Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 26koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko den Gurenet atarian Ertzaintzako lanpostu baten behin betiko esleipena argitaratzen duen ebazpena, epaia betez (C175).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 6182
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/26
  • Argitaratze-data: 2021/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak 29/2020 prozedura laburtuan 2021eko uztailaren 9an emandako epaia betez, Segurtasuneko sailburuordearen 2021eko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez argitara eman zen Ertzaintzako lanpostu baten behin betiko esleipena, 2019ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez deitutako izendapen askeko sistemaren bidez bete beharrekoa (C175).

Segurtasuneko sailburuordearen 2019ko apirilaren 30eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak izendapen askez betetzeko deialdia onartu eta argitaratu zen), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

Aditzera ematea 2021eko azaroaren 26an Segurtasuneko sailburuordearen 2021eko azaroaren 26ko Ebazpena jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian. Ebazpen horren bidez, argitara ematen da Ertzaintzako lanpostu baten behin betiko esleipena, izendapen askeko sistemaren bidez bete beharrekoa, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran (2019ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez deitua) (C175).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 26a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.