Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 24koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Arruloidi, SL-ren disko-arrainak hazteko proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 3404
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/05/24
  • Argitaratze-data: 2021/06/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan espediente hau izapidetzen ari da: Orion disko-arraina (Symphysodon spp) hazteko espedientea.

Horrenbestez, Ingurumen-Ebaluazioaren abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

Lehenengoa. Ondoko lerroetan aipatzen den espedientea jendaurrean jartzea, 30 egunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Espedientea: Disko-arraina (Symphysodon spp) hazteko egitasmoa. Tokia: Aldagain etxea, San Martin auzoa 9. PK: 20.810. Orio (Gipuzkoa).

Proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar du.

Proiektua onartzeko organo eskuduna Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza da.

Bigarrena. Espedientea helbide honetan dago ikusgai:

https://www.euskadi.eus/jendeaurreko_erakustaldia/arruloidi-s-lak-akuikultura-apaingarri-jasangarriaren-proiektuaren-ingurumen-inpaktuaren-azterketa-orioko-udal-mugartean/web01-a2arraku/eu/

Eskuragarri dago, era berean, Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua I eraikina, 3. solairua). Bertan eskura daiteke proiekuaren gaineko informazioa.

Alegazioak aurkeztu daitezke 30 eguneko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoitza elektroniko honetan:

pesca-dec@euskadi.eus

Edo Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 3. solairua).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 24a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.