Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko irailaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita nola osatuko den ebaluazio-batzordea enpresek prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko 2021eko ekitaldiko deialdian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 191
  • Hurrenkera-zk.: 4865
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/09/06
  • Argitaratze-data: 2021/09/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek egingo dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoetarako dirulaguntzen 2021eko ekitaldiko deialdian (2021-07-29ko EHAA), prozedura eta ebazpena arautzen dituen 11. artikuluaren 3. apartatuan, ezarrita dago batzorde tekniko bat sortuko dela eskabideak aztertzeko eta haien balorazioa egiteko.

Batzordea honela osatuko da:

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzaren zuzendaria.

Enplegurako Prestakuntzaren Zuzendaritzako Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.

Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko hiru teknikari.

Deialdiko 11. artikuluan adierazitakoaren arabera, balorazioa egiteko batzorde horren ardura da aurkezten diren eskabideak aztertzea eta aurkeztutako laguntza-eskabide bakoitza guztiz edo zati batean ukatzeko edo onartzeko proposamenak egitea.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da nola osatzen diren dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoak.

Horregatik guztiagatik, hau

Ebazpen honek aipatutako deialdiaren 11. artikuluan aurreikusitako balorazioa egiteko batzordearen osaera jakinaraztea:

Batzordeburua:

Jesús Losada Besteiro, Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendaria.

Idazkaria:

Javier Armaolea Juaristi, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Kide titularrak:

Mari Carmen Vea-Murguía Basterra, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.

Joseba Larrañaga Osinalde, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Ordezko kideak:

Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Miren Jone Irizar Ariceta, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Ebaluazio-batzordea baliozkotasunez eratuta dagoela ulertuko da baldin eta batzordeburua eta idazkaria edo, hala badagokio, haien ordezkoak eta kideen erdiak azaltzen badira.

Batzordeburua ez badago, kideetako bat jarriko da buruan, lehen adierazitako hurrenkeraren arabera.

Idazkaria ez badago, lehen aipatutako kideetako batek egingo ditu idazkari-lanak, lehen adierazitakoaren alderantziko hurrenkeran.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 6a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,

JESÚS LOSADA BESTEIRO.