Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 9koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beka bati uko egitea onartzen baita, eta ordezko pertsona izendatzen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 2310
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/04/09
  • Argitaratze-data: 2021/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2020ko irailaren 23ko Ebazpenaren bidez, kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak iragarri ziren 2020-2021eko aldirako, bat etorriz Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuarekin.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2020ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez, bekak esleitu ziren, 2020-2021erako kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko.

Irati Amunategui Ugaldebere andreari 12 hilabeterako beka bat esleitu zitzaion (destinoa: Vitoria-Gasteiz); pertsona horrek, ordea, bekari uko egiteko eskaera aurkeztu du.

Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoari eta Hautaketa Batzordearen proposamenari jarraituz, esleipen-ebazpenean ordezko izendatutako pertsonari esleitu behar zaio beka, hura amaitzeko geratzen den denborarako, eta horren arabera dagokion zenbatekoa ordainduko zaio.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2020ko abenduaren 18ko Ebazpenaren III. eranskinean dago ezarrita zein diren beken ordezkoak. Beraz, han ezarritako hurrenkerari jarraituz, Asier Gil Martínez jauna izendatu behar da bekaren esleipendun, 2021eko apirilaren 12tik abenduaren 27ra.

Horregatik guztiagatik, nire esku utzitako eskumenen arabera, honako hau

Lehenengoa. Onartzea Irati Amunategui Ugaldebere andreak aurkeztu duen eskaera, kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekari uko egiteko (destinoa: Vitoria-Gasteiz); ukoak 2021eko apirilaren 12tik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena. Asier Gil Martínez jauna izendatzea bekaren esleipendun, geratzen den denborarako, 2021eko apirilaren 12tik abenduaren 27ra.

Hirugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dezakete interesdunek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apririlaren 9a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik