Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 15ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Asier Aranbarri Urzelai jauna Lehendakaritzako behin-behineko kargutik kentzea xedatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 90
  • Hurrenkera-zk.: 2606
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/15
  • Argitaratze-data: 2021/05/10

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan eman zaizkidan ahalmenak erabiliz, ondoren zehazten den kargutik kentzea formalizatzen dut, eta hau:

Lehenengoa. Asier Aranbarri Urzelai jauna Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko aholkulari kargutik kentzea (5269 kodea, 1 dotazioa), beste lanpostu baterako izendatuko dutelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Kargutik kentzeak 2021eko martxoaren 13an izango ditu eraginak.

Hirugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik