Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko irailaren 8koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko behar diren segurtasun-ikuskatzaileen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko eta berritzeko Euskal Autonomia Erkidegoko azterketetarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 4844
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/09/08
  • Argitaratze-data: 2021/09/22

Testu legala

Salgai Arriskutsuen Nazioarteko Errepide Garraioari buruzko Europako Akordioarekin (ADR) lotuta, otsailaren 14ko 97/2014 Errege Dekretuak ezartzen du salgai arriskutsuen errepide-garraioa edo zamalanak egiten dituzten enpresek arlo horretako arriskuetatik babesteko segurtasun-ikuskatzaile bat edo gehiago izan beharra daukatela. Gainera, errege-dekretu horrek segurtasun-ikuskatzaileek bete behar dituzten eskakizunak eta eginkizunak finkatzen ditu, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko irailaren 24ko 2008/68/EE Zuzentarauari jarraikiz.

Helburu hori gauzatu ahal izateko, otsailaren 27ko FOM/605/2004 Aginduak aurreikusten du horretarako azterketak autonomia-erkidego bakoitzeko organo eskudunak deitu beharko dituela, eta deitu ere, gutxienez urtean behin (FOM/605/2004 Agindua, salgai arriskutsuen errepide eta trenbideko garraiorako segurtasun-ikuskatzaileen lanbide-gaitasunari buruzkoa).

Gainera, otsailaren 27ko FOM/605/2004 Aginduaren bidez ezarri denez, segurtasun-ikuskatzaileen lanbide-gaitasunaren agiriak 5 urteko balio-aldia izango du, eta, ziurtagiriaren azken balio-urtean kontrol-azterketa bat gaindituz gero, beste hainbeste urtetarako berritu ahal izango da; kontrol-azterketa hori agindu horren 2. artikuluan adierazitako lehenengo proba izango da, eta baldintzak ikuskatzaile berrientzako jarritako berberak izango dira.

Ondorioz, otsailaren 27ko FOM/605/2004 Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 15.2.j) artikuluak Garraio Plangintzaren Zuzendaritzari ematen dizkion ahalmenak erabiliz, hau

Lehenengoa. Azterketen eremua.

  1. Salgai arriskutsuen errepide-garraiorako segurtasun-ikuskatzaile titulua lortzeko edota titulua izanik datorren urtean iraungitzen zaienek ebazpen hau EHAAn argitaratzen den eguna oinarri hartuta titulu hori berritzeko azterketetarako deia egiten da. Izangaien lanbide-gaitasuna egiaztatzeko izango dira azterketak.

  2. Errepide-garraioaren barruan, izangai berriek, nahi izanez gero, azterketa osoa (ADR-osoa) edo aukeratutako espezialitateak soilik egin ahal izango dituzte. Hona hemen salgai motaren arabera bereizitako espezialitateak:

  1. salgai mota: materia edo objektu lehergarriak.

  2. salgai mota: gasak.

  1. salgai mota: erradioaktiboak.

    3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8. eta 9. salgai motak: Salgai Arriskutsuen Nazioarteko Garraioari buruzko Europako Akordioaren arabera, salgai mota bakoitzean jasotako materia solido eta likidoak.

    Nazio Batuen Erakundeak 1202 (gasolioa), 1203 (gasolina) eta 1223 (kerosenoa) zenbakiekin identifikaturiko likido sukoiak.

  1. Titulua berritzeko aurkezten direnek lehen egiaztatua zuten mota horretarako bakarrik egin ahalko dute azterketa.

    Bigarrena. Ariketak.

    Izangai berrien zein titulua berritu behar dutenen azterketak osatuko dituzten ariketak eta haien egitura eta kalifikatzeko modua otsailaren 27ko FOM/605/2004 Aginduan ezarritakora egokituko dira.

    Hirugarrena. Eskabideak.

  1. Azterketak egiteko eskabidea Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak horretarako jarri duen web-orriaren bidez aurkeztu beharko da:

    https://www.euskadi.eus/web01-a3aztseg/eu/m18aWar/m18JSP/m18Indice.jsp

  2. Eskabidea aurkezteko, hamabost egun balioduneko epea utziko da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

  3. Eskabide-orria web-orriaren bidez betetakoan, azterketa egiteko eskubidea ematen duen tasaren likidazioa sortuko dute eskatzaileek. Espezialitate bakoitzeko 21,57 euroko tasa ordaindu beharko da (kontuan izandako arauak: abenduaren 30eko 13/1996 Legearen 27.Bi.4.2.1 artikulua, Estatuaren eta toki-erakundeen tasen legezko araubidea aldatzen duen eta ondare-prestazio publikoak berrantolatzen dituen uztailaren 13ko 25/1998 Legearen azken xedapenetako lehenengoaren 5. apartatua eta 2021eko Estatuaren Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 30eko 11/2020 Legea).

    Tasak, zuzenean, interneteko web-orri horren bidez (online) edo zenbait banketxetako kutxazain automatikoetan (offline) ordaindu ahal izango dira.

    Banketxe bidez ordaindu nahi izanez gero, likidazio horiek barra-kode bat izango dutenez, finantza-erakunde laguntzaileetan (Kutxabank, Laboral Kutxa, BBVA, Banco Santander, Sabadell Guipuzcoano, Bankoa, «La Caixa» eta Bankian) barra-kodea irakurtzekoa duten kutxazain automatikoetara jo beharko da, edozein ordutan, baina eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da nahitaez, ez baita onartuko hutsak zuzentzeko epean ordaintzen.

    Eskabideak aurkezteko epean ordaintzen ez bada, izangaia ez da onartuko.

  4. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak interneten argitaratuko ditu Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak; zerrendak ebazpen bidez onartuko dira.

    Baztertutako izangaiek eta onartutakoen zerrendan ageri ez direnek edo, zerrenda horretan ageri arren, daturen bat gaizki dutenek, ebazpena jendaurrera ateratzen den egunaren biharamunetik aurrera 10 egun balioduneko epea izango dute akatsak zuzentzeko.

    Akatsak zuzentzeko epea igarotakoan, Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onetsiko ditu, eta interneten argitaratuko.

    Laugarrena. Epaimahaia, eta azterketen lekua eta eguna.

  1. Epaimahaia:

    Lehendakaria: Aritz Virumbrales Vinagret.

    Epaimahaikideak:

    Arantza Unamuno Lekuona.

    Iñaki Arias Gomez.

    Marisa Madinabeitia Rivarés.

    Idazkaria: Jose Manuel Anabitarte Fernández.

  2. Azterketak egiteko egunak eta lekuak web-orrian jarriko dira.

    Bosgarrena. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    Azterketa-egunean nortasuna egiaztatzeko agiri ofiziala (NANa, gidabaimena edo pasaportea) aldean dutela azaldu beharko dute izangaiek. Hala ez bada, ez dituzte azterketan onartuko. Gainera, komeni da ordainagiriak ere eramatea.

    Prozesu osoaren jarraipena lehen aipatutako interneteko web-orriaren bidez egin ahal izango da, eta gainditu dutenen behin betiko zerrendak interneten argitaratuko dira:

    https://www.euskadi.eus/web01-a3aztseg/eu/m18aWar/m18JSP/m18Indice.jsp

    Azterketa egiteko, izangaiek musukoa, arkatza eta ezabagoma eraman beharko dituzte.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 8a.

    Garraio Plangintzaren zuzendaria,

    IVAN PEDREIRA LANCHAS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik