Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 28koa, Industria Administrazioko Arabako lurralde ordezkariarena, zeinaren bidez aurretiko eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baita eta onura publikoko deklarazioa egiten baita honako proiektu honetarako: Legutioko udalerrian (Araba) Villarreal-Landa Cto.1 TEA 13,2 kV-ko tentsio ertaineko aireko linea aldatzeko proiektua (Goiaingo «Gallastegi Baserria» KTZrako deribazioa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 131
  • Hurrenkera-zk.: 3816
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/05/28
  • Argitaratze-data: 2021/07/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espediente zk.: 01ATY 202000057.

  1. 2020ko azaroaren 9an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U. k aurretiko eta eraikitzeko administrazio-baimena, eta onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen honako proiektu honetarako: Legutioko udalerrian (Araba) Villarreal-Landa Cto.1 TEA 13,2 kV-ko tentsio ertaineko aireko linea aldatzeko proiektua (Goiaingo «Gallastegi Baserria» KTZrako deribazioa).

  2. Jendaurrean erakusgai jarri dira delako proiektua eta aipatu eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituena: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua.

  3. Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkiak argitaratu ziren Legutioko Udalaren iragarki-taulan; 2021eko martxoaren 5eko ALHAOn, 2021eko otsailaren 23ko EHAAn eta «Diario Noticias de Álava» eta «El Correo» egunkarien 2021eko otsailaren 15eko aleetan.

  4. Jendaurreko erakustaldiaren izapidea egiten ari zelarik, sail honek Legutioko udalari separata bat bidali zion, eta udal horrek ez du alegaziorik aurkeztu.

Espedientean, honako xedapen hauetan agindutako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; 1954ko abenduaren 16ko Legea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzkoa; 1957ko apirilaren 26ko Dekretua, Nahitaezko Desjabetze Legearen Erregelamendua onartzen duena; 48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, Eusko Jaurlaritzarena, Energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituena; Ebazpena, 2011ko martxoaren 8koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, goi-tentsioko lineak zuhaitz-eremuetatik igarotzeko berariazko aginduak ezartzen dituena.

Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariak honako hau

  1. Aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U. enpresari, honako proiektu honetarako: Legutioko udalerrian (Araba) Villarreal-Landa Cto.1 TEA 13,2 kV-ko tentsio ertaineko aireko linea aldatzeko proiektua (Goiaingo «Gallastegi Baserria» KTZrako deribazioa).

  2. Deklaratzea baimentzen den instalazio elektrikoa onura publikokoa dela. Deklarazioak, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

    Ebazpen hau ematen da 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta honako baldintza orokor hauek kontuan hartuz:

  1. Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketak eginda.

  2. Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

  3. Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Arabako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

  4. Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 28a.

    Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

    JESÚS PASCUAL LORENTE.