Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 21ekoa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen dira Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko bereizgarri gorriko merezimendu-domina eta Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko bereizgarri berdeko merezimendu-domina jaso duten pertsonen zerrenda eta Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko merezimenduaren plaka-diploma jaso duten erakundeak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 146
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/12/21
  • Argitaratze-data: 2022/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kontuan hartuta Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2021eko abenduaren 17ko Aginduak, larrialdien eta babes zibilaren arloko bereizgarri gorriko merezimendu-dominak eman zituztenak; Segurtasuneko sailburuordearen 2021eko abenduaren 17ko Ebazpenak, larrialdien eta babes zibilaren arloko bereizgarri berdeko merezimendu-dominak eman zituztenak; eta Segurtasuneko sailburuordearen 2021eko abenduaren 17ko Ebazpena, larrialdien eta babes zibilaren arloko merezimenduaren plaka-diploma emateko dena.

Ikusi da Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuaren 12.4 artikulua.

Lehenengoa. Argitara ematea Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak, 2021eko abenduaren 17ko Aginduen bidez, larrialdien eta babes zibilaren arloko bereizgarri gorriko merezimendu-domina eman diela honako hauei:

Iñaki Agirre Morán.

Mouhammad Diouf.

Bigarrena. Argitara ematea Segurtasuneko sailburuordeak, 2021eko abenduaren 17ko Ebazpenen bidez, larrialdien eta babes zibilaren arloko bereizgarri berdeko merezimendu-domina eman diela honako hauei:

Ana Justa Román García.

Joseba Mirene Elorrieta Mendiola.

Jesús Etxebarria Fernández de Larrinoa.

Vanesa Hernández Elvira.

Ye Traore.

Maialen Villanueva Llanos.

Borja Villarejo Fernández.

Richard Maikel Ortega Ariza.

Ibai Rengel Caballero.

Hirugarrena. Argitara ematea Segurtasuneko sailburuordeak, 2021eko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez, larrialdien eta babes zibilaren arloko merezimenduaren plaka-diploma eman diela honako hauei:

Asociación Galdakao Boluntarioen Gizarte Elkartea.

Laugarrena. Pertsona eta erakunde horiek domina edo plaka-diploma jasoko dute.

Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 21a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.