Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 17koa, Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordearena, «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren X. edizioko saridunen zerrenda ebazten eta argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 245
  • Hurrenkera-zk.: 6146
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/17
  • Argitaratze-data: 2021/12/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Instituzional; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko irailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren argitaratu zen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren Agindua, zeinaren bidez egin baitzen «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren X. edizioaren deialdia. Aginduaren eranskinean azaltzen diren oinarrien arabera garatu da deialdia.

Lehiaketarako bederatzigarren oinarrian xedatutakoa kontuan hartuta, eta epaimahaiaren proposamena ezagutu ondoren,

Lehenengoa. «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki-lehiaketaren X. edizioari dagozkion sariak ematea pertsona hauei:

Epaimahaiaren argazki onenaren lehenengo saria: Javier González Martínez.

Epaimahaiaren argazki onenaren bigarren saria: Gorka Pradas Rubio.

Hirugarren saria, herritarrena: Isabella Peña Aguilar.

Bigarrena. Irabazleei sariak emateko erabakia jakinaraztea eta horren berri ematea Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazio publikoaren egoitza elektronikoari dagokion helbidearen bitartez: https://www.euskadi.eus/servicios/1020104

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta ebazpenaren berri eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 17a.

Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordea,

JORDI CAMPÁS VELASCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.