Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 21ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez behin betiko onartzen baita «Ola-Sondika informazio-azterlana. Txorierriko trenbidea».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 223
  • Hurrenkera-zk.: 5733
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/21
  • Argitaratze-data: 2021/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gaur egun, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakundeak kudeatzen duen Kukullaga-Lezama lineak ematen du zerbitzua Txorierriko haranean. 2008ko uztailean ETS erakundeak Artxandako Tunela Eraikitzeko proiektua idatzi zuen. Artxanda mendiaren azpian trenbide bikoitzeko tren-tunel berri hori eraikita egungo maiztasunak murriztea, haranean ustiapena hobetzea eta, etorkizun batean, Loiuko Aireportura iristea lortu ahal izango da.

Ola auzoa eta Sondikako lurpeko geltoki berriaren (lurrazalean dagoen egungo geltokitik hurbil) arteko trazaduraren aldaera bat zehaztu da. Horri esker, egungo trazaduran Sondikako geltokiak suposatzen duen eragozpena, Txorierriko lineako trenaren funtzionaltasuna eta ustiapena oztopatzen duena, baztertu ahal izango da.

Honako «Ola-Sondika informazio-azterlana. Txorierriko trenbidea» izeneko ikerketaren helburua Artxandako tunel berriaren irteeraren eta Sondikako lurpeko geltoki berriaren artean trenbide bikoitzeko tren-ingurabide bat gauzatzeko egin beharreko lanak zehaztea da. Proiektu horren barnean aire zabaleko geltoki berri bat aurreikusten da Sondikako Ola auzoan, eta Lutxanan ETS-ren Arriagako kotxetegira iristeko adarrarekin eta Lezamara jarraitzen duen linearekin konexioa ebaztea. Modu horretan, trenbide bakarreko egungo linean dagoen arazoa konpontzen da eta ETS erakundeak etorkizunerako aurreikusitako trafikoaren igoera eta ustiapen-araubidea kontuan hartzeko ezaugarriak betetzen dira.

Proiektu honen xede den trazadura-ingurabideak 1.890 metroko luzera osoa du enbor nagusian. Horietatik 1.455 metro (% 75) lurpetik igarotzen dira (742 metro meatze bidezko indusketa, eta gainerakoa tunel faltsuan edo «cut and cover» sisteman). Halaber, proiektuak enbor edo ardatz nagustik ateratzen diren bi adar ditu: bata, 545 metroko luzera duena (egungo trenbidea Lezamara konektatzeko adarra) eta, bestea, 754 metrokoa (egungo trenbidea Lutxanako kotxetegira konektatzeko adarra). Guztira, trazadurak 3.189 metro ditu, horietatik 2.020 metro (% 63) lurpetik igarotzen dira.

Tarte osoan meatze eran induskatutako bi tunel daude, 812 metroko luzera hartzen dutenak (Arestiko tunela, 742 metro enbor nagusian eta, Mitxeneko tunela, 70 metro Lezamarako adarran). Lurpetik igarotzen den gainerako tartea, Arestiko tunelaren irteeratik Sondikako lurpeko geltoki berriraino, tunel faltsuan dagoen trenbide-egiturari dagokio, eta egungo trenbidearekin konektatzeko adarrak ere hartzen ditu, trenbideak lurrazalera irten arte.

Proiektatutako Lutxanarako adar berria Sondikako lurpeko geltoki berritik abiatzen da Lutxanara doan egungo bidearekin bat egin arte.

Lezamako adarrari dagokionez, Sondikako lurpeko geltoki berritik trazadura tunel faltsuan eta burdinbide bikoitzean igarotzen da Mitxena kalearen azpitik. 45 milarenekin igotzen da egun dagoen trenbide bakarrarekin bat egiteko, Berreteagako industrialdera sartzeko bidearen gaineko pasabidearen aurretik. Adar honek adierazitako Mitxeneko tunela du, eta egungo geltokitik hurbil dagoen isolatutako eta altuera bakarreko eraikin baten azpitik aurreikusi da, trazadura iparraldera eraman eta etxebizitza-bloke ugaritako sotoetan eragitea ekiditeko xedez.

Obra bi fasetan egikarituko da Sondika eta Lezamaren arteko tarte berria egungoarekin gainjartzen delako.

Lezamarako adarrerako hautatutako trazadurak aldi baterako eragin garrantzitsua dakarkio Sondikara eta Lutxanako kotxetegietara sartzeko tren-zerbitzuari. Hori dela eta, obrak bi fasetan gauzatzea planteatu da, Lezamarako adarreko Sondika-Lezama tartea bigarren faserako utziz, behin Informazio-ikerketa honetan zehaztutako trazaduraren gainerako ingurabidea (aurreneko fasea: La Ola-Sondika) amaituta eta zerbitzuan dagoenean. Horrela, behin aurreneko fasea bukatuta (La Ola-Sondika), Lutxanako kotxetegietarako zein Sondikako geltoki berrirako sarbidea trazadura berritik egingo litzateke, eta Lezamarako zerbitzua egungo trazaduratik egingo litzateke bigarren fasea bukatu zain.

Horrela, hauek dira Informazio-ikerketa honetan finkatu diren faseak:

  1. fasea: Olan Artxandako tunelaren proiektuarekin konexioa egiteko eta Sondikako Lurpeko Geltoki berriaren arteko trazaduraren ingurabidea. Sondikako lurpeko geltokia Lutxanako kotxetegietara sartzeko egungo trenbidearekin konektatzeko trenbide bakarreko adarra barneratzen da. 40 hilabete naturaleko epea kalkulatu da.

  2. fasea: Lezamarako adarra. Trenbide bikoitzeko adarra, Sondikako lurpeko geltoki berriaren eta Lezamara doan egungo trenbide bakarrerako konexioaren artean, Berreteaga industrialdera sartzeko bidearen gaineko pasabidearen aurretik. 21 hilabete naturaleko epea kalkulatu da.

    Administrazioak ezagutzeko aurrekontua, obra osoarena, laurogei milioi hirurogeita bat mila seiehun eta laurogeita lau euro eta berrogeita bi zentimokoa (80.061.684,42) da.

    Aipatutako Informazio-azterlana jendaurrean jarri zen, informazio publikorako, Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 5.5 artikuluan eta Trenbide Sektorearen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretuaren 10.5 artikuluan aurreikusitako moduan. Horretarako, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko maiatzaren 20ko Ebazpena onartu, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiako Aldizkari Ofizialean eta dagokion prentsa iragarkietan argitaratu zen 2020ko ekainaren 1ean. Horrez gain, Sondikako udaletxearen egoitzetan ere egon zen ikusgai hogeita hamar egun balioduneko epean.

    Izapide horretan hainbat alegazio aurkeztu ziren, eta banakako erantzuna eman zitzaien.

    Organo honek eskumena dauka Gobernu Kontseiluarentzat erreserbatuta ez dauden trenbide-sareko azterlanak eta proiektuak idatzi eta onartzeko, hala xedatzen baitu Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2. c) artikuluak.

    Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

Informazio publiko eta entzunaldiko espedientea onartzea eta behin betiko onarpena ematea «Ola-Sondika informazio-azterlana. Txorierriko trenbidea» izeneko dokumentuari.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; idazkia organo honi edo Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi (2) hileko epean; hargatik eragotzi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 21ean.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.