Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 3koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita gordailutzea «ASLE Enpresa Elkartearen» estatutuak aldatzeko erabakia eta estatutuak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 4763
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/08/03
  • Argitaratze-data: 2021/09/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ekonomia; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da «ASLE Enpresa Elkartea» erakundearen estatutuak aldatzeko erabakia eta estatutuak gordailutzeari buruz. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

Lehenengoa. Zenbait dokumentu aurkeztu dira 2021eko uztailaren 29an, eta dokumentazio horren bidez eskatu da gordailutzeko «ASLE Enpresa Elkartea» erakundearen estatutuak aldatzeko erabakia eta estatutuak.

Bigarrena. Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa honako hauek osatzen dute: gordailutzeko eskabidea, Batzar Nagusiaren 2020ko urriaren 28ko eta 2021eko ekainaren 18ko akten ziurtagiria, non estatutuak aldatzeko erabakiak jasotzen baitira, aldatutako artikuluen zerrenda eta behar bezala sinatutako eta idatzitako estatutuak, aldaketak barnean direla.

Aurrekari horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

Lehenengoa. Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.n) artikuluak organo honi ematen dio sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzea formalizatzeko eskumena.

Bigarrena. Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia Sindikatu Elkarteak Arautzeari buruzko otsailaren 17ko 19/1977 Lege Organikoan eta sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago 7. artikulua.

Hirugarrena. Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea «ASLE Enpresa Elkartea» erakundearen estatutuak aldatzeko erabakia eta estatutuak.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Agintzea «ASLE Enpresa Elkartea» erakundearen estatutuak aldatzeko erabakia eta estatutuak gordailutzeko.

Bigarrena. Agindua ematea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena. Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena. Ebazpen honen berri eman bekie interesdunei, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran; halaber, jakinarazi behar zaie ebazpen hori aurkaratzeko aukera badagoela, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 3a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik