartuta, hau

Hau esan behar du:

Aipatutako deialdi-ebazpenaren 4. artikuluak horretarako izendatu duen balorazio-batzordeak laguntzak emateko egin duen proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, proposatu da 7 eskabide onartzea. Horien zenbatekoa, guztira, 1.358.385,20 eurokoa da. Ondorioz, aipatutako deialdirako emateko geratzen den zenbatekoa 54.030,76 eurokoa da. Hori guztia kontuan hartuta, hau

Bigarrena. Zuzendu den ebazpenaren gainerako edukiari bere horretan eustea.

Hirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 8a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.