Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 1ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena eta Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko diren Gurenet atarian Ertzaintzako komisariorde kategoriarako gordetako lanpostuen behin betiko adjudikazioak eta zerbitzu-eginkizunen esleipenak argitaratzen dituzten ebazpenak (C210/C211).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 251
  • Hurrenkera-zk.: 6273
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/12/01
  • Argitaratze-data: 2021/12/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Giza Baliabideen zuzendariaren 2021eko martxoaren 29ko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzako komisariorde kategoriari gordetako lanpostuak behin betiko atxikipenean eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdia argitaratu zen, merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez), eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dituen eskumenak baliatuz, honako hau

Jakitera ematea, 2021eko azaroaren 25ean eta 29an, hurrenez hurren, Segurtasun Sailaren Gurenet atarian jarri direla Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Giza Baliabideen zuzendariaren 2021eko azaroaren 24ko eta 25eko Ebazpenak, komisariorde kategoriako lanpostuen behin betiko adjudikazioak eta zerbitzu-eginkizunen esleipenak argitaratzen dituztenak, 2021eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran, merezimendu-lehiaketaren bidez (C210/C211).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 1a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.