Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 22koa, Trafikoko zuzendariarena, zeinaren bidez baimentzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean zinemometroak eta irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko haien tresna osagarriak instalatzea eta erabiltzea, trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5809
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/22
  • Argitaratze-data: 2021/11/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Esperientziak erakutsi du zinemometroa erabiltzea, abiadura kontrolatzeko sistema gisa, zirkulazio-abiadura bidean ezarritako abiadura-mugetara egokitu dadin lortzeko metodorik eraginkorrenetakoa dela. Eta horrek istripu-tasa murriztea dakar.

BI-633 bidean, eta, zehazki, 36,1etik 39,78ra bitarteko kilometro-puntuetan goranzko noranzkoan, eta 39,8tik 36,1era beheranzko noranzkoan, ibilgailu ugarik zirkulatzen dute, eta ezbehar-kopuruak gora egin du. Hori dela eta, ibilgailuen zirkulazio-abiadura kontrolatzeko asmoz, eta, ondorioz, bide-segurtasuna indartzeko asmoz, kilometro-puntu horien arteko bide-zatian radar bat instalatzea erabaki da.

Azaldutakoa kontuan hartuta, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena (abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan araututa) garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera; eta, bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 17.3 artikuluak Trafiko Zuzendaritzari esleitzen dizkion egitekoak aintzat hartuta, hau

Lehenengoa. Trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu, irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko gailu batzuk, zinemometroen osagarri, instalatu eta erabil daitezela baimentzea, bide eta kilometro-puntu hauetan ezarriko diren kabinetan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Abiadura kontrolatuko den kilometro-puntuetan, bide erabiltzaileei seinale informatiboen bidez ohartaraziko zaie zinemometroak badirela.

Hirugarrena. Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak arau-hauste horiei dagozkien zehapen-prozedurak tramitatzeko eta ebazteko organo eskudunetara helaraziko dira. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ez-zilegi penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek agintaritza judizial eskudunera bidaliko dira.

Laugarrena. Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko Datu Pertsonalen Tratamendurako Jardueren Erregistroaren parte izango dira, eta Trafiko Zuzendaritzaren aurrean erabili ahal izango dira datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, transferitzeko eta aurka egiteko eskubideak, hala dagokionean.

Bosgarrena. Erabaki hau Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari jakinarazi behar zaio, uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren laugarren apartatuko bigarren paragrafoan xedatzen duena betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 22a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.