Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 2koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez garapen profesionalerako sistemaren mailaketa-prozeduraren deialdia egiten baita ezarpen-aldian, Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 161
  • Hurrenkera-zk.: 4419
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/08/02
  • Argitaratze-data: 2021/08/13

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 107. artikuluan eta hurrengoetan eta azken xedapenetako hirugarrenean aurreikusitakoa betez, eta Ertzaintzako Langileen Garapen Profesionalerako Sistemaren uztailaren 20ko 180/2021 Dekretua aplikatuz, garapen profesionalerako sistemaren mailaketa-prozeduraren deialdia egiten da ezarpen-aldian, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat.

Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, hau

Lehenengoa. Garapen profesionalerako sistemaren mailaketa-prozedura bakarraren deialdia egitea ezarpen-aldian 2020ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat.

Bigarrena. Deialdi hau arautuko duten oinarriak onartzea, zeinak ebazpen honen I. eranskinean zehazten baitira.

Hirugarrena. 1. Prozedura honetan ematen diren egintza eta xedapen guztiak Gurenet intranet korporatiboan argitaratuko dira.

  1. Prozedura honetako partaideak identifikatzeko, eskabide-zenbakia erabiliko da, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera.

  2. Datu pertsonalen tratamenduek honako hauen eskakizunak bete beharko dituzte: datu pertsonalen babesari buruzko egungo araudia; 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

  3. Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Administrazio Elektronikoaren esparruko Segurtasunerako Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren bidez onartutako neurrien (Segurtasun-neurriak) II. eranskinean aurreikusitakoekin.

    Laugarrena. Argitara bedi hau, Gurenet intranet korporatiboan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

    Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 2a.

    Giza Baliabideen zuzendaria,

    IZASKUN URIEN AZPITARTE.

Lehenengoa. Arau orokorrak.

Deialdi hau arautzen da Ertzaintzako Langileen Garapen Profesionalerako Sistemaren uztailaren 20ko 180/2021 Dekretuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 107. artikuluan eta hurrengoetan eta azken xedapenetako hirugarrenean aurreikusitakoa aplikatzeko.

Bigarrena. Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da, interesdunak eskatuta, garapen profesionalerako sistemaren mailaketa edo mailaketak aitortzea Ertzaintzako karrerako funtzionarioei, ezarpen-aldirako.

Hirugarrena. Parte hartzeko baldintzak.

  1. Garapen profesionalerako sistemaren mailaketa-prozedura honetan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte langileek:

  1. Ertzaintzako karrerako funtzionarioa izatea, Ertzaintzako edozein eskalatakoa izatea eta zerbitzu aktiboko edo bigarren jarduerako administrazio-egoeran egotea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean.

  2. Ertzaintzan antzinatasun-urteak beteta izatea, honako taula honen arabera, bere eskalari dagokion mailaren arabera:

    (Ikus .PDF)

    Ertzaintzako antzinatasuna zenbatzeko, zerbitzu aktiboan eta bigarren jarduerako egoeran emandako denbora hartzen da kontuan, praktiketako funtzionario gisa igarotako denbora barne. Era berean, honako egoera hauetan emandako denbora ere zenbatzen da: seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzian; ordezkaritza-organo publikoetarako hauteskundeetan hautagai gisa parte hartzeko borondatezko eszedentzian; genero-indarkeriagatiko eszedentzian; nahitaezko eszedentzian; zerbitzu berezietan; eta beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuen administrazio-egoeran. Zerbitzu aktiboko edo bigarren jarduerako egoera aldatzen ez duten lizentziek eta baimenek ere ez dute antzinatasunaren zenbaketa eteten.

    Falta arinagatiko eginkizun-etendurak ez du etengo antzinatasunaren zenbaketa. Falta astunen kasuan ere ez da antzinatasun-denbora murriztuko, baldin eta etendura-zehapena Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 146. artikuluko bosgarren apartatuan ezarritako modalitatearen bidez bete bada.

    Ertzaintzan sartzeko prozeduran izangaiak Ertzaintzako karrerako funtzionarioaren izaera hartu duen prozedura praktiketako funtzionario izendatzeak ondorioak dituen egunetik aurrera hasiko da zenbatzen antzinatasunaren kontzeptua.

  3. Prozedura honetan onartua izateko, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean antzinatasunaren baldintza betetzat joko da, eta behin betiko onartua izateko, 2021eko abenduaren 31n bete beharko da antzinatasuna.

  4. Ezarritako epean aurkeztea eskabidea, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita, EiZU aplikazioko enplegatuaren atariaren bidez, laugarren oinarriko jarraibideen arabera.

  1. Mailaketa-prozedura honetan parte hartu ahal izango dute, halaber, Ertzaintzako karrerako funtzionario-izaera galdu dutenek heriotzagatik edo adina edo ezintasuna dela-eta erretiroa hartu izanagatik, baldin eta honako egoera hauetan badaude:

  1. Ertzaintzako karrerako funtzionarioa izatea eta Ertzaintzako edozein eskalatakoa izatea, zerbitzu aktiboko edo bigarren jarduerako administrazio-egoeran egotea 2019, 2020 edo 2021eko ekitaldietan, eta urte horietakoren batean funtzionario-izaera galdu izana deialdi hau argitaratu aurretik.

  2. Funtzionario-izaera galdu aurretik, 1.2 atalaren arabera eskatzen den antzinatasuna beteta izatea.

  3. Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita ezarritako epean eskabidea aurkeztea, laugarren oinarriko jarraibideen arabera.

    Hildakoen izenean, zuzenbide zibilaren arabera jaraunsle edo oinordeko diren pertsonek aurkeztu ahal izango dute eskabidea, laugarren oinarriarekin bat etorriz.

  1. Administrazioak ofizioz egiaztatuko du parte hartzeko baldintzak betetzen direla, Giza Baliabideen Zuzendaritzak kudeatzen dituen Langileen datu-baseen kargura.

    Laugarrena. Eskabideak aurkeztea.

  1. Interesdunek hilabeteko epea izango dute Ertzaintzaren garapen profesionalerako sisteman sartzeko eskabidea aurkezteko, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

    Eskabide honen bidez, interesdunak garapen profesionalerako sisteman sartzeko borondatea adierazten duela ulertzen da. Administrazioak maila eta eskala esleituko ditu, Ertzaintzako Langileen Garapen Profesionalerako Sistemaren uztailaren 20ko 180/2021 Dekretua aplikatuz.

  2. Zerbitzu aktiboan edo bigarren jarduerako egoeran dauden langileek eskaera aurkeztuko dute EiZU aplikazioko langilearen atariaren bidez, eta, horrela, Gepeizuko espedientea hasiko da. Langileak eskaerari dagokion espediente-zenbakiaren bidez identifikatuko dira.

  3. Adinagatiko edo ezintasunagatiko erretiroa dela-eta funtzionario-izaera galdu dutenek ebazpen honen 2. eranskinean agertzen den dokumentua bidali beharko dute, behar bezala beteta, helbide elektroniko honetara: ertzaintza-karrera-profesionala@seg.euskadi.eus, Nortasun Agiri Nazionalaren kopiarekin batera.

  4. Hildakoen izenean eskabidea aurkeztu ahal izango dute zuzenbide zibilaren arabera jaraunsle edo oinordeko diren pertsonek, inguruabar hori egiaztatuz; hala ere, Administrazioak ahalmena izango du egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egiteko.

    Horretarako, eskabideak aurkezteko epearen barruan, ebazpen honen 3. eranskinean agertzen den dokumentua bidali beharko dute helbide elektroniko honetara, behar bezala beteta: ertzaintza-karrera-profesionala@seg.euskadi.eus. Agiri horrekin batera, heriotza-ziurtagiriaren kopia eta eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren kopia bidali beharko dituzte, bai eta jaraunslea edo oinordekoa dela egiaztatzen duen agiria ere. Gainera, dokumentazio hori (kopia kautoa) Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arlora bidali beharko da, Giza Baliabideen Zuzendaritzara (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio Bizkaia), eta gutun-azalean hau adierazi beharko da: ERTZAINTZA-KARRERA-PROFESIONALA.

    3. eta 4. apartatuetan aipatzen diren pertsonei horretarako adierazi duten helbide elektronikoan jakinaraziko zaie zer espediente-zenbaki esleitu zaion EiZU aplikazioko enplegatuaren atarian izapidetzeko egin duten eskaerari.

    Bosgarrena. Merezimenduak baloratzea mailaketaren ondorioetarako.

  1. Mailaketa zehazteko, bi faktore hartuko dira kontuan: Ertzaintzako antzinatasuna eta lana eta lanbide-kualifikazioa.

  2. Antzinatasuna baloratuko da honako honen hirugarren oinarrian, Ertzaintzako Langileen Garapen Profesionalerako Sistemaren uztailaren 20ko 180/2021 Dekretuaren 8. artikuluan eta 1. eranskineko A atalean aurreikusitakoaren arabera, 2021eko abenduaren 31ra arte, eta heriotza edo adinagatiko edo ezintasunagatiko erretiroa dela-eta funtzionario-izaera galduz gero, egoera hori gertatu arte.

  3. Lana eta lanbide-kualifikazioa baloratuko dira Ertzaintzako Langileen Garapen Profesionalerako Sistemaren uztailaren 20ko 180/2021 Dekretuaren 8. artikuluko eta 1. eranskineko A ataleko aurreikuspenen arabera.

    Merezimendu horiek, Ertzaintzako Langileen Garapen Profesionalerako Sistemaren uztailaren 20ko 180/2021 Dekretuaren 8. artikuluan eta 1. eranskineko A atalean adierazten diren epeen arabera, 2020ko abenduaren 31ra arte hartutakoak izango dira, eta heriotza edo adinagatiko edo ezintasunagatiko erretiroa dela-eta funtzionario-izaera galduz gero, egoera hori gertatu aurreko urteko abenduaren 31ra arte hartutakoak.

  4. Balorazioa gainditzeko, balorazio-faktore bakoitzerako eta faktore horietako alderdi bakoitzerako ezarritako gutxieneko kalifikazioak lortu beharko dira, Ertzaintzako Langileen Garapen Profesionalerako Sistemaren uztailaren 20ko 180/2021 Dekretuaren 8. artikuluan eta 1. eranskineko A atalean ezarritakoaren arabera.

    Seigarrena. Behin-behineko zerrendak, onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta mailaketa. Alegazioetarako epea.

  1. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Giza Baliabideen Zuzendaritzak Gurenet atarian argitaratuko du prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta mailaketen behin-behineko esleipena onartzen dituen ebazpena.

    Laugarren oinarriko 3. eta 4. apartatuetan aipatzen diren pertsonei adierazitako helbide elektronikoan jakinaraziko zaie.

    Langileak identifikatzeko, eskaerari dagokion espediente-zenbakia erabiliko da.

  2. Behin-behineko zerrendak argitaratu eta hamar egun balioduneko epean, interesdunek alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituzten egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dituzte, Giza Baliabideen Zuzendaritzak kudeatzen dituen langileen datu-baseetan jasota ez badaude. Horretarako, epe horretan, berari buruzko datuak eskuratu ahal izango dituzte; hau da, behin-behineko zerrendak egiteko kontuan hartu direnak eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak kudeatzen dituen langileen datu-baseetan jasota daudenak.

    Giza Baliabideen Zuzendaritzak kudeatzen duen Langileen datu-basean inskribatuta ez dauden merezimenduak eta gainerako inguruabarrak aurreko paragrafoan adierazitako epean alegatu eta egiaztatu beharko dira.

    Aurreko paragrafoan aipatzen den ebazpenak alegazioak eta egiaztapenak aurkezteko modua eta prozedura zehaztuko ditu, Administrazioak horiek egiaztatzeko duen ahalmena gorabehera.

    Giza Baliabideen Zuzendaritzak jatorrizko dokumentua aurkezteko eskatu ahal izango dio interesdunari, baita egiaztagiria eman zuen agintaritzari dagozkion egiaztapenak egiteko ere.

    Zazpigarrena. Behin betiko zerrendak, onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta mailaketa.

  1. Alegazioak aurkezteko epea igarotakoan, Giza Baliabideen Zuzendaritzak ebazpen bat argitaratuko du Gurenet atarian, eta haren bidez onartutako eta baztertutako langileen behin betiko zerrendak eta garapen profesionalerako sisteman esleitu diren mailak onartuko ditu, dagozkion ekitaldiei dagokienez, edo, bestela, mailaketa ukatuko du.

    Laugarren oinarriko 3. eta 4. apartatuetan aipatzen diren pertsonei adierazitako helbide elektronikoan jakinaraziko zaie.

    Langileak identifikatzeko, eskaerari dagokion espediente-zenbakia erabiliko da.

  2. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  3. Prozedura honi amaiera ematen dion ebazpena emateko eta argitaratzeko gehieneko epea sei hilabetekoa da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

  4. Prozedura honetara aurkezten den dokumentazio guztia interesdunaren espediente pertsonalean sartuko da, jasota gera dadin langileak kudeatzeko etorkizuneko edozein prozeduratan.

    Zortzigarrena. Mailaren edo mailen aintzatespenaren ondorioak.

  1. Ekitaldi bakoitzerako aitortutako mailak hurrengo ekitaldian izango ditu ondorioak.

    Nolanahi ere, aitortutako mailak ondorio ekonomikoak izango ditu, baldin eta gainditzen bada Administrazioak, Ertzaintzako Langileen Garapen Profesionalerako Sistemaren uztailaren 20ko 180/2021 Dekretuaren arabera, ofizioz egingo duen jardunaren ebaluazioa, eta betiere 12. artikuluko inguruabar batengatik mailaketa galtzen ez bada.

    Garapen profesionaleko produktibitate-osagarria Ertzaintzako Langileen Garapen Profesionalerako Sistemaren uztailaren 20ko 180/2021 Dekretuaren aurreikuspenen arabera jasoko da.

  2. Garapen profesionalaren aitortzak dagokion eskalari bakarrik egingo dio erreferentzia, eskala desberdinetako kategorietan funtzioak edo lanpostuak bete badira ere.

  3. Funtzionario bat beste eskala bateko lanbide-kategoria batean sartzen bada, Administrazioak ofizioz sailkatuko du eskala berrian, nahiz eta aitortutako antzinatasunaren araberako mailari eutsi, eta hurrengo urteko urtarriletik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak.

    Bederatzigarrena. Aurreikusi gabeko guztian, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatuko da.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik