Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 25ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Zarauzko San Pelaioko geralekua eraberritzeko proiektua»k ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 2076
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/25
  • Argitaratze-data: 2021/04/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez, «Zarauzko San Pelaioko geralekua eraberritzeko proiektua» onetsi zen.

San Pelaioko geralekua Bilbao-Donostia linearen 86/564 KPan dago, eta Zarauzko herriguneko ekialdeko eremuari ematen dio zerbitzua. Geralekuak 70,00 metroko luzera eta 2,80 metroko zabalera dituen nasa bat du, bai eta eraikin txiki bat ere, non estalpean baitaude txartelak saltzeko makinak, ezeztatzekoak eta informazio-panelak.

Geralekura iristeko, trenbidearen azpiko pasabide bat dago. Pasabide horrek geralekuaren mendebaldean dauden bi bizitegi-sektore lotzen ditu. Azpiko pasabideak zabalera murriztua du (3 metro).

San Pelaioko geralekuaren nasa bidearen ekialdean dago, bide bakarreko bihurgunean. Sarbidea mendebaldetik egiten da, kalearen kotan, modu librean eta zuzenean. Garapen murriztuko arrapala batek lotzen ditu kalearen kota eta nasaren kota.

Iparraldetik datozen erabiltzaileek goian aipatutako azpiko pasabidetik joan behar dute.

Abiapuntuko irizpideak honako hauek izan dira:

Geltokiaren proiekzioa bateragarria izatea 2. kategoriako geltoki baten egokitzearekin.

Geltokiko atondoa trenbideko plataformaren azpian kokatzea.

Nasaren luzera 80,00 metrora handitzea.

Oinezkoentzako azpiko pasabidearen zabalera 6,00 metrora handitzea.

Geltokira azpiko pasabidetik sartzea.

Egungo trenbidearen trazadura egokitzea.

Aurreikusitako jarduketaren bidez, geralekuaren irisgarritasuna, edukiera eta kontrola hobetzeaz gain, bidearen bi aldeetako herritarren oinezko komunikazioa iragazkorragoa izatea lortzen da.

Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzeen eranskinean ageri dira lurzatien zerrenda eta planoak.

Organo honek eskumena du garraio-azpiegituraren arloko jarduerak betearazteko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.

Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten trenbide-lineen proiektuak, horien tarteak edo tren-azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin ekarriko du onura publikoaren edo gizarte-interesaren deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berekin dakarren arren proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, nahi duenak alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan ditzan, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.

Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

Jendaurrean jartzea «Zarauzko San Pelaioko geralekua eraberritzeko proiektua»k ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Aipatutako epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Zarauzko udaletxeko iragarki-oholean ere erakutsiko da jendaurrean.

Honen berri ematen da, denak jakitun egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

(Ikus .PDF)