Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 15ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2021. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien dirulaguntzen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 260
  • Hurrenkera-zk.: 6435
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/12/15
  • Argitaratze-data: 2021/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2021eko abuztuaren 6ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Etxeei 2021eko dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, dirulaguntza hauek arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuz eta uztailaren 27ko 186/2021 Dekretuz aldatu zen.

Ebaluazio-batzordeak, aipatutako ebazpenean izendatua, eskaerak aztertu eta baloratu ditu martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarrita dagoen legez, eta esleipen-proposamen bat egin du. Eta hori dela-eta, honako hau

Lehenengoa. I. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeen eskaerak onartzea, epean eta behar bezala aurkeztu izanagatik.

Bigarrena. II. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, IV. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza).

Hirugarrena. III. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, VII. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (azpiegitura eta ekipamendu-gastuak).

Laugarrena. IV. eranskinean ordezkoen zerrendak sartzen dira, martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera baten batek VII. kapituluko dirulaguntzei uko egingo balie ere,eta esleitzeko gehienezko diru kopurua ere ezartzen da.

Bosgarrena. V. eranskinean zehazten diren eskaerei dirulaguntzak ez esleitzea, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.

Seigarrena. VI. eranskinean zehazten diren eskaerei dirulaguntzak ez esleitzea, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.

Zazpigarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 15a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.