Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 27koa, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta iragartzen baita Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko irailaren 8ko Aginduan aurreikusitako laguntzen ematea. Agindu horren bidez ezartzen dira paisaiaren 2021eko ekitaldirako ekintza-planak prestatzeko oinarri arautzaileak, eta iragartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako dirulaguntzak emateko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 5776
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/27
  • Argitaratze-data: 2021/11/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko irailaren 13an argitaratu zen EHAAn Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko irailaren 8ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Arabako udalerrietako kontzejuei paisaiaren ekintza-planak egiteko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten duena.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu zen EHAAn argitaratu eta hilabetera, hau da, urriaren 13an, dirulaguntzak ematea arautzen duen aipatutako aginduaren 7.1 artikuluaren arabera, Horrela izanik, eskabide hauek sartu dira:

(Ikus .PDF)

Dirulaguntza hauek arautzen dituen 2021eko irailaren 8ko Aginduaren 9.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, urriaren 20an horretarako balorazio-epaimahaia eratu zen, hartutako eskabideak aztertu eta egiaztatzeko xedeaz, kontuan hartuta artikulu horren 3. apartatuan xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa. 2021eko urriaren 21ean, balorazio-epaimahaiaren eraketa eta osaera adierazten dituen akta udal eskatzaile guztiei jakinarazi zitzaien, abstentzio-eskubidea eta errekusatze-eskubidea bermatzeko, dirulaguntza hauek arautzen dituen aginduaren 9.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Aipatutako aginduaren 18. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, guztira 300.000 euro bideratuko dira dirulaguntzak emateko. Bestalde, 16. artikuluak zehazten du diruz lagunduko dela paisaiarako ekintza-planak idazteko ordainsarien % 90, plan bakoitzerako 30.000 euroko gehieneko muga jarrita, aurrekontuko kreditua amaitu arte, eta ez BEZa ez bestelako zergak ezin izango direla diruz lagundu.

Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, agindu arautzailearen 9.3 artikuluan xedatutakoari erreparatuta, sailburuordeari aurkeztu zion esleipenerako proposamena, non adierazten duen zein den diruz laguntzeko diren eskabideen lehentasuna, kontuan hartuta puntuazioa, barnean hartuta zein udal edo kontzeju den onuraduna, zein den diruz lagun daitekeen proiektua eta zenbatean laguntzea proposatu den. Halaber, proposamen horretan jasoko dira ukatzeko diren eskabideen zerrenda eta ukatzeko arrazoiak.

Azkenean, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko irailaren 8ko Aginduaren 11. artikuluan xedatutakoarekin bat (agindu horren bidez ezartzen dira paisaiaren 2021eko ekitaldirako ekintza-planak prestatzeko oinarri arautzaileak, eta iragartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako dirulaguntzak emateko deialdia), eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak proposatutakoa ikusita, honako hau

Lehenengoa. Paisaiarako ekintza-planak idazteko dirulaguntzak ematea ondoren zerrendatutako udalei eta kontzejuei, adierazitako zenbatekoan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Paisaiarako ekintza-planak egiteko dirulaguntzak ukatzea ondoren zerrendatutako udalei, eta kasuan kasu ukatzeko arrazoiak:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eskatzaile guztientzako jakinarazpen-balioa izan dezan.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan jarriz ematea jakitera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 27a.

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea,

MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.