Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 2koa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Amurrioko (Araba) SAPUR-1 sektoreko R.4/11 lurzatiari buruzko Plan Partzialaren 2. Aldaketaren ingurumen-txosten estrategikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3878
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/06/02
  • Argitaratze-data: 2021/07/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko martxoaren 24an, Amurrioko Udalak eskaera egin zion ingurumen-organoari, Amurrioko SAPUR-1 sektoreko R.4/11 lurzatiari buruzko Plan Partzialaren 2. Aldaketaren ingurumen-txosten estrategikoa eman zezan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoari jarraikiz. Eskabidearekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu zituen, hala nola Planaren zirriborroa eta ingurumen-dokumentu estrategikoa, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 16. eta 29. artikuluetan xedatutako edukia zuena.

21/2013 Legearen 30. artikulua aplikatuta, 2021eko apirilaren 10ean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak kontsulta-izapidea egin zien administrazio publiko ukituei eta interesdunei; jasotako erantzunen emaitzak espedientean bildu dira. Halaber, espedientean jasotako dokumentuak eskuragarri egon ziren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean, interesdun orok ingurumenaren arloan egokitzat jotzen zituen oharrak egin ahal izateko.

Legezko erantzun-epea amaitu, eta espedientean jasotako txostenak aztertuta, egiaztatu da ingurumen-organoak baduela ingurumen-txosten estrategikoa egiteko behar beste judizio-elementu, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluari jarraikiz.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, lege horren helburua da ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan jasotako kasuen artean dago Amurrioko SAPUR-1 sektoreko R.4/11 lurzatiari buruzko Plan Partzialaren 2. Aldaketa; izan ere, artikulu horretan ezartzen da zein diren ingurumen-organoak egindako ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatutik pasatu behar diren plan eta programak, honako hauek zehazteko: planak edo programak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoaren arabera, edo plan edo programen gaineko ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin beharra, haiek ingurumenerako eragin garrantzitsuak ekar litzaketelako.

Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiteko prozedura abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikulutik 32. artikulura bitartean dago araututa, V. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

Planaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertu ostean, eta kontuan hartuta ingurumen-dokumentu estrategikoa zuzena eta indarreko araudian ezarritako alderdien araberakoa dela, ingurumen-txosten estrategiko hau ematen du Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak (eskumena duen organoa da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren arabera). Txosten horretan, Planak ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzakeen edo ez aztertzen da, eta, ondorioz, ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura bete behar duen ala ez, edota, bestela, zer baldintza ezarri behar diren Plana garatzeko eta ingurumena behar bezala babesteko.

Hauek guztiak aztertu dira: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Amurrioko SAPUR-1 sektoreko R.4/11 lurzatiari buruzko Plan Partzialaren 2. Aldaketaren ingurumen-txosten estrategikoa formulatzea. Hona hemen txostenaren edukia:

  1. Planaren deskribapena: helburuak eta jarduketak.

    Plan honen xedea da Amurrioko SAPUR-1 sektoreko R.4/11 lurzatiaren antolamendu xehatua aldatzea, merkataritza-eraikigarritasuna murriztu, hari bizitegi-izaera eman, eta, hala, R.4/11 lurzatian etxebizitza kopurua handitu ahal izateko. Horretarako, lurzatia berrantolatu eta bertako lerrokadurak eta sestrak berriz definitu dira.

    Hona hemen planteaturiko aldaketak:

  1. 4/11 lurzatian bertan, hirugarren sektoreko sabai-azaleraren 991 m2(t) etxebizitzako sabai-azalera bihurtzea.

  1. 4/11 lurzatian, etxebizitza kopurua handitzea (gehienez ere 35 izan beharrean, gutxi gorabehera 42 izango dira).

    Lurzati pribatuaren barruan, eraikuntza-bolumetria berriro definitzea, zehaztutako lerrokadurak eta sestrak doituta.

    Proposatutako aldaketek behar bezala betetzen dituzte udalerrian indarrean dauden arau subsidiarioek ezarritako oinarrizko antolamendu-parametroak, baita Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean eta Hirigintzako Estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuan ezarritako zehaztapenak ere, eta, beraz, ez diote eragiten Plan Partzialaren aprobetxamendu globalari. Aprobetxamendua beste era batera antolatu da; hirugarren sektoreko erabilera 991 m2-an murriztu da, eta bizitegi-erabilera kolektibora bideratu da; beraz, 7 etxebizitza gehiago sartu dira antolaketan.

  1. Planaren ezaugarriak aztertu ondoren, eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluarekin bat etorriz, lege horren V. eranskinean ezarritako irizpideak aztertu dira, Panak ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta behar duen zehazteko.

    1. Planaren ezaugarriak, bereziki honako hauek kontuan hartuta:

      1. Planak zenbateraino ezartzen duen proiektuetarako esparrua: aurkeztutako dokumentazioaren arabera, Planak ez dauka baldintzatzailerik, besteak beste, kokapen, ezaugarri, neurri edo funtzionamenduari dagokionez, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko legeetan zerrendatutako kategoriaren batekoak diren proiektuak etorkizunean baimentzeko.

      2. Planak zer neurritan eragiten duen beste plan edo programa batzuetan, hierarkizatuta daudenetan barne: plana bateragarria da hierarkikoki goragoko mailakoak diren lurralde-plan, plan sektorial eta hirigintza-planekin. Era berean, Planaren irismena eta ezaugarriak kontuan hartuta, ez du ingurumen-eragin nabarmenik izango beste plan edo programa batzuetan.

      3. Plana egokia den ingurumen-arloko alderdiak barne hartzeko, bereziki, garapen jasangarriaren sustapena: Plana egokia da garapen jasangarria sustatzera bideratutako ingurumen-alderdiak barnean hartzeko, proposatutako aldaketak hobetu egiten baitu aprobetxamendua hiri-bilbe batean kokatuta dagoen eta gaur egun erabilerarik ez duen lurzati batean; horrela, garatu gabe dauden beste eremu batzuk ez okupatzea ahalbidetzen da. Gainera, aldaketak ez du beste aldaketarik eragiten lurzatiaren eraikuntza-aprobetxamenduan, eta proposatutako lerrokadurek oztopoak ezabatzen dituzte, indarrean dagoen antolamenduko ertzak eta puntu itsuak, adibidez. Era berean, eraikuntza-bolumenaren oinplano-okupazioa murriztu da, plaza publikoari leku gehiago emanez, eta, beraz, haren gozamena hobetuz eta fatxaden eguzkialdia luzatuz. Bestalde, Planak bizitegi-eremu bat garatzeko aukera ematen du (bertako mugikortasun-eskaerei modu jasangarrian erantzuteko baldintza egokiak dituelako), baita eraikuntza berriaren energia-jasangarritasuna sustatzeko neurriak hartzeko ere.

      4. Planari loturiko ingurumen-arazo adierazgarriak: ez da hauteman planaren ondoriozko ingurumen-arazo adierazgarririk, betiere, besteak beste, segurtasun eta osasun, ingurumen, hondakinen kudeaketa, kutsadura akustiko eta abarren alorrean indarrean dagoen araudia betez gauzatzen badira ukitutako eremuarekin lotutako esku-hartzeak eta jarduerak.

      5. Era berean, Plana egokitzat jotzen da Europako nahiz Espainiako ingurumen-arloko legedia txertatzeko.

    2. Ondorioen eta ondorio horiek nozitu ditzakeen eremuaren ezaugarriak:

      Planaren jarduera-eremua Amurrioko SAPUR-1 sektoreko R.4/11 lurzatia da. Bizitegi-erabilerako hiri-lurzorua da; 2.348 m2-ko azalera dauka eta Lexarraga auzoan kokatuta dago, Amurrioko hirigunearen mendebaldean. Felix Murga kaleko biribilgunearekin (A-624 errepidea) egiten du muga iparraldean, Jose Pikatza kalearekin ekialdean, Federico Barrengoa kalearekin mendebaldean, eta SAPUR-1 sektorearen mendebaldeko mugarekin eta lursail urbanizatu eta eraikiekin hegoaldean.

      1. 4/11 lurzatia itxura eraldatuko orube huts bat da; eremu urbanizatuak ditu inguruan, eta ez du interes berezirik ingurumenaren ikuspuntutik. Bertan dagoen landaretza bakarra landaredia belarkara erruderal eta nitrofiloen orbanak dira, ageriko interesik gabeak. Eremua gune antropizatu batean kokatuta dago, eta bide eta lursail urbanizatuek mugatzen dute. Itxura nahiko eraldatua dauka, eta horrek asko baldintzatzen du faunaren presentzia; izan ere, ez da intereseko fauna-espezierik identifikatu, eta bertan dauden espezieak espezie arruntak dira, hiriguneetan eta hiri-periferiatan ohikoak direnak.

        Planaren eremuan ez dago ibai-ibilgurik. Nerbioi ibaia ekialdean dago, 650 m ingurura. Eremutik gertu bi jariatze txiki identifikatu dira, lurpean igarotzen direnak. Era berean, ez dago lurzorua kutsa dezaketen jarduerak izan dituen lurzorurik, ezta kultura-ondareko elementurik ere.

        Ez da detektatu ingurumen-arloko beste baldintzatzaile garrantzitsurik: ez da naturagune babestua, eta ez dago natura-intereseko beste espaziorik edo EAEko korridore ekologikoen sareko elementurik. Ez dago interes geologikoko lekurik. Era berean, ez dago kultura-ondareko elementu kalifikatu edo inbentariaturik. Uholde-arriskuak ez dio eragiten eremuari, eta akuiferoak kutsatzeko arriskua oso txikia da ingurune horretan.

        Eremuak ez du ingurumen-arrisku esanguratsurik.

        Egoera akustikoari dagokionez, bideekin lotuta daudenak dira zarata-foku nagusiak: A-624 errepidera sartzeko eremuaren iparraldean dagoen biribilgunea, eta Castejónetik Bilbora doan ADIFen trenbidea, 400 metrotik gorako distantziara dagoena. Aurkeztutako azterketa akustikoaren arabera, egun nahiz etorkizunean, hau da, hemendik 20 urtera, egunez eta arratsaldez jarduera-eremuko zarata-mailak txikiagoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarritako kalitate akustikoko helburuak baino. Hala ere, gauez, emaitzak nahiko txarrak dira kanpoaldean, eremuaren iparraldeko gune txiki batean, batik bat A-624 errepidearen eraginez. Bestalde, fatxadako zarataren kasuan, kalitate akustikoko helburuak behar bezala betetzen dira aztertu diren hiru aldietan. Azterketa akustikoan adierazitakoarekin bat etorriz, A-624 errepidera sartzeko biribilgunean abiadura murriztuz gero, kalitate akustikoko helburuak beteko lirateke aipatutako hiru aldietan.

        Inpaktu esanguratsuenak, hasteko eta behin, etxebizitza berrien urbanizazio- eta eraikuntza-obren faseari lotutakoak izango dira, hau da, lur-mugimenduak, hondakinak eta soberakinak sortzea, istripuzko isurien arriskua edo hurbileko lurrazaleko uretara solido esekiak arrastatzeko arriskua eta, horien guztien ondorioz, herritarrei emisio atmosferikoen eta akustikoen ondorioz sortutako eragozpenak, besteak beste. Hori guztia, batez ere, etxebizitzak nagusi diren hiri-periferiako ingurune batean.

        Proposatutako aldaketak sestra azpian beste solairu bat garatzea ahalbidetzen du, Plan Partzialean aurrez zehaztutakoan ez bezala; horrenbestez, horrek indusketako soberakin gehiago sortuko lituzke.

        Ondorioz, ingurumen-agiri estrategikoak planteatzen dituen zuzenketa- eta jasangarritasun-neurriak eta aurrerago zehazten diren prebentzio-, babes- eta zuzenketa-neurriak aplikatuta, ez da espero jarduketak ingurumenean ondorio esanguratsurik izango dutenik, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean aurreikusitakoari jarraikiz.

    3. Ebazpen honetan, honako neurri babesle eta zuzentzaile hauek ezartzen dira, Planak ingurumenean ondorio kaltegarri nabarmenik izan ez dezan eta Amurrioko SAPUR-1 sektoreko R.4/11 lurzatiari buruzko Plan Partzialaren 2. Aldaketan ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin beharrik egon ez dadin, betiere, ezarritako neurri babesle eta zuzentzaileak txertatzen badira.

      Neurri babesle eta zuzentzaileak indarreko araudiaren arabera beteko dira, ingurumen-txosten estrategikoa formulatzen duen ebazpen honetan adierazitakoarekin bat, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, ingurumen-dokumentu estrategikoan eta eremua antolatzen duten planetan jasotakoarekin bat etorriz.

      Garapen berriaren egoera akustikoari dagokionez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, 43. eta 45. artikuluetan xedatutakoa bazter, ezingo da hirigintza-garapenik egin kanpoaldeko kalitate akustikoko helburuak betetzen ez dituzten eremuetan. Horrenbestez, eremu akustiko honetan aplikagarriak diren hirigintza-garapen berrietarako kalitate akustikoko helburuak bete beharko dira, urriaren 16ko 213/2012 Dekretuko 31.2 artikuluan zehazten denarekin bat etorriz.

      Bestalde, urbanizazio- eta eraikuntza-proiektuak egikaritzeko prozesuan aplikatuko diren neurriak loturik egongo dira obretako jardunbide egokien eskuliburuarekin, lurren eta soberakinen kudeaketarekin, hondakinen sorkuntza eta kudeaketarekin, induskatutako lurzoruen kontrolarekin eta urak, airearen kalitatea eta kalitate akustikoa babestearekin. Entregatutako dokumentazioan aipatutako beste batzuen artean, honako neurri hauek hartu beharko dira:

      Obrako hondakinen birziklatzeari dagokionez, eraikuntzan eta eraikingintzan baliabideak beren bizi-ziklo osoan zehar modu efizienteago batean erabiliko direla sustatzeko (bereziki, obrak amaitutakoan hondakinak aprobetxatzea), jarraian aipatzen direnak sustatu beharko dira, honako hurrenkera honetan: eraikuntza- eta eraispen-hondakinen prebentzioa, berrerabiltzea, birziklatzea eta beste balorizazio modu batzuk, eta, hala badagokio, ezabatze-eragiketen trataera egokia. Horretarako, bermatu egin beharko da obra-proiektuaren eraikuntza- eta eraispen-hondakinak arlo honi buruzko arauen arabera sortu eta kudeatzen direla.

      Induskatutako lurzoruen kontrola: Amurrioko Udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko zaizkie lur susmagarriak hautemateagatiko kutsadura-arrasto guztiak, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22.2 artikulua betetzeko.

      Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legean ezarritakoa gorabehera, obrak egiterakoan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, lanak eten egingo dira badaezpada, eta berehala jakinaraziko zaio Arabako Foru Aldundiko Kultura Departamenduari; hark erabakiko du zer neurri hartu.

      Hala badagokio, flora aloktono inbaditzailearen aztarna oro ezabatuko da jarduera-eremuan. Halaber, tokiko biodibertsitatea sustatuko duten lorezaintza eta paisajismoa sustatzeko helburuarekin jasangarritasun-irizpideei lehentasuna emanez espezie inbaditzaileak sartzeko arriskua murrizteko, Udalsarea21 koadernoa, 20b zk. erabiltzea gomendatzen da. Lorategi eta berdegune jasangarriak diseinatzeko eskuliburua, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

      Eraikingintza eta eraikuntza jasangarriago baterako behar diren ezaugarriei dagokienez, «EAEko etxebizitzen eraikuntza jasangarriaren gida» dokumentuan jasotako neurriak eta ingurumen-jardunbide egokiak erabiliko dira, eraikinen energia-aurrezpena eta -efizientzia bultzatzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko. Neurri horiek, gutxienez, honako alderdi hauetan eragin beharko dute:

      Materialak. Lehengai berriztaezinen kontsumoa murriztea.

      Energia. Iturri berriztaezinen bidez sortutako energia-kantitatea eta/edo -kontsumoa murriztea.

      Edateko ura. Edateko uraren kontsumoa gutxitzea.

      Ur grisak. Ur gris gutxiago sortzea.

      Atmosfera. Gas-, hauts-, bero- eta argi-emisioak murriztea.

      Barne-kalitatea. Barruko airearen kalitatea, erosotasuna eta osasuna hobetzea.

      Urbanizatu beharreko eremu berrietan kontsumo baxuko argiztatze-sistemak erabiltzeko aukera aztertu beharko da, argiaren kutsadura saihesteko eta energia aurrezteko.

      Hondakinen gaikako bilketarako gune egokiak sortzea.

      Bigarrena. Zehaztea ezen, ingurumen-txosten estrategiko honetan ezarritakoaren arabera, eta ebazpen honetan ezarritako neurri babesle eta zuzentzaileak hartzen badira, bai eta sustatzaileak proposatutakoak ere, aurrekoen aurkakoak ez badira, ez dela aurreikusten Amurrioko (Araba) SAPUR-1 sektoreko R.4/11 lurzatiari buruzko Plan Partzialaren 2. Aldaketak ondorio kaltegarri nabarmenik izango duenik ingurumenean, eta, beraz, ez duela ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntik behar.

      Hirugarrena. Ebazpen honen edukia Amurrioko Udalari jakinaraztea.

      Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

      Bosgarrena. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, ingurumen-ebaluazio estrategiko honek indarra galduko du eta berezko dituen efektuak sortzeari utziko dio, baldin eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lau urteko epean, Amurrioko SAPUR-1 sektoreko R.4/11 lurzatiari buruzko Plan Partzialaren 2. Aldaketa onartzen ez bada. Kasu horretan, berriro hasi beharko da Planaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura.

      Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 2a.

      Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

      JAVIER AGIRRE ORCAJO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik