Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 2koa, Europako Gaietarako zuzendariarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Flandriako, Galesko eta Korsikako Europako eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoko proiektuetarako 2021-2022rako laguntzen deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 6154
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/12/02
  • Argitaratze-data: 2021/12/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren bidez, Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuetarako laguntzak arautu ziren.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2021eko urriaren 5eko Ebazpenaren bidez, Flandria, Gales eta Korsikako eskualde estrategikoekin 2021-2022an lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzen deialdia iragarri zen.

Ebazpenaren 5. artikuluak ezartzen duenez, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdia egiteko ebazpena 2021eko urriaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, eta ezarritako epea igarota, ez da laguntza-eskaerarik erregistratu.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Flandria, Gales eta Korsikako Europako eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoko proiektuetarako 2021-2022rako laguntzen deialdia bete gabe uztea.

Bigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 2a.

Europako Gaietarako zuzendaria,

MIKEL ANTÓN ZARRAGOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.