Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko irailaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzak finantzatzeko 2021eko ekitaldiko aurrekontu-kreditua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 4902
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/09/08
  • Argitaratze-data: 2021/09/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko maiatzaren 26ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2021erako deialdia. Agindu horren bidez, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dira.

Agindu horren 21.2 artikuluak xedatzen du laguntza-eskabideak ebazteko, kontuan hartuko zirela eskabideak zer hurrenkeratan jaso ziren. Halaber, 23.2 artikuluan ezartzen da laguntzak ukatuko direla baldin eta kreditu egoki eta nahikorik ez badago, eta horren berri emango dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, administrazio-ebazpen baten bitartez.

Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko 2021eko laguntzen deialdiaren 2. artikuluan, ezartzen da laguntzen bolumen osoak ez duela gaindituko aurrekontuetako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat. Eguneratzerik izanez gero, argitara eman behar da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eman ere.

Halaber, 2. artikulu horretan, jakitera ematen da zein den 2021eko deialdi honetarako esleitutako kredituaren zenbateko osoa.

Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzetarako baliabide ekonomikoak agortu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzak finantzatzeko 2021erako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2021eko ekainaren 11n, 13:09an aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 8a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.