Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 8koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez dei egiten baitzaie «Donostialdeko Metroaren Mirakontxa-Easo tartea eraikuntza-proiektua. 2. Fasea.» proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei, Okupazioaren Akta Osagarriak egiteko ekitaldirako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 1027
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/02/08
  • Argitaratze-data: 2021/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko ekainaren 22ko Ebazpenaren bidez, «Donostialdeko Metroaren Mirakontxa-Easo tartea eraikuntza-proiektua» onetsi zen.

Lurzoruen beharrizanari dagokionez, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko ekainaren 22ko Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zen, eta 2017ko azaroaren 16an behin betiko onartu zen, aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren.

2017ko abenduaren 19an, ukitutako ondasun eta eskubideen Okupazioaren Aurreko Aktak egin ziren Donostiako udaletxean.

2018ko otsailaren 12an, obren zuinketa-akta sinatu zen, tarte hori egikaritzeko lanei hasiera emanez.

Gaur egun, obra horiek egikaritzen ari dira, baina trazaduraren bi puntutan (Kontxan egongo den geltokiko haitzuloaren bi aldeetan) tunela hondeatzeko eta eusteko oso ezaugarri geotekniko kaltegarriak dituen lursail bat agertu da, eta horrek agerian utzi du hasiera batean aurreikusi gabeko eraikuntza-konponbideak egin beharko direla proiektuan, eta, ondorioz, une honetan martxan dagoen obra bertan behera utzi behar izan da.

Horregatik, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko abenduaren 29ko Ebazpenaren bidez, «Donostialdeko Metroaren Mirakontxa-Easo tartea eraikuntza-proiektua. 2. Fasea.» onetsi zen. Bertan jasotako obrak jatorrizko proiektua amaitzeko beharrezkoak direnak dira.

«Donostialdeko Metroaren Mirakontxa-Easo tartea eraikuntza-proiektua. 2. Fasea.» proiektuak ez ditu aldatzen espediente horretan sartutako azalerako okupazioak.

Beraz, aurrekariak ikusita, honako hau

Lehenengoa. Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan (erantsita dago) agertzen diren titularrei dei egitea, bertan adierazitako egunean eta orduan Donostiako udaletxean ager daitezen Okupazioaren Akta Osagarriak egiteko.

Bigarrena. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegitura eta Garraioko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki hori organo honi edo Azpiegitura eta Garraioko sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, hargatik eragotzi gabe aldez aurretik errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Honen berri eman da denak jakitun izan daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 8a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik