Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 11koa, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordearena, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2020ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako laguntzen deialdia ebatzi eta argitara ematen duena. Agindu horren bidez ezartzen dira 2020ko ekitaldirako dirulaguntzak arautzeko oinarriak eta horietarako deialdia egiten da, ZTBP Euskadi 2020ren (Bai+D+i Programa) «Hiri Habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1824
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/11
  • Argitaratze-data: 2021/03/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2020ko urriaren 15eko EHAAn (203. zk.), Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2020ko urriaren 7ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez ezartzen baitira 2020ko ekitaldirako dirulaguntzak arautzeko oinarriak eta horietarako deialdia egiten baita, ZTBP Euskadi 2020ren (BAI+D+i programa) «Hiri Habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 16an amaitu zen, aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrela izanik, hamasei eskabide sartu dira, baina horietako batek, Pezestudio S.C.k eginikoak, atzera egin du, eta, beraz, gainerako 15 eskaerak aztertu eta egiaztatuko dira.

Dirulaguntza hauek arautzen dituen 2020ko urriaren 7ko Aginduaren 14 artikuluan xedatutakoarekin bat, azaroaren 25ean horretarako balorazio-epaimahaia eratu zen, hartutako eskabideak aztertu eta egiaztatzeko xedez, kontuan hartuta 12. artikuluan xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa.

2020ko urriaren 7ko Aginduaren 10. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, guztira 400.000,00 euro bideratuko dira dirulaguntzak emateko. Bestalde, 10. artikulu berberak zehazten du diruz lagunduko dela diruz lagungarriak diren kostuen % 80, proiektu bakoitza idazteko eta gauzatzeko 100.000 euroko gehieneko muga jarrita eta 30.000 eurokoa proiektuak idazteko esklusiboki, aurrekontuko kreditua amaitu arte, eta ezin izango direla diruz lagundu ez BEZa ez bestelako zergak, salbu eta egiaztatzen bada kostua eragiten diola onuradunari.

Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, 15. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 2021eko urtarrilaren 20an eta 21ean, sailburuordeari aurkeztu zion esleipenerako proposamena, non adierazten baitira aurkeztutako eskabideen zerrenda, diruz laguntzea proposatzen den eskabideen zerrenda eta ukatzea proposatzen den eskabideen zerrenda, ukatzeko arrazoiak barne.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2020ko urriaren 7ko Aginduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin bat (agindu horren bidez ezartzen dira 2020ko ekitaldirako dirulaguntzak arautzeko oinarriak eta horietarako deialdia egiten da, ZTBP Euskadi 2020ren (BAI+D+i programa) «Hiri Habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko), eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak proposatutakoa ikusita, honako hau

Lehenengoa. «Hiri Habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko dirulaguntzak ematea ebazpen honetan atxikita dagoen I. eranskinean zerrendatuta agertzen diren pertsona eta entitate onuradunei, proiektua egiteko eta dokumentuan aipatzen den zenbatekoan.

Bigarrena. «Hiri Habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko dirulaguntzak ukatzea II. eranskinean adierazitako pertsona eta entitateei, horretarako arrazoiak adierazita.

Hirugarrena. Laguntzak ordaintzeko modua eta epea. Dirulaguntza honelaxe ordainduko da:

  1. Emandako zenbatekoaren % 25, ordainketa aurreratu gisako libramendu baten bitartez, 2020ko urriaren 7ko Aginduaren 18. artikuluaren a) letran zehaztutako epea igaro ondoren, betiere onuradunak ez badio uko egin dirulaguntzari.

  2. Laguntzaren zenbatekoaren % 18,75, finantzatutako lanen % 43,75en justifikazio tekniko eta ekonomikoa aurkeztu eta gero; agiri horiek 2021eko maiatzaren 30a baino lehen aurkeztu behar dituzte pertsona eta erakunde onuradunek, formatu elektronikoan.

  3. Laguntzaren zenbatekoaren % 18,75, finantzatutako lanen % 62,50en justifikazio tekniko eta ekonomikoa aurkeztu eta gero; agiri horiek 2021eko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu behar dituzte pertsona eta erakunde onuradunek, formatu elektronikoan.

  4. Laguntzaren zenbatekoaren % 18,75, finantzatutako lanen % 81,25en justifikazio tekniko eta ekonomikoa aurkeztu eta gero; agiri horiek 2022ko maiatzaren 30a baino lehen aurkeztu behar dituzte pertsona eta erakunde onuradunek, formatu elektronikoan.

  5. Laguntzaren zenbatekoaren gainerako % 18,75a, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzak behin betiko proiektua eta dagokion memoria ekonomiko xehatua onartu ondoren, 2022ko azaroaren 30a baino lehen.

    Dirulaguntzaren justifikazioa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa 2020ko urriaren 7ko Aginduaren 17. artikuluan ezartzen dira.

    Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eskatzaile guztiei jakinarazteko, 2020ko urriaren 7ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

    Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 11.

    Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea,

    MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)