Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 6koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2021en euskal etxeei emango zaizkien dirulaguntzetara biltzeko deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 158
  • Hurrenkera-zk.: 4372
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/08/06
  • Argitaratze-data: 2021/08/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren bitartez (2008ko apirilaren 11ko EHAA), euskal etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri zen, eta irailaren 9ko 175/2014 Dekretuaren bitartez (2014ko irailaren 17ko EHAA), aldatu egin zen dekretu hura. Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, dirulaguntza horietarako deia urtero egingo da Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren pertsona titularraren ebazpen bidez.

Dirulaguntza hauek Lehendakaritzaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan daude sartuta, Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2021eko otsailaren 18ko ebazpenak onartuta.

Horrenbestez, hauxe

Lehenengoa. Xedea.

Ebazpen honen helburua da 2021. urtean euskal etxeei, etxeon federazioei eta konfederazioei emango zaizkien dirulaguntzetara biltzeko deia egitea, martxoaren 18ko 50/2008ko Dekretuan araututako baldintzetan. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuaren eta uztailaren 27ko 186/2021 Dekretuaren bitartez aldatu zen. Azken dekretu horren bidez, bigarrenez aldatzen da Euskal etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Dekretua.

Bigarrena. Dirulaguntza jaso dezaketen jardueren denbora tartea.

Deialdi honetara biltzen diren programa eta jarduerak 2021. urtean gauzatu beharko dira eta abenduaren 31rako amaitu beharko dira.

Hirugarrena. Dirulaguntzaren xede izan daitezkeen gastu eta jarduerak.

  1. Ohiko gastuak eta jarduerak antolatzekoak. IV. kapitulua: diruz lagundu ahal izango dira funtzionamendu gastuak eta baita irabazi asmorik gabeko urteko programa eta jarduera zehatzak ere, honako jarduera eremu hauetan, batez ere:

    1. Gazteria.

    2. Emakumea.

    3. Kanpo irudia eta komunikazioa.

    4. Memoria historikoaren berreskurapena.

      Euskal etxeen funtzionamendu eta mantentze gastuak (langileen soldatak, gizarte segurantza, bidaia gastuak, ura, argindarra, berogailua, zergak, aseguruak, alokairuak eta antzekoak) diruz lagundu ahal izango dira, baina ezingo dira jarduera gastuak baino handiagoak izan eta esleitutako dirulaguntzaren % 50eko muga dute.

  2. Azpiegitura eta ekipamendu gastuak. VII. kapitulua: diruz lagundu ahal izango dira euskal etxeetako, etxeon federazioetako eta konfederazioetako azpiegitura eta ekipamendu gastuak, honako hauei lehentasuna emanez:

    1. Katastrofeek eragindako kalteak konpontzeari.

    2. Hesi arkitektonikoak kentzeari.

    3. Euskal etxeen egoitza berriak eraikitzeari.

    4. Gazteentzako guneak egokitzeari.

    5. Gazteen eta emakumeen jarduerak aurrera eramateko teknologiak sartzeari.

  3. Kapitulu bakoitzean esleitzen diren dirulaguntzen gutxieneko kopurua 300 eurokoa izango da. Zenbatekoa zehazteko ezarritako formula erabilita ateratzen dena gutxieneko zenbateko hori baino txikiagoa bada, ez da dirulaguntzarik emango.

    IV. kapitulurako emango diren dirulaguntzen gehienezko kopurua 30.000 eurokoa izango da euskal etxeentzat, eta 50.000 eurokoa federazioentzat.

    VII. kapitulurako emango diren dirulaguntzen gehienezko kopurua 10.000 eurokoa izango da.

    Laugarrena. Baliabide ekonomikoak.

    Deialdi honetarako gorde diren diru baliabideak bederatziehun eta bi mila hirurehun eta bost (902.305) euro dira guztira, honela banatuta:

    IV. kapitulurako: 195.576 euro ordainketa-kredituetan eta 586.729 euro konpromiso-kredituetan.

    VII. kapitulurako: 30.000 euro ordainketa-kredituetan eta 90.000 euro konpromiso-kredituetan.

    Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko tokia eta epea.

  1. Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 2. artikuluan eskatzen diren betebeharrak betetzen dituzten erakundeek era elektronikoan aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Dekretu hori uztailaren 27ko 186/2021 Dekretuaren bidez aldatu da.

  2. Deialdi honetan parte hartzen duten euskal etxe, federazio eta konfederazioek elektronikoki izapidetu beharko dute eskabidea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak) onartutako identifikazio eta sinadura elektronikoko sistemaren bat erabiliz.

    Horretarako, aipatutako erakundeetako lehendakariek, legezko ordezkariek edo ahaldunek Bak ziurtagiria eskuratu ahal izango dute indarrean dagoen NANaren edo pasaportearen bidez, identifikazio eta sinadura elektronikoko sistema gisa, martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoaren Jarduerari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 29.1.c) artikuluan aurreikusitako moduan.

  3. Eskabideak, deialdiko laguntzak jasotzeko, bide elektronikoz egingo dira, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0034306 webgunean eskuragarri dagoen eredu normalizatuan, eta interesdunen eskura dago www.euskadi.eus/euskaldunak webgunean.

  4. Salbuespen gisa, egoitza Espainiako Estatutik kanpo duten erakundeek ere aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak paperean, artikulu honetako 3. paragrafoan adierazitako web-helbideetan eskuragarri dagoen eredu normalizatua erabiliz. Aurrez aurre betetako eskabideak, eredu normalizatu honen arabera, eskuz inprimatu eta sinatu beharko dira, eta, azkenik, administrazio-prozedura erkidea arautzen duen araudian eta Euskadiren atzerriko ordezkaritzetan ezarritako edozein tokitan eta erregistrotan aurkeztu beharko dira.

  5. Eskabideak aurkezteko azken eguna 2021eko irailaren 17a izango da.

    Seigarrena. Aurkeztutako eskabideetako akatsak zuzentzea.

  1. Dirulaguntzaren eskabideak ez badatoz osorik beteta, edo ez badatoz bat Euskal etxeentzako dirulaguntzen araubidea arautzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 9. artikuluan eskatutako dokumentazioarekin, interesdunari eskatuko zaio 10 eguneko epean akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, atzera egin duela ulertuko dela. Errekerimendu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Nire Karpeta zerbitzuaren bidez egingo da.

  2. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasitako epe horretan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako moduan ebazpena eman ondoren.

    Zazpigarrena. Ohiko gastuetarako eta jarduerak antolatzeko eskabideak baloratzeko eta aukeratzeko irizpideak (IV kapitulua).

    Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako Ebaluazio Batzordeak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan eskabideak baloratzeko eta aukeratzeko:

  1. Euskadirekiko eta beste herrialde batzuetan errotutako euskal gizataldeekiko harreman sozial, ekonomiko eta kulturalak indartzea, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak onartutako lau urterako Planarekin bat etorriz (30 puntu gehienez):

    1. Inguruko euskal etxeekiko harremanak - 10 puntu gehienez (horretarako hiru puntu emango zaizkie harremanetan dauden euskal etxe bakoitzeko).

    2. Euskadirekiko harremanak - 10 puntu gehienez (horretarako hiru puntu emango zaizkie harremanetan dauden erakunde bakoitzeko, kontuan izan gabe Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza).

    3. Beste herrialde batzuetako euskal etxeekiko harremanak - 10 puntu gehienez (horretarako hiru puntu emango zaizkie harremanetan dauden euskal etxe bakoitzeko).

  2. Sendotzeko edo indartzeko garrantzia, barne-kohesioa bultzatuz (35 puntu gehienez):

    1. Bazkide kopurua - 15 puntu gehienez (puntu bat 100 bazkideko 10 puntu arte; puntu bat 35 urtetik beherako 25 bazkideko 5 puntu arte).

    2. Programatutako jardueraren maila, aurkeztutako ekitaldi kopurua eta garrantzia kontuan izanik - 20 puntu gehienez (hiru puntu programatutako ekitaldi mota bakoitzeko).

  3. Erakunde eskatzailearen jardun-ibilbidea (25 puntu gehienez).

    1. Jarduerak kanpoan duen garrantzia edo oihartzuna deialdiaren aurreko urtean- 10 puntu gehienez (horretarako puntu bat emango zaie herri mailako edo eskualde mailako komunikabideetan, nahiz bestelako buletin eta plataforma birtualetan, azaldutako aldi bakoitzeko).

    2. Jarduerak aurrera eramateko azpiegituren egokitasun maila (egoitza, web orria, etab.) - 5 puntu gehienez (horretarako 2,5 puntu emango zaizkie egoitza fisikoa edo birtuala nahikoa edo egokia bada aurkeztutako aktibitate mailarako; 1,25 puntu web bakoitzeko eta 1,25 puntu sare sozialetan egotearren).

    3. Azken urteetako jardun-kurba - 10 puntu gehienez (10 puntu gorako joera % 50 edo handiagoa bada; 8,5 puntu gorako joera % 25 edo handiagoa bada; 5 puntu gorako joera % 25 baino txikiagoa bada; 2,5 bilakaerak ez gora ez behera egiten duenean, eta 0 puntu behera egiten badu).

  4. Aurrera eramango diren programa, ekintza edo jardunen genero-ikuspegia (10 puntu gehienez).

    1. Emakumeen parte hartzea zuzendaritza batzordeetan berdintasun baldintzetan erregistro ofizialean eguneratutako datuetan oinarrituta 5 puntu gehienez (5 puntu zuzendaritzetako emakumeen portzentaia % 50 edo handiagoa bada, eta proportzioan emango dira hortik beherako puntuak).

    2. Jarduera edo proiektua aurkezteko memoria teknikoan genero-ikuspegia txertatzeko konpromisoa (5 puntu gehienez):

      Aurreikusitako helburu eta jardueretan emakumeei eragiten dien berdintasun eza kontuan hartzea: 2,5 puntu.

      Azken memorian proiektuaren edo jardueraren genero-eraginari buruzko erreferentzia bat aurkezteko konpromisoa, jardueraren onuradunengan edo jarduera gauzatuko duten langileengan: 2,5 puntu.

  5. Aurkeztutako proiektuaren bideragarritasuna (30 puntu gehienez).

    1. Ibilbide ekonomikoa, kontuan izanik aurreko urteetako espedienteen justifikazio maila 10 puntu gehienez (10 puntu aurreko justifikazioak garaiz eta era egokian egin dituzten euskal etxeen eskabideei, eta baita aurreko urtean dirulaguntzarik jaso ez zutenei ere; 5 puntu era egokian baina epez kanpo justifikatutakoei; eta 0 puntu ez garaiz ez era egokian egin ez zutenei).

    2. Norbere baliabideak 20 puntu gehienez, ondoko epigrafeen arabera (ehunekoak zenbaki oso hurbilenera borobilduko dira):

      0-25 bitarteko autofinantzatzea: 0 eta 5 puntu artean.

      26-50 bitarteko autofinantzatzea: 6 eta 10 puntu artean.

      51-75 bitarteko autofinantzatzea: 11 eta 15 puntu artean.

      76-100 bitarteko autofinantzatzea: 16 eta 20 puntu artean.

      Autofinantzaketaren ehunekoa kalkulatzeko bi kontzeptu hauek izango dira kontuan, eta horietako bakoitzak % 50eko pisua izango du:

      1. Euskal etxearen diru-sarrera propioak diru-sarrera orokorren artean zatitu dira, aurkeztutako balantzeetan oinarrituta, 0 eta 10 arteko koefizientea atera delarik.

      2. Eskatutako diru kopurua eskabidean aurkeztutako guztirako aurrekontuaren artean zatitu da, aurkeztutako balantzeetan oinarrituta, 0 eta 10 arteko koefizientea atera delarik.

        Zortzigarrena. Azpiegitura eta ekipamendu gastuetarako eskabideak baloratzeko eta aukeratzeko irizpideak (VII. kapitulua):

      1. Sendotzeko edo indartzeko garrantzia (30 puntu gehienez):

        1. Bazkide kopurua: puntu bat 100 bazkideko - 7,5 puntu gehienez.

        2. Ekitaldiak eta kultura zabaltzea - 7,5 puntu gehienez (puntu bat programatutako ekitaldi mota bakoitzeko).

        3. Hartzen duen eremu geografikoaren garrantzia: herria, hiria, eskualdea, herrialdea - 7,5 puntu gehienez (7,5 puntu baldin eta euskal etxearen eragin eremuak kokatzen deneko herrialde osoko erakunde sarea hartzen badu, edo herrialde horretako euskal etxe bakarra bada; 5 puntu bere eragin eremua herrialde bateko hiriburua bada; 4 puntu eskualde edo estatua hartzen badu, edo itzal handiko hirian kokatzen bada; 2 puntu hiri mailakoa bada eragina).

        4. Premiazko konponketak eta abian dauden obra edo ekipamendu proiektuak - 7,5 puntu gehienez (konponketa premia edo larritasunaren arabera, martxan dagoen proiektu baten jarraipenak ere aldeko balorazioa izanik; horretarako 0 puntu emango zaizkio batere presarik ez duen proiektu orori, 2,5 puntu maila ertaineko presa duenari eta 5 puntu presa handia edo larria duenari; aurretik martxan dagoen proiektuari dagokionez, 0 puntu emango zaizkio halakorik ez bada, eta 2,5 puntu bai baldin badago aurretik proiektua martxan).

      2. Aurkeztutako proiektuaren bideragarritasuna (35 puntu gehienez).

        1. Ibilbide ekonomikoa ekipamendu eta obretan, kontuan izanik aurreko urteetako espedienteen justifikazio maila - 10 puntu gehienez (Zazpigarren Oinarriko 5.a) irizpidea bezala aplikatuz).

        2. Norbere baliabideak - 15 puntu gehienez, ondoko epigrafeen arabera (ehunekoak zenbaki oso hurbilenera borobilduko dira):

          0-25 bitarteko autofinantzaketa - 0 eta 3 puntu artean.

          26-50 bitarteko autofinantzaketa - 4 eta 7 puntu artean.

          51-75 bitarteko autofinantzaketa - 8 eta 11 puntu artean.

          76-100 bitarteko autofinantzaketa - 12 eta 15 puntu artean.

          Autofinantzaketaren ehunekoa eskatutako kopuruak guztirako aurrekontuarekiko duen erlaziotik aterako da, betiere aurrekontuaren kopuru hori araudira egokitu ondoren.

        3. Egoitza mota: jabegoan, 10 puntu; edo alokairuan, 5 puntu; 0 puntu, egoitzarik ez badu.

      3. Proiektuaren premia eta egokitasuna (35 puntu gehienez).

        1. Obra edo ekipamenduaren premia maila - 20 puntu gehienez (hondamendi naturalak, hirugarrenek eragindako bandalismoa edo oztopo arkitektonikoak ezabatzea bezalako ustegabekoak kontuan izanda, 20 puntu emango dira premia larrikoak direnean; 15 puntu premia handikoak direnean; 10 puntu premia ertainekoak direnean eta 5 puntu premia txikia denean edo gastua atzeratzeko modukoa denean).

        2. Premia horri aurre egiteko, aurrekontuaren egokitasun maila, aurrekontuak duen oreka baloratuz euskal etxeak oro har duen garrantziaren arabera - 15 puntu gehienez (15 puntu aurkeztutako aurrekontua egokia edo merkea denean; 10 puntu onargarria denean; eta 0 puntu garestiegia denean).

          Bederatzigarrena. Ebaluaketa Batzordea.

          Ebaluaketa Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

          Gorka Alvarez Aramburu jauna, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, batzordearen lehendakaria.

          Andoni Martín Arce jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko teknikoa, bokala.

          José Manuel Meaurio Antón jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko teknikoa, bokala.

          Maria Isabel Etxabarria Pérez andrea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusikoa, batzordearen idazkaria.

          Hamargarrena. Prozedura ebaztea.

          Ebaluaketa Batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta, deialdia ebatziko du Kanpo Harremanetako idazkari nagusiak. Ebazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Nire Karpeta zerbitzuaren bidez jakinaraziko da.

          Hamaikagarrena. Dirulaguntzaren justifikazioa.

          Erakunde onuradunek dirulaguntza jaso duen jarduerak sortutako gastuak justifikatzeko agiriak errazago aurkez ditzaten, eta ahal den neurrian erakunde horiei argibideak eskatzen ibili behar ez izateko eta esleitutako dirulaguntzaren azkeneko ordainketa ez atzeratzeko, informazio-orri baten eredua jaso da eranskinean; hor adierazi beharko dira aurkeztutako gastuen faktura eta frogagiriak, behar bezala zenbakituta, identifikatuta eta sailkatuta. Justifikazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Nire Karpeta zerbitzuaren bidez egingo da.

Ebazpen honetan aurreikusten diren dirulaguntzak Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (CE) Araudiaren menpe egongo dira (2013ko abenduaren 24koo EBAO, L 352. zk.); araudi hori Europar Batasuneko Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da. Dirulaguntzok minimis laguntzen barruan daude, pertsona juridiko edo fisiko zehatz bati emandako dirulaguntza osoak ez duelako 200.000 eurotik gora egiten, hiru zerga-ekitalditan zehar. Uste da muga horren azpitik dirulaguntzek ez diotela merkataritzari eragiten edota ez dutela lehia desitxuratzen; beraz, ez dira EBren Itunaren 107.1 artikuluaren aplikazio-eremukoak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 6a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.