Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 4koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez tunel-labe berri bat instalatzeko proiekturako ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten baita eta Krosaki AMR Refractarios SAri emandako ingurumen-baimen integratua aldatzen eta berrikusten baita zeramika-produktu erregogorrak fabrikatzeko Hernaniko udal-mugartean (Ibaiondo industrialdea).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 175
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/04
  • Argitaratze-data: 2022/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko uztailaren 24ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatu zen, eta Hernaniko udal-mugartean (Ibaiondo industrialdea) zeramika-produktu erregogorrak fabrikatzeko jarduerarako ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Krosaki AMR Refractarios SAri.

  2. Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko apirilaren 15eko Ebazpenaren bidez aldatu eta eraginkor egin zen Krosaki AMR Refractarios SAri Hernaniko udal-mugartean zeramika-produktu erregogorrak fabrikatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua.

  3. Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko maiatzaren 30eko Ebazpenaren bidez, Krosaki AMR Refractarios SAUri eskualdatu zitzaizkion Etorlur Gipuzkoako Lurra SAUri Pedro Orbegozo enpresaren lehengo hondakindegiaren zigilatze partzialaren itxi osteko zigilatze eta kontrolerako emandako baimena, SU-24/2 eremuaren lurzatietan, zeinen gainean baitago Krosaki AMR Refractarios SAU, Hernaniko udal-mugartean (Gipuzkoa).

  4. Ingurumeneko sailburuordearen 2019ko urtarrilaren 16ko Ebazpen bidez aldatu egin ziren Krosaki AMR Refractarios SAri emandako ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta ingurumen-baimen integratua, zeramika-produktu erregogorrak fabrikatzeko Hernaniko udal-mugartean (Ibaiondo industrialdea), eta haren bidez, 3. tunel-labeko jarduera baimendu zen.

  5. 2018ko urriaren 23an, ingurumen-organo honek kontsulta bat jaso zuen Krosaki AMR Refractarios SAU enpresan, Hernaniko Ibaiondo Industrialdean (Gipuzkoa) 4. tunel-labea instalatzeko funtsezko aldaketari buruz. Planteatutako aldaketaren bidez, urtean 50.000 tonatik 67.000 tonara handituko litzateke ekoizteko ahalmena, 4. tunel-labe bat instalatuz (lehendik dauden hiruren berdina), egosketa-lerro berri bat martxan jartzeko. Gainera, 3. tunel-labearen instalazioarekin lotutako funtsezko aldaketarako izapidean sartutako bi prentsa berrien kokapena zehazten da.

  6. 2018ko azaroaren 18an, ingurumen-organo honek erantzuna eman zuen: abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren Legearen testu bategineko 10. artikuluan jasotako irizpideak kontuan hartuta, aldaketa hori instalazioaren funtsezko aldaketatzat jotzen da, arau horretan xedatutakoaren ondorioetarako.

  7. 2019ko martxoaren 5ean, Krosaki AMR Refractarios SAk ekintza-plan bat aurkeztu zuen ingurumen-organo honetan, tunel-labeetatik eratorritako partikula solidoen emisioak minimizatzeko helburuarekin. Ekintza-plana martxan jarri ondoren, partikula solidoen 2019ko eta 2020ko emisioen kontrolek egiaztatu dute emisioak ez direla murriztu oro har.

  8. 2019ko martxoaren 18an, Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak SAk ingurumen-organo honi jakinarazi zion Krosaki AMR Refractarios SAk Añarbeko Uren baimena duela hondakin-urak saneamendu-sarera isurtzeko.

  9. 2019ko maiatzaren 28an, Krosaki AMR Refractarios SAk ingurumen-baimen integratuaren funtsezko aldaketa eskatu zion ingurumen-organo honi, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin ondoren, betiere abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, laugarren tunel-labe bat ezartzeko proiekturako. Labe horrek 4 m3-tik gorako laberatze-ahalmena izango luke, ekoizteko eta egosteko ahalmen guztizkoaren premiengatik. Beraz, urtean 50.000 tonatik 67.000 tonara handituko litzateke ahalmena, eta 2 prentsa berri instalatu beharko lirateke. Eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu ziren:

    Tunel-labe berri bat instalatzeko ingurumen-baimen integratuaren aldaketaren proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

    Aurreko agiriaren laburpen ez-teknikoa.

    Isilpeko agiriak.

    Substantzia arriskutsuen adierazpena.

  10. Aurkeztutako dokumentazioaren nahikotasuna egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen 2019ko urriaren 3ko Ebazpenaren bidez, Krosaki AMR Refractarios SAk sustatutako proiektua jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hura, 2019ko urriaren 24an. 2019ko urriaren 16an jakinarazpena egin zitzaien inguruetako biztanleei eta, egun berean, agiriak bidali zitzaizkien Hernaniko Udalari eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Lurralde Zerbitzuari, jendaurrean jartzeko. Halaber, espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taularen webgunean.

  11. Jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, egiaztatu zen ez zela alegaziorik aurkeztu.

  12. 2019ko urriaren 16an, ingurumen-organo honek informazio gehiago eskatu zuen, balorizatu beharreko material erregogorra, instalatutako hesi akustikoa eta dokumentazio grafikoa oinarritzat hartuta. Krosaki AMR Refractarios SAk 2019ko azaroaren 20an erantzun zuen.

  13. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 17. eta 18. artikuluetan, eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatua aplikatuz, 2019ko urriaren 16an, Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzak irizpena eskatu zien Osasun Sailari, Añarbeko Urak enpresari eta Hernaniko Udalari.

  14. 2019ko azaroaren 12an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostena jaso zen, eta bertan ez zen ohartarazpenik egin.

  15. 2021eko irailaren 3an, Krosaki AMR Refractarios SAren eskura jarri zen espediente osoa, eta bertan txertatu zen Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak prestatutako Ebazpen Proposamenaren zirriborroa ere.

  16. Entzunaldi-izapiderako ezarritako epea igaro ondoren, Krosaki AMR Refractarios SAren aldetik ez da erantzunik jaso ingurumen-organo honek egindako ebazpen-proposamenaren inguruan.

  1. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak 1. artikuluan ebazten duenaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hura lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

  2. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak 9. artikuluan xedatzen duenaren arabera, ingurumen-baimen integratua behar da haren 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozeinetan aritzen diren instalazioak ustiatzeko. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 11. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak errazteko eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen legerian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Krosaki AMR Refractarios SAren kasuan, baimen hauek behar ditu: hondakin arriskutsuak eta hondakin arriskugabeak kudeatzeko baimena; saneamendu-sarera isurketak egiteko baimena; atmosferara isurketak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorri baitira.

  3. Industriako emisioen eta igorpenen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 6. artikuluan xedatuarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak, zehazki, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueraren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa dutenak.

  4. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, funtsezko aldaketa bat da Hernaniko udal-mugartean (Gipuzkoa) zeramika-produktu erregogorrak fabrikatzeko Krosaki AMR Refractarios SAren instalazioetan egitea planteatzen den aldaketa.

  5. 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoak, 1. artikuluan xedatzen duenaren arabera, lege horren helburua da ingurumenean ondorio garrantzitsuak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautu behar duten oinarriak ezartzea eta, horrenbestez, ingurumenaren babes-maila handia bermatzen du lege horrek, garapen jasangarria sustatzea helburutzat hartuta.

  6. Halaber, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek, aukera egokienak hautatze aldera, besteak beste, bermatu behar dute ingurumenaren gaineko eraginaren ondorioen azterketa plangintzaren hasierako faseetan sartzea, betiere, kontuan izanik aurrera eraman beharreko jardueren ondoriozko eragin metatzaileak eta sinergikoak.

  7. Abenduaren 9ko aipatutako 21/2013 Legearen 7.1 artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa egingo zaie I. eranskinean edo II. eranskinean zehaztutako proiektu baten ezaugarrien aldaketa orori, aldaketa horrek, bere kabuz, I. eranskinean ezarritako atalaseak betetzen baditu. Labea erabiliz zeramika-produktuak egiten dituzten instalazioak, eta, bereziki, teilak, adreiluak, adreilu erregogorrak, azulejuak, gresa edo portzelana egitekoak, baldin eta egunean 75 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute, 4 metro kubiko baino gehiago laberatzeko ahalmena badute, eta labe bakoitzean 300 kg-tik gorako karga-dentsitatea badute metro kubikoko; aurreko guztiak, aipatutako arauaren I. eranskineko 4.K taldearen barruan daude.

  8. Halaber, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) 11.4 artikuluak eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko Legearen (abenduaren 9ko 21/2013 Legea) 14. artikuluak ebazten dutena aplikatzeko, autonomia-erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak eta autonomia-erkidegoko araudian ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ezarritako beste figura batzuk ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran txertatu ahal izateko, hala eska badaiteke eta autonomia-erkidegoak horretarako eskumena badu.

  9. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean adierazitakoari jarraikiz, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen integratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipaturiko prozedura horren izapideetan, proiektuak ingurumenean izan ditzakeen eragin guztiak batera bildurik hartu dira kontuan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik, eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginean jasotako ingurumen-preskripzioen ikuspegitik zehaztearren proiektuaren bideragarritasuna zenbaterainokoa den. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen integratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balioespen orokorrean. Ebazpen honetan ere sartuta dago ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aipatutako prozesuaren emaitza. Horretarako, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du lehenengo apartatuan, aldeko irizpenarekin, eta aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela adierazten du, ingurumen-ondorioei soilik erreparatuta; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, eta baldintza horiek koherenteak dira abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina aplikatuz proiektuari ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin.

  10. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedura beste edozein administrazio-bitartekori gailenduko zaio herritarren jardueretan, baldin eta jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek ezar baditzakete jarduera horiek. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua loteslea izango da toki-agintarientzat, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko, baita 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko guztian ere. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Krosaki AMR Refractarios SAri dagokion ingurumen-baimen integratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren txostena sartu da; espedientean dago horren emaitza.

  11. Azkenik, adierazi behar da ebazpen honek teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak kontuan izan dituela, bai instalazioak gehienez isur eta igor ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai, ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuz, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. Bereziki, Europako Batzordearen honako dokumentu hauen edukia kontuan hartu da: BREF «Referent Document on Best Available Technique in the Ceramic Manufacturing Industry» (2007ko abuztua), Europako Batzordearena; «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems» (2001eko abendua); eta «Reference Document on Best Available Techniques for Emissions from Storage» (2006ko uztaila), Europako Batzordearena.

  12. Orain arte azaldutakoari jarraikiz, espedienteko txostenak eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena aztertuta, ebazpen-proposamenaren zirriborroa sinatu zen, eta Krosaki AMR Refractarios SAk sustatutako aldaketa-proiektuari aplikagarri zaizkion baldintzak sartu, hargatik eragotzi gabe abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan aurreikusitako entzunaldi-izapidearen ondoriozkorik.

  13. Goian adierazitako izapideak amaituta, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta ebazpen hau egin da.

  14. Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) xedatutakoaren arabera.

  15. Proiektuaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertuta, eta ikusirik ingurumen-inpaktuaren azterketa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdien araberakoa dela, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau eman du; bertan, proiektuaren proposamenean ingurumen-arloko alderdiak sartzearen alde egin da, eta proiektua aplikatzearen ondorio adierazgarrien aipamena jaso da, eta baita sartu beharreko azken oharrak ere (soilik ingurumenaren arlokoak). Zuzendaritza hori eskumeneko organoa da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera, eta baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren arabera ere.

  16. Honako xedapen hauek ikusi dira: 2021eko irailaren 3ko Ebazpen-proposamena; 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Krosaki AMR Refractarios SAk sustatuta Hernaniko udal-mugartean (Ibaiondo industrialdea) tunel-labe berri bat ezartzeko proiektuari dagokionez ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egitea, ebazpen honen hirugarren eta laugarren apartatuetan ezarritako baldintzetan.

Proiektua abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinaren 4.K taldean jasota dago: «Labea erabiliz zeramika-produktuak egiten dituzten instalazioak, eta, bereziki, teilak, adreiluak, adreilu erregogorrak, azulejuak, gresa edo portzelana egitekoak, baldin eta egunean 75 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute, 4 metro kubiko baino gehiago laberatzeko ahalmena badute, eta labe bakoitzean 300 kg-tik gorako karga-dentsitatea badute metro kubikoko».

Bigarrena. Ingurumeneko sailburuordearen 2019ko urtarrilaren 16ko ebazpena aldatzea eta berrikustea. Ebazpen horren bidez aldatzen dira Krosaki AMR Refractarios SAri emandako ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta ingurumen-baimen integratua, zeramika-produktu erregogorrak fabrikatzeko, Hernaniko udal-mugartean (Ibaiondo industrialdea), betiere Ebazpen honen Laugarren apartatuan zehaztutako baldintzekin bat etorriz:

Jarduera 3.5 kategorian dago sartuta: labea erabiliz zeramika-produktuak (teilak, adreiluak, erregogorrak, azulejuak, gres zeramikoa edo apaingaiak edo etxeko produktuak) fabrikatzeko instalazioak, egunean 75 tona baino gehiago ekoizteko ahalmenarekin, edota labekada batean 4 m3 baino gehiago eta labeko zama-dentsitatea 300 kg/m3 baino gehiago hartzeko ahalmenarekin, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren I. eranskina.

Instalazioa Ibaiondo industrialdean dago, Hernaniko udalerrian, Gipuzkoan. Lursailak 25.442 m2-ko azalera du, guztira. Azalera horretatik, % 100 zolatuta dago, eta instalazioko eraikinei, bideei eta aparkalekuei dagokie.

Funtsezko aldaketa-proiektua 4 m3 baino gehiagoko laberatze-ahalmena duen tunel-labe berri bat (4. labea) ezartzean eta, bi prentsa berri ezarrita, urteko ekoizteko ahalmena 67.000 tonako gehienekora handitzean datza. Aldaketaren bidez, gas naturalaren ERM instalazio osagarria aldatu behar da, haren ahalmena % 33 handitzeko, eta gas naturalaren sarea zabaldu behar da 4. labe berriraino.

Krosaki AMR Refractarios SAk bi motatako produktu erregogor basikoak eta ez-basikoak fabrikatzen ditu: konformatua (adreiluak eta bestelakoak) eta konformatugabea (morteroa), hurrenez hurren; magnesita, kromita, espinela eta grafitoa bezalako gai mineraletatik abiatuta egiten du. Produktu motaren arabera, erabilitako lehengaiaren zati bat material birziklatutik eratorria izan daiteke.

Krosaki AMR Refractarios SAk produktu erregogorrak fabrikatzeko gauzatzen duen prozesuan, biltegiratutako lehengaia birrintzen eta ehotzen da (lehengai hori altzairuaren, zementuaren eta karearen sektoreetatik eratorritako magnesita-oinarridun estaldura erregogorretatik etor daiteke), gero prentsatzeko dosifikatu eta nahasten da, eta piezak lehortzen eta egosten dira. Hala, prozesuak fase hauek ditu:

  1. prozesua: biltegiratzea, birrintzea eta sailkatzea.

    Lehengaia soltean jasotzen da, 1.000 eta 2.000 kg-ko big-bag poltsetan, eta pala kargatzaile baten bidez iraultzen da birrintzeko eta ehotzeko zirkuituetara. Altzairuaren, zementuaren eta karearen sektoreetatik eratorritako magnesita-oinarridun estaldura erregogorrak ere birrintzeko eta ehotzeko zirkuituan sartzen dira.

    Errota jaurtigailuan materiala birrindu ondoren, jasogailu batekin bahera eramaten da, eta materiala tamainaren arabera hautatzen da. Biltegiratzeko toberara pasatzen da mugen barruan sartzen den tamainako materiala, eta gainerakoa zirkuitura itzultzen da. Toberetako bakoitzak material eta granulometria mota bat du.

    Birrindu, eho eta sailkatzean sortutako emisioak mahuka-iragazki baten bidez jasotzen eta tratatzen dira, atmosferara igorri aurretik.

  2. prozesua: dosifikatzea eta nahastea.

    Birrindutako materiala baskula-organ dosifikatzen da, osaeraren arabera. Baskula-orgak edukia karga-jasogailu batzuetara deskargatzen du, horiek nahasgailuraino igotzen dute, eta han materiala irauli eta zenbait gehigarri eta aglomeratzailerekin nahasten da.

    Hor amaitzen da produktu mortero basikoaren prestaketa, masa homogeneo bat lortu eta zakuratu ondoren.

  3. prozesua: prentsatzea.

    Nahasketa-prozesuaren ostean, masa prentsetara bidaltzen da uhal garraiatzailearen bidez. Fabrikatu nahi den piezaren forma duten metalezko moldeak betetzean oinarritzen da prozesu hau. Zirkuitu hidraulikoa hozteko, zirkuitu itxian ura erabiltzen dute prentsek.

    Prentsatu ondoren, pieza erretiratzen da, eta eragile desmoldekatzaile baten laguntzaz irtetea errazten da.

    Etiketatze bidez identifikatzen dira lehortu soilik egingo diren piezak.

  4. prozesua: lehortzea.

    Lehortze-prozesuan, pieza 80-250 ºC artean lehortzen da, lehortze-programaren arabera. Prentsatutako pieza gas naturaleko errekuntza bidez berotzen da, labe-tunelekin linean dauden lehortegietan, zeinek labeetatik eratorritako aire beroa erabiltzen baitute. Prentsatutako pieza guztiak prozesu horretatik pasatzen dira (grafitorik gabeko erregogor basikoa, grafitoa duen materiala eta erregogor ez-basikoa [SN] gas naturaleko aldizkako lehortegietan).

  5. prozesua: egosketa.

    Egoste-prozesua grafitorik gabeko produktu basiko prentsatuei aplikatzen zaie, eta lehortze-prozesuaren ondoren egiten da. Prozesu horretan, pieza 1.550-1.750 ºC artean berotzen da. Pieza berotzeko, gas naturaleko labeak erabiltzen dira.

    Lehortze- eta egoste-prozesuen ondoren, inprimagailu edo pistola batez etiketatzen eta identifikatzen dira piezak.

  6. prozesua: mekanizazioa.

    Piezak lehortu edo egosi ondoren, eta hala badagokio, horien mekanizazioa egiten da, artezteko makinen, zulagailuen eta zerren bidez.

    Zirkuitu itxiko ura erabiltzen da zulagailu eta zerradun piezen mekanizazioa hozteko, eta artezketa, aldiz, lehorrean egiten da.

  7. prozesua: ontziratzea eta igortzea.

    Amaitutako produktua enpresaren hainbat sekziotan ontziratzen da: SN produktua gunean ontziratu ohi da, eta, gainerako produktuak, aldiz, zumitz-gunean ontziratzen dira. Ontziratzaile automatiko bat dago formatu estandarrenetarako.

  8. prozesua: zerbitzu orokorrak.

    Prozesu honetan, eragiketa hauek biltzen dira: hoztea (prentsetako talde hidraulikoak hoztea eta pieza hoztea mekanizazioan), tailer mekanikoa/mantentze-lanak, laborategi kimikoa eta mediku-zerbitzuak.

    Tunel-labea eta bi prentsak instalatu ondoren, aurreikusten da instalazioak urteko 67.000 tonako ekoizteko ahalmena izango duela.

    Ekoizpen-prozesurako erabilitako energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala eta gasolioa dira. Gasolioa orgatiletan erabiltzen da, eta urtean 15.826 l kontsumitzen direla zenbatesten da. Gas naturala lehortze- eta egoste-labeetan beroa sortzeko erabiltzen da, eta urtean 67.000 Mwh kontsumitzen direla zenbatesten da. Bestalde, energia elektrikoa fabrika osoan erabiltzen da, eta urtean 10.000 Mwh kontsumitzen dira.

    Ura industria-xedeetarako (prentsak hozteko, eta zerra eta zulagailudun mekanizazioan piezak hozteko) zein xede sanitarioetarako erabiltzen da, eta gehiena udalaren saretik hartzen da. Urtean 7.228 m3 kontsumitzen dela zenbatesten da.

    Enpresan sortutako efluenteak honela sailkatzen dira: hondakin-urak (prozesu-urak eta sanitarioak) eta euri-urak (estalkien zorrotetatik eratorriak). Hondakin-urak (hozte-urak eta ur sanitarioak) Añarbeko Uren Mankomunitatearen kolektorearen sistemara isurtzen dira; euri-ur garbiak, berriz, Urumea ibaira isurtzen dira zuzenean.

    Instalazioak atmosferarako emisioen 23 foku ditu; horietako 19 honako emisio-foku sistematiko hauei dagozkie: birrinketa- eta ehotze-zirkuituak (3), bola-errotak (2), mekanizazioa (1), tunel-labeak (8), lehortegiak (5). Bestalde, 4 foku emisio-foku ez-sistematikoak dira.

    Instalazioan sortzen diren hondakin esanguratsuenak hauek dira: alde batetik, zerbitzu orokorren eragiketen ondorioz sortutako erregogorren eta plastikoen hondarrak, eta bestetik, SN mekanizazio-prozesuko araztegiko lohiak. Hondakin arriskutsuei dagokienez, mantentze-lanen eragiketetatik eta zerbitzu orokorretatik sortzen dira.

    Proiektuak, besteak beste, teknika erabilgarri onenak direla pentsa daitekeen neurri hauek biltzen ditu:

    (Ikus .PDF)

    Hirugarrena. Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea, Krosaki AMR Refractarios SA enpresak Hernaniko udal-mugartean (Ibaiondo industrialdea) tunel-labe berri bat instalatzeko egokitzapena eta muntaketa egiteko.

    1. Proiektua egikaritzen hasteko epea.

      Lau urteko epea jartzen da proiektua egikaritzen hasteko; ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasiko da kontatzen epea. Hori igaro, eta artean ez bada hasi proiektua egikaritzen, ingurumen-inpaktuaren adierazpen honi amaitu egingo zaio iraunaldia, eta utzi egingo dio dagozkion ondorioak sortzeari. Kasu horretan, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko izapidea, aipatutako epea luzatzea adosten ez bada behintzat. Hori guztia bat dator otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 47.8 artikuluan eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin. Horretarako, sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, gutxienez hilabete lehenago, noizko aurreikusten den proiektua egikaritzen hastea.

    2. Instalazioa egokitzeko eta muntatzeko baldintza orokorrak.

      Makineria berria ezartzen den bitartean, jardunbide egokien kontrola gauzatuko da, bereziki hondakinen kudeaketari dagokionez; hala, Ebazpen honen Laugarrena C.3 apartatuan jasotako neurriak aplikatu beharko dira.

      Laugarrena. Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea, Krosaki AMR Refractarios SAk Hernaniko udal-mugartean (Ibaiondo industrialdea) sustatutako zeramika-produktu erregogorrak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko eta eteteko.

    1. Erantzukizun zibileko asegurua.

      Gutxienez seiehun mila euroko (600.000) erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz aldatzen den ingurumena konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

      Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hileko kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.

    2. Administrazioarekiko harremanen arduraduna.

      Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Krosaki AMR Refractarios SAk aldaketa horien berri emango du.

    3. Neurri babesle eta zuzentzaileak.

      Neurri babesle eta zuzentzaileak indarreko araudiaren arabera beteko dira, hurrengo apartatuetan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.

      1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

      1.1. Baldintza orokorrak.

      Krosaki AMR Refractarios SAren instalazioaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira emisio atmosferikoek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

      Prozesuan zehar aireratzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

      Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango emisio ez-zarratuak biltzea, teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

      Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisiorik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

      Abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak (atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena) 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

      Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

      Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

      1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

      Zeramika-produktu erregogorrak fabrikatzen dituen Krosaki AMR Refractarios SAren instalazioak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoko jarduera hauek gauzatzen ditu (34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzkoa). Dena den, 03 03 19 02 da jarduera nagusia.

      (Ikus .PDF)

      Honako hauek dira jarduerarekin lotuta dauden foku konfinatuak:

      (Ikus .PDF)

      Bestalde, lehengaiak manipulatu eta biltegiratzeko eremuan, emisio lausoak sortzen dira. Igorritako kutsatzaileak partikula solidoak dira. Bestetik, laborategitik eta kalitate-kontroletik eratorritako gas- eta hauts-erauzgailuen 4 foku ditu:

      (Ikus .PDF)

      Foku ez-sistematiko horietako bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, emisio-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

      Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko batek bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek ez badute bere horretan jarraitzen. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

      1.3. Emisioen muga-balioak.

      Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren emisioetan ez dira gaindituko emisioen muga-balio hauek:

      (Ikus .PDF)

      Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 ºC-ko tenperatura eta 101,3 kPa-eko presioa, gas lehorra eta % 18 (v) oxigenoa.

      Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da. Ikusten bada emisioen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren zuzenketa-neurriak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, zuzenketa-neurrien eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

      1.4. Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

      Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo Laugarrena.C.1.2. apartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

      Emisio lausoak gutxitzeko, lehengaiak estalitako pabiloi batean biltegiratuko dira, eta, materialekin eskuz aritzean eta horiek kargatzean eta deskargatzean, neurriak hartuko dira partikulak aireratzea minimizatzeko, esaterako: materiala toki garaietatik ez botatzea; pisatzeko sistema automatikoak txertatzea eta arazketa-sistema izatea lotuta; eta deskargen abiadura gutxitzea.

      2. Saneamendu-sarera isuria egiteko baldintzak.

      2.1. Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

      (Ikus .PDF)

      2.2. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

      1. isurketa: industria-urak eta osasun-erabilerako urak.

        (Ikus .PDF)

        2.3. Emisioen muga-balioak.

        Kolektorera egiten den isurketaren parametroak honako hauek izango dira, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

        (Ikus .PDF)

        Ezingo dira diluzio-teknikak erabili emisioen muga-balioak lortzeko.

        Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isuriaren ondorioz aipatutako arauak eta kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

        Baimen horrek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isurketa onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege-dekretu horren bidez, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da (azken errege-dekretu horren bidez, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen da, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituena).

        Ez dago baimenduta ubide publikora industria-urak nahiz ur beltzak isurtzea. Euri-ur garbiak bakarrik onartuko dira Urumea ibaian, eta ez dira isuritzat hartuko.

        2.4. Arazketa- eta hustuketa-instalazioak.

        Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek elementu hauek hartuko dituzte barne funtsean:

        Prentsak hozteko zirkuitu itxia, hozte-dorre batekin.

        Mekanizazioko piezak hozteko zirkuitu itxia, ondorengo oinarrizko elementuak dituen ur-garbiketako instalazioarekin:

        Ur zikinen 2,0 m3-ko uharka batean biltzea.

        Irabiaketa mekanikoa duen 6 m3-ko orrizko dekantagailu batera ponpatzea eta malutapen-erreaktiboak gehitzea.

        Lohiak loditzeko eta metatzeko 13 m3-ko andela.

        Ur garbiak berrerabiltzeko 10 m3-ko andela.

        Automatismo- eta kontrol-sistema.

        Ikusiz gero hartutako neurri zuzentzaileak ez direla nahikoak, Krosaki AMR Refractarios SAk behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan isurketak. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta, behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

        Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-uren mota bakoitzerako; kutxatila horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira kutxatilak.

        3. Plantan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

        3.1. Hondakin guztietarako baldintza orokorrak.

        Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira, euren izaera eta helburu egokiena zehazteko.

        Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

        Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: behar bezala frogatzen bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

        Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, lehentasunez instalazio haietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

        Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

        Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak ebazpen honetan daude jasota orientagarriak dira soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

        Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko-likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

        Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita 2008/98/EE Zuzentarauaren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenaren, III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

        Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Hernaniko Udalean.

        Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, 553/2020 Errege Dekretua (Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena) eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

        Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluari jarraikiz.

        Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

        Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan hondakinen lekualdaketei buruzkoan ezarritakoa bete beharko da.

        3.2. Hondakin arriskutsuak.

        1. Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

          (Ikus .PDF)

        2. Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020rako Ingurumeneko IV. Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo deuseztatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

        3. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak independenteak izango dira, baldin eta, tipologia dela eta, arriskutsuago bihurtu badaitezke edo kudeaketa zaildu badezakete isurketaren baten ondoriozko nahasketa bat gertatuz gero.

        4. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

        5. Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura ondoren garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

        6. Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino luzaroago gorde. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko direla bermatzen bada.

        7. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenbizikoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

        8. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Krosaki AMR Refractarios SAk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo dokumentu ofizial baliokideak.

        9. Hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko da.

        10. Industrian Erabilitako Olioaren Kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du sortutako industriako olio erabilia Krosaki AMR Refractarios SAk.

        11. Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak besteak beste, lanpara fluoreszenteenak kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

        12. Krosaki AMR Refractarios SAk PKB daukaten gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua (poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena) eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

        1. Krosaki AMR Refractarios SAk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 (EE) Erregelamenduan zehaztutako gai erabiliak bere egiten dituen heinean, berreskuratu egingo dira aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez deuseztatzeko, edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz, edota birziklatzeko edo birsortzeko xedez, aparatuak berrikusi edo mantentzeko eragiketetan nahiz desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

        2. Krosaki AMR Refractarios SAk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

        1. Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Krosaki AMR Refractarios SAk urtero adierazi beharko dizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

        2. Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, bai eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak ere. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

        3. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina mota horretako hondakin ahalik eta gutxien sortzea baita, Krosaki AMR Refractarios SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat egin eta aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatutako legea garatzen duen araudiak ez badu Krosaki AMR Refractarios SAk hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

        4. Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada Krosaki AMR Refractarios SA, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

        5. Apartatu honetako g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean), n), o), p) eta q) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

        6. Amiantoa duten hondakinak hautemanez gero, Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu Krosaki AMR Refractarios SAk. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

          3.3. Hondakin ez-arriskutsuak.

        1. Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak:

          (Ikus .PDF)

        2. «Arazketako lohiak» izeneko hondakinaren kasuan, hondakin horrek ispilu-sarrera du gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Hondakina arriskutsua dela ebatziz gero, ebazpen honetako Laugarren C.3.2 apartatuan zehaztutakoa aplikatu beharko da.

        3. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzailea), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

        4. Hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

        5. Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Krosaki AMR Refractarios SAk onarpen-agiriak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

        6. Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda deuseztatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz.

        7. Balorizatzeko edo deuseztatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (22/2011, uztailaren 28koaren) 25.2 artikuluaren arabera.

        8. Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada Krosaki AMR Refractarios SA, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

        9. Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Krosaki AMR Refractarios SAk urtero adierazi beharko dizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

        10. Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

        11. Apartatu honetako e) eta f) apartatuetan (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta h) apartatuan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

          4. Ontziak merkaturatzea.

          Krosaki AMR Refractarios SAk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

          Era berean, Krosaki AMR Refractarios SAk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du, nahitaez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Krosaki AMR Refractarios SAk, baldin eta industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu bere produktuak merkaturatzeko, aipatutako betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra.

          Baldin eta Krosaki AMR Refractarios SA enpresak, urte natural baten zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere jarraian zehaztutako kantitateetan baino handiagoetan:

          250 tona, beira bada bakarrik.

          50 tona, altzairua bada bakarrik.

          30 tona, aluminioa bada bakarrik.

          21 tona, plastikoa bada bakarrik.

          16 tona, egurra bada bakarrik.

          14 tona, kartoia edo material konposatuak soil-soilik badira.

          350 tona, hainbat material badira eta, banaka, bakoitzak aurreko kopuruak gainditzen ez baditu.

          Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

          5. Lurzorua eta lurpeko urak babesteko baldintzak.

          Krosaki AMR Refractarios SAk ebazpen honen Laugarren E.4 apartatuan (ezohiko jarduneko prebentzioari eta esku-hartzeari buruzkoa) jasotako neurriak eta Laugarrena C.3 apartatuan (hondakinak biltegiratzeari eta horien zamalanei buruzkoa) jasotako neurriak hartuko ditu.

          Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duena) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko txostenaren gomendioekin bat etorriz, eta bertan jasotako gomendioak kontuan hartuta, Krosaki AMR Refractarios SAk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu, eta instalatutako piezometroetan egindako aldizkako kontrolekin eta Lurzoruaren kalitatea adierazteko Ebazpenean eta Pedro Orbegozo enpresaren zabortegi zaharra itxi ondorengo baldintzak ezartzen dituen Ebazpenean ezarritako kontrolekin jarraitzeko.

          Gasolioa deskargatzean, tanta-jarioak saihesteko neurriak hartu beharko dira. Gasolio-andelak petrolio-instalazioei aplikatzeko araudian jasotako babes-neurriak beteko ditu, eta ezarritako azterketak eta ikuskapenak egingo zaizkio.

          Produktu kimikoak biltegiratzeko gunean euri-ura sartzea saihestuko da, estalkia luzatuz.

          Lurzatian isurketa, jario edo ihesen eraginpean dauden gainazal guztiak zolatu eta iragazgaiztu egingo dira.

          Produktu eta hondakin arriskutsuen biltegiratzeek beharrezko diren segurtasun-neurriak izango dituzte, lurzoruari egin diezaioketen kaltea saihesteko. Oro har, isurketak, jarioak edo ihesak eragozteko moduan biltegiratuko dira lehengaiak, erregaiak eta produktuak. Era horretan, jarioak biltzeko sistema izango dute ontzi mugikorretan zein finkoetan biltegiratutako produktu kimiko likido guztiek (batez ere gai eta prestakin arriskutsuak) eta biltegiratutako erregai likidoek.

          Hondakinak ebazpen honi dagozkion apartatuetan adierazitako jarraibideen arabera biltegiratuko dira.

          Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, Lege hori indarrean jartzen denetik kontatzen hasita.

          Era berean, aurreko lerrokadan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

          Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta aldizkakotasunak beteta.

          Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

          Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak jasoko ditu (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

          Lur-mugimenduak.

          Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

          1. Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

            1. 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, 25. artikuluaren 1.c) apartatuan ebazten denarekin bat etorriz, induskatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak eta abar) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.

            2. Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzemango balitz, nahitaezkoa izango da lurzoruaren kalitatea ikertzen eta oneratzen egiaztatutako erakunde batek egindako indusketa selektiborako plan bat aurkeztea. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura gauzatu aurretik.

            3. Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

              Jarduketaren pertsona fisiko edo juridiko sustatzailearen eta jarduketa burutuko duen kontratudunaren identifikazioa.

              Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

              Jarduketaren xede den eremuaren mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean lurzatia eta jarduketa-eremua zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

              Jarduketaren deskribapen xehatua.

              Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

              Ingurumen-jarraipeneko lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde egiaztatua izan beharko du.

              Jarduketa noiz hastea aurreikusten den.

            4. Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko du. Bertan, lurzoruen karakterizazioaren emaitzak eta horien azken helmuga adierazi beharko dira. Horrez gain, induskatutako materiaren berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

            5. Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

              https://www.ihobe.eus/Publicaciones/Ficha.aspx?IdMenu=97801056-CD1F-4503-BAFA-F54FA80D9A44&Cod=945C8D73-130B-4E34-AC67-5AB96DFB55AE&Idioma=eu-ES

            6. Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa gauzatzeko, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan (Induskatu behar diren lurzoruetan «in situ» egindako laginketa) biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

            7. Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako B-EBA (industria-erabilera) balioaren azpikoa; horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

            8. 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, xedatutako A-EBA ebaluazioko balio-adierazleak eta TPHtarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta beraz, onartu egingo dira baimendutako edozein betelanetarako.

            9. Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

          2. Instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-arloko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

            Horrez gainera, 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, 22. artikuluaren 2. apartatuan dioenaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e apartatuari jarraikiz betiere.

            6. Zaratari buruzko baldintzak.

            1. Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

              1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

              2. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

              3. Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 metroko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko behar den garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

              (Ikus .PDF)

              1. taula: Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

                Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

                Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun modu bat baldin badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

            2. Jardueraren zuzeneko edo zeharkako eraginez zaratarentzat ezarritako kalitate akustikoaren helburuak gainditzen direnean, hain zuzen ere, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legean garatzen den zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta igorpen akustikoei buruzko urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 14. eta 16. artikuluetan adierazten direnak, jarduerak beharrezko neurriak hartu beharko ditu helburu horiek gainditu ez daitezen.

            3. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

            4. 3 eta 4 tunel-labeen eta bi prentsaren instalazioarekin lotutako zarata-iturri berrietarako, Krosaki AMR Refractarios SAk beharrezko neurriak hartuko ditu instalazioak ez ditzan kanpoko ingurumenera transmititu Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere horiek aipatutako arauaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatuta.

              (Ikus .PDF)

              (1) Muga-balio horiek aplikagarriak dira orobat inongo eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako, balio horiek eraikinaren garaiera orotan fatxada leihodun guztietara iristen den soinuari dagozkiola, are eraikin horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo egonda ere.

              Kanpoaldeko muga-balioek lurretik 2 metroko garaiera eta fatxada leihodunen kanpoaldeko eraikuntzaren garaiera guztiak dituzte erreferentziatzat.

              Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du aipatutako urriaren 16ko 213/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko G eta H tauletan ezarritako muga-balioak baino zarata-maila handiagoa transmititu haietara.

              Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla joko da baldin eta, aipatutako urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera, ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

              Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

              Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

              Lkeq, T indizean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-an gainditzen aipatutako I. eranskineko F. taulan adierazitako balioak.

              7. Hondakin ez-arriskutsuak hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

              Krosaki AMR Refractarios SAk hondakin ez-arriskutsuak balioztatuko ditu beste materia inorganiko batzuk biltegiratzeko eta berreskuratzeko (R5 eta R13 kudeaketa-eragiketak).

              Instalazioan balorizatzeko onar daitezkeen hondakinak ondorengo apartatuetan daude zehaztuta, behar bezala kudeatzeko zehaztapenekin batera.

              Lantegian tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko eskabidea bidali beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, horrek onets dezan, eta, behar izanez gero, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.

              Hondakin jakin bat onartzea egiaztatu ondoren, Krosaki AMR Refractarios SAk dokumentu horren titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio, onarpen horren baldintzak ezarriz.

              Urtean 22.500 tonakoa da hondakin ez-arriskutsuak tratatzeko gehieneko gaitasuna.

              408 m2-koa da hondakin ez-arriskutsuak biltegiratzeko gehieneko biltegiratze-gaitasuna.

              7.1. Onar daitezkeen hondakinak.

              Krosaki AMR Refractarios SAk Europako Hondakinen Zerrendako hondakin ez-arriskutsuak tratatu ahal izango ditu. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betetzeko):

              (Ikus .PDF)

              Instalazioan inola ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edota, hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.

              Jasotako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

              Hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

              7.2. Hondakinen sarrera-kontrola.

              Balorizazioa egiteko, instalaziora iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrola eraman beharko da, bermatzeko ezen ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla instalazioan.

              Kontrol horretan, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak onartutako tratamendu-kontratuan ezarritako egiaztapena egin beharko da. Agiri horretan, onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira. Egiaztatze hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

              Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, eta ebazpen honen I. apartatuan ezartzen dena betetzea.

              7.3. Zamalanak.

            1. Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta, orobat, beharrezko diren maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, betiere bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

            2. Instalazioan egiten diren hondakinen zamalanek eta manipulazioek, baita ekipamenduen estankotasunak ere, isuri lausoak edo kontrolik gabeko emisioak saihestu beharko dituzte, edo, saihestu ezin denean, ahalik eta gehien txikitu.

              7.4. Jasotako hondakinak biltegiratzea.

              Hondakinak estankotasun-baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.

              Bi urtekoa izango da balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko epea.

              Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

              Plantan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.

              Hautsezko hondakinak eta soltean jasotakoak pabiloiaren barruan gorde beharko dira, multzotan edo gelaxketan, harik eta tratatzen diren arte.

              Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Hernaniko Udalean.

              Instalazioaren etenaldi teknikoaren egoera berezietan, edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko bestelako egoeretan, Krosaki AMR Refractarios SAk B.7.1 apartatuan adierazitako hondakinen transferentzia-zentro gisa jardun ahal izango du, hondakinak kudeatzeko beste instalazio baimendu batera eramateko.

              7.5. Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.

              Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Krosaki AMR Refractarios SAk fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste jazoera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

              Artxibo kronologiko hori hiru urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan.

              Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz, urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da artxibo kronologikoan jasotako informazioaren memoria laburra, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

              Aurreko apartatuetan adierazitako dokumentuak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

              7.6. Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

              Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan (hondakinen lekualdaketei buruzkoa) ezarritakoa bete beharko da.

              Horrez gain, aurreikusten bada inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen destinoko instalazioan aurreikusitako balorizazio- edo deuseztatze-tratamenduaren ondorioz sortutako korronte esanguratsuren bat hondakindegian ezabatzea, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketek bat egiten dutela EAEko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa 2020 Planean zehazten diren EAEko hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

    4. Ingurumena zaintzeko programa.

      Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa:

      1. Emisio atmosferikoak kontrolatzea.

    1. Krosaki AMR Refractarios SAk emisioak kontrolatu beharko ditu, informazio honen arabera:

      (Ikus .PDF)

    2. Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

    3. Halaber, a) apartatuan azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozelako maiztasunarekin, emisioaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.

      1.1. Lortutako emaitzen erregistroa.

      Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

      Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

      2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

    1. Ondorengo analisiak egingo dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «lankidetza-erakunde» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo, bestela, lagin puntual esanguratsua.

    3. Isurien kontrolen emaitzak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari igorriko zaizkio, ebazpen honen Laugarrena D.6 apartatuan ezarritako epeetan eta baldintzetan.

    4. Prentsak hozteko zirkuitua husten den bakoitzean, Krosaki AMR Refractarios SAk Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak SAri jakinarazi beharko dio astebete lehenago gutxienez. Krosaki AMR Refractarios SAk Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak SAren zerbitzu teknikoen eskura egon beharko du dagokion kontrol-azterketa egiteko isuri horren lagin bat eskatzen bazaio.

    5. Krosaki AMR Refractarios SAk urtero bidaliko dio Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak SAri, urte bakoitzeko urtarrilaren 31 baino lehen, mekanizatu-piezak hozteko zirkuituko arazketa-instalazioko lohiak kendu izana egiaztatzen duen agiriaren kopia, eta data, kendutako hondakin-kantitatea eta hondakinak kudeatzen dituen enpresaren izena adierazi beharko ditu bertan.

    6. Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.

    7. Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

    8. Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta puntu honetako a) apartatuan ezarritako kontrol-parametro guztiek betetzen badituzte ebazpen honen Laugarren apartatuko C.2.3 azpiapartatuan ezarritako mugak.

      3. Zarataren kontrola.

    1. Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq, 60 segundo. Lortutako emaitzen arabera, ondorengo neurketetarako beste aldizkakotasun bat zehaztu ahalko da.

    2. Aurreko apartatuan adierazitako ebaluazio guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

    3. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan eta urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren (zonifikazio akustikoari, kalitatearen helburuei eta igorle akustikoei dagokienez, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena) IV. eranskinean ezarritakora egokituko dira.

    4. Sustatzaileak proposamen zehatz bat landu beharko du, ebaluazio-puntu zehatzak jasoko dituena. Proposamena ebazpen honen laugarren apartatuko D.7 puntuan aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da.

      4. Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

      Sustatzaileak jardueraren gaineko honako parametro-adierazle hauen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta dagokion urteko ingurumen-zainketako programarekin batera aurkeztuko du:

      (Ikus .PDF)

      5. Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.

    1. Ebazpen honen Laugarrena C.5 apartatuan eskatutako dokumentazioaz gain, datu hauek aurkeztuko dira:

      Aintzat hartutako aldian izan diren intzidentziak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

      Instalazioan hartutako neurrien egoera zolak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak, baita larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena ere, teknikari eskudunak sinatua. Ekipamenduak eta gainazalak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan hautemandako gabetasunak azaltzen dituen berariazko adierazpena jaso beharko du.

      Lurzorua edo lurpeko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, halakorik balego, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

    2. Krosaki AMR Refractarios SAk, gainera, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen kontrola egingo du, gutxienez bi zundaketa eginez honako hauetarako: urak karakterizatzeko, ateratako lur-zutabea karakterizatzeko eta piezometro bana gaitzeko. Horiek lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko erabiliko dira. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa; hala, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

      Apartatu honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

      6. Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

      Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

      https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-tramite/eu/

      Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

      Ezarri diren baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik, gertatutakoaren berri izan ondoren, bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, helbide elektroniko hau erabilita: ippc@euskadi.eus.

      Horrez gain, urtean behin baino gehiagotan egiten badira kontrolak, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.

      Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisiak, epe horretan izandako gorabehera nagusiak bereziki aipatuta eta haien kausak eta konponbideak azalduta; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

      7. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

      Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Honako alderdi hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barnean hartu beharko du.

      Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

    1. Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

      1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

      Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, emisioen eta sortuko diren hondakinen zenbatespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

      Instalazioa geldiaraztean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatu beharko dira, Hirugarrena C.3 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz. «Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak» jarraitu beharko da, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

      2. Jarduera etetea.

      Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzekoa (EJSN-93, 1. Ber. 26260 Zeramika-produktu erregogorren fabrikazioa), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Krosaki AMR Refractarios SAk etete horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hileko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta noiz hasiko den beranduenez lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatzen denari jarraikiz.

      Jarduera eten utzi baino lehen, Krosaki AMR Refractarios SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen Laugarren apartatuko C.3 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

      3. Jarduera aldi baterako etetea.

      Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, 815/2013 Errege Dekretuaren, urriaren 18koan, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzekoan, 13. artikuluan arautu bezala, Krosaki AMR Refractarios SAk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

      Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

      4. Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

      Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriez eta funtzionamendu-baldintzez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

    1. Instalazioen mantentze-lan prebentiboak.

      Mantentze-lan prebentiboen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuzko jarioak edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

      Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, honako hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

      Halaber, atmosfera eta ingurune urtarra kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

      Hozteko urak arazteko prozesuan sortutako lohiak aldizka aterako dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

      Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lineara bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

      Hondakin-ura ezingo da «bypass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

      Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «bypass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuta. «Bypass» horretan aurreikusi gabeko isurketa bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidalita (apartatu honetako j) puntuan adierazitakoari jarraituz).

    2. Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gorabeherak jasota uzteko.

    3. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta istripuzko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

    4. Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak kudeatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien gainazalak erabat irazgaiztuko dira.

    5. Hautsezko produktuak biltegiratzeko, zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak izan beharko dira.

    6. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.

    7. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek baldintza batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.

    8. Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak; kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak; eta norbera babesteko ekipamendu egokiak.

    9. Kubetak hustea kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat edukiko da. Horri jarraituz, tratamendu-instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen produktu-jarioak instalaziora joatea saihestu beharko da.

    10. Gorabeheraren bat izanez gero, agintariei jakinaraztea.

      Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako ezarritako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

      Gorabehera mota.

      Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

      Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

      Sortutako ondorioak.

      Halakorik badago, epe laburrera aurreikusitako jarduketak.

      Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Hernaniko Udala berehala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, honako datu hauek agertuko dira gutxienez:

      Gorabehera mota.

      Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

      Gorabeheraren iraupena.

      Istripuzko isuria izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barnean hartuta.

      Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

      Eragindako kalteen zenbatespena.

      Hartutako neurri zuzentzaileak.

      Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

      Prebentzio-neurriak benetan aplikatzeko aurreikusitako epeak.

      Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isurketa hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

    11. Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

      E-PRTR jakinarazpena.

      Urtean behin, martxoaren azken eguna baino lehenago, Krosaki AMR Refractarios SAk aurreko urteko emisio atmosferikoei eta uretara egindako isuriei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

      Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

      Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

      Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

    1. Instalazioko aldaketak.

      Babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, baita neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroen mugak ere, araudi berriak indarrean jartzeak edo inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharrak hala gomendatzen duenean. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daitezke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

      Instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da aldez aurretik:

      http://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc

      Erakunde honen onespena ere beharko da, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

      Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

      Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

      Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

      Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

      Bosgarrena. Egiaztagiriak. Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari bidali beharreko ingurumena zaintzeko urteko hurrengo programan, Krosaki AMR Refractarios SAk honako alderdi hauen egiaztagiriak bidali beharko dizkio, eskakizunean bertan beste epe bat ezartzen denean salbu:

      Laugarrena A. Erantzukizun zibileko aseguruaren egiaztagiria, ezarritako zenbatekoarekin.

      Laugarrena C.1. Egiaztagiria jasotzen denetik 2 hilabeteko epean, tunel-labeetatik (6., 7., 11., 12., 20., 21., 22. eta 23. fokuetatik) datozen partikula solidoen emisioak minimizatzeko ekintza-planaren berrikuspena aurkeztu beharko da. Era berean, hura jasotzen duenetik gehienez ere urtebeteko epean, Krosaki AMR Refractarios SAk helburu hori lortzeko irtenbide teknikorik onena aurkeztuko du, eta irtenbide horrekin lotutako partikulen kontzentrazioa adieraziko du. Edonola ere, gogorarazi behar da baimen honetako baldintzak (emisioen muga-balioak barne) berrikusi egingo direla Ceramic Manufacturing Industry BREF dokumentua berrikusi ondoren; prozesua 2021eko otsailean hasi da.

      Laugarrena C.3.2. Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

      Laugarrena C.3.3.b. «Arazketako lohiak» hondakinen arriskugarritasunaren ezaugarriak.

      Laugarrena C.5. Sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak jasoko ditu (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak).

      Laugarrena D.3. Instalazioen (3 eta 4 tunel-labeak eta bi prentsa) soinu-emisioen kalkuluaren bidezko ebaluazioa, eta soinu-emisioak kontrolatzeko proposamena, ebaluazio-puntuak barne hartzen dituena.

      Laugarrena D.5. Instalazioan hartutako neurrien egoera zolak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak, baita larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena ere, teknikari eskudunak sinatua. Ekipamenduak eta gainazalak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan hautemandako gabetasunak azaltzen dituen berariazko adierazpena jaso beharko du.

      Era berean, sustatzaileak «as built» proiektua aurkeztu beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetan aipatu epearen barruan, hala nola teknikari eskudun batek egindako ziurtagiri bat, instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta ebazpen honetan xedatuaren arabera eraikita eta hornituta daudela esaten duena. Nolanahi ere, ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, ezinbestekoa izango da kontuan hartzea ingurumen-organo honi lotutako zerbitzu teknikoek, hala egokituz gero, egiten duten ikuskaritza-bisitaren emaitza.

      Seigarrena. Ingurumen-baimen integratuaren eta, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

    1. Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako emisioen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

    2. Emisioak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak eragin gabe.

    3. Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

    4. Urei buruzko legedian ezarritakoaren arabera, arro-organismoak irizten badio badirela ingurumen-baimen integratua berrikustea justifikatzen duten inguruabarrak, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeatzen dituen arroetako jabari publiko hidraulikora isurtzeari dagokionez. Kasu horretan, arro-organismoak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuspen-prozesua hasteko.

    5. Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

    6. Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

    7. Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitu beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

    8. Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, egiaztatzen bada ez direla nahikoak ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak.

    9. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

      Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

      Zazpigarrena. Baimen honek balioa galduko du honako hauek gertatzen direnean:

      Ez egiaztatzea, epe barruan, ebazpen honetako laugarren apartatuan ezarritako baldintzak betetzen direla (ingurumen-baimen integratuak ondorioak izateko ezarritakoak, alegia), non eta interesdunak ez duen epea luzatzea eskatzen, behar bezala justifikatuta.

      Krosaki AMR Refractarios SAren nortasun juridikoa azkentzea, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.

      Zortzigarrena. Ingurumeneko finantza-bermea:

    1. Ingurumeneko finantza-bermea.

      Krosaki AMR Refractarios SAk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (26/2007 Legea zati batean garatzen duen Erregelamendua onartzen duena), finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 24. artikuluaren arabera. Obligazioa izanez gero, 1. eta 2. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea izan beharko dute. Bestalde, 3. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea eduki beharko dute urriaren 10eko TEC/1023/2019 Aginduaren 2. artikuluan ezarritako epeetan. Hala badagokio, finantza-bermea eratu ondoren, eta betiere adierazitako data baino lehen, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta hark IV.2 eranskinean jasotako informazioa jaso beharko du gutxienez. Erantzukizunpeko adierazpen hori Eusko Jaurlaritzak emandako prozedura telematikoaren bidez bakarrik aurkeztu behar da.

      Operadoreak ingurumen-arriskuen azterketa eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta, aldiro, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIren arabera.

      Urteko ingurumena zaintzeko planarekin batera finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-berme motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

    2. Ingurumen-arloko erantzukizuna.

      Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik egon gabe ere, Ingurumen-arloko erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

      Bederatzigarrena. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zeramika-produktu erregogorrak fabrikatzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Krosaki AMR Refractarios SAk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

      Hamargarrena. Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

      Hamaikagarrena. Hauek dira titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak:

      16P0100000000000263 motako hondakin arriskutsuak ekoiztea.

      16P0300000000000263 motako hondakin ez-arriskutsuak sortzea.

      16G0400000000000263 motako hondakin ez arriskutsuak kudeatzea.

      Hamabigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Krosaki AMR Refractarios SAri, Hernaniko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

      Hamahirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

      Hamalaugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, bere aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

      Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 4a.

      Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

      AMAIA BARREDO MARTÍN.