Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 17koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko den Gurenet atarian Ertzaintzako lanpostu baten behin betiko esleipena argitaratzen duen ebazpena, epaia betez (C186).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6012
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/17
  • Argitaratze-data: 2021/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 538/2020 prozedura laburtuan 2021eko ekainaren 30ean emandako epaia betez, Segurtasuneko sailburuordearen 2021eko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez argitara eman zen Ertzaintzako lanpostu baten behin betiko esleipena, 2019ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez deitutako izendapen askeko sistemaren bidez (C186).

Segurtasuneko sailburuordearen 2019ko irailaren 16ko Ebazpenaren hirugarren ebatzian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak izendapen askez betetzeko deialdia onartu eta argitaratu zen), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

Jakitera ematea 2021eko azaroaren 15ean Segurtasuneko sailburuordearen 2021eko azaroaren 12ko Ebazpena jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian. Ebazpen horren bidez, argitara ematen da Ertzaintzako lanpostu baten behin betiko esleipena, izendapen askeko sistemaren bidez bete beharrekoa, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran (2019ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez deitua) (C186).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 17a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.