Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 3koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. aldaketari buruzko ingurumen-txosten estrategikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 153
  • Hurrenkera-zk.: 3164
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/03
  • Argitaratze-data: 2020/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

2019ko abenduaren 4an, Bergarako Udalak ingurumen-organoari eskaera egin zion Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. aldaketari buruzko ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura izapidetzen hasteko, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoaren arabera. Eskaerarekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu ziren, hala nola Planaren zirriborroa eta ingurumen-dokumentu estrategikoa, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 16. eta 29. artikuluetan xedatutako edukia zuena.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikulua aplikatuta, 2020ko otsailaren 10ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak kontsulta-izapidea egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei; jasotako erantzunen emaitzak eta edukia espedientean sartu dira. Halaber, espedientean jasota dagoen dokumentazioa eskuragarri egon zen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webgunean, interesdunek aukera izan zezaten egoki ikusten zituzten ingurumen-arloko oharrak egiteko.

Kontsulta-izapidea egiteko legez ezarritako epea bukatuta, zenbait txosten jaso dira hainbat erakunderen aldetik, eta haien emaitza espedientean dago jasota.

Jasotako txostenak aztertuta, egiaztatu da ingurumen-organoak baduela ingurumen-txosten estrategikoa egiteko behar beste judizio-elementu, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluari jarraikiz.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, haren helburua da ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan jasotako kasuen artean dago Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. aldaketa; izan ere, artikulu horretan ezartzen da zein diren ingurumen-organoak egindako ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatutik pasatu behar diren plan eta programak, honako hauek zehazteko: planak edo programak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoaren arabera, edo plan edo programen gaineko ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin beharra, haiek ingurumenerako eragin garrantzitsuak ekar litzaketelako. Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiteko prozedura 29. artikulutik 32. artikulura bitartean arautzen da, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

Planaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertu ostean, eta kontuan hartuta ingurumen-ebaluazio estrategikoa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdien araberakoa dela, ingurumen-txosten estrategiko hau eman du Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak (organo eskuduna, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren arabera). Txosten horretan, Planak ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzakeen edo ez aztertzen da, eta, ondorioz, ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura bete behar duen ala ez, edota, bestela, zer baldintza ezarri behar diren Plana garatzeko eta ingurumena behar bezala babesteko.

Hauek guztiak aztertu dira: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. aldaketari dagokion ingurumen-txosten estrategikoa ematea. Txosten hori Bergarako Udalak eskatu du, eta eduki honekin ematen da:

  1. Planaren deskribapena: helburuak eta jarduketak.

    Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (aurrerantzean, HAPO) behin betiko onartu zen 2009ko maiatzaren 25ean, eta 2009ko uztailaren 27an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. aldaketa puntualaren (aurrerantzean, Plana) helburua da HAPOaren zehaztapenak aldatzea, hainbat eremu egungo beharrizan eta eskakizunetara egokitzeko.

    Planean proposatzen diren proposamen eta aldaketak honako jarduera-esparru hauetan zehaztuta daude:

    Bizitegi-erabilerako hiri-lurzoruan:

  1. 11 eremua (San Antonio): UE11-1 exekuzio-unitate berria: San Antonio kaleko 1. zenbakian dagoen bi etxebizitzako eraikina eraistea eta gehienez 8 etxebizitza izango dituen eraikin berria eraikitzea proposatzen da. Eraikin berriak 118 m2-ko oinplano-okupazioa izango du gehienez, BS+4+TS profilarekin.

  1. 40a eremua (lurzoru industriala zena): eraikitzeke dauden PR-4.2 eta PR-5 lurzatien mugetan aldaketa puntualak egingo dira. 4.496 m2(t) handitu da HAPOan aurreikusitako eraikigarritasuna; hau da, 36 etxebizitza libre gehiago izango dira.

  1. 17 eremua: UE17-1 exekuzio-unitatea, UE40a.1 unitatearen barneko unitate eten gisa. 1.964 m2-ko azalera duen lurzati pribatua mugatu da zuzkiduretarako lurzoru-erreserba gisa jasota zeuden lursailetan; bertan aurreikusi da soto-solairuan 700 m2-ko oinplano-okupazioa izango duen eraikin bat sortzea, babes ofizialeko 20 etxebizitza barne hartzeko (UE40a.1 unitatean etxebizitza libreen hirigintza-arloko eraikigarritasuna handitzearen ondorioz).

    Hiri-lurzoru industrialean:

  1. 40b eremua (San Lorenzo industrialde zaharra). Azalera 228.626,76 m2-koa. Izaera industrialarekin bateragarriak diren erabilerak aldatu dira, hirugarren sektoreko jarduerak ezartzeko baldintza berriak ezarrita. Soto-solairu bat eraikitzeko aukera dago, baldin eta indarreko araudi hidrologikoan ezarrita dauden baldintzak betetzen badira. Halaber, Amillaga kaleko 2. zenbakian LIDL saltoki bat ezartzeko aukera ahalbidetu da, egungo Soraluce Kooperatiba industriaren ordez. Eremuan egun dauden industria-instalazioak eraitsi beharko dira.

    Lurzoru urbanizaezin gisa birklasifikatutako hiri-lurzoru industrialean:

    1. eremua: hiri-lurzoru industrial gisa sailkatutako 552 m2-ko lurzati txiki bat, Arizkar baserriari dagokiona, desklasifikatu egin da jabeek hala eskatuta.

      Ekipamenduen Sistema Orokorrean:

      1. 39 eremua: UE39.3 unitatearen lursailak (1.070 m2), San Martin Agirre ikastetxearen mendebaldekoak; eskola-erabilerarako sailkatuta daude, eta UE39.4 unitate mugakideari erantsi zaizkio kirol-erabilerarako. Ez da aldaketarik egin eremuaren erabilerari eta urbanizazio-baldintzei dagokienez.

        Espazio Libreen eta Berdeguneen Sistema Orokorrean:

        Hirigune Historikoko antolamendu xehatuko eremua: eremuaren muga aldatu egin da eta Errekalde Jauregiko lorategien gainazal osoa barne hartu du, hala xedatzen baitu irailaren 6ko 126/2016 Dekretuan onartutako mugaketak. Dekretu horren bidez, aldatu egiten da apirilaren 29ko 96/2003 Dekretuaren I. eranskinean ondasun babestuari ezarritako mugaketa (96/2003 Dekretua, apirilaren 29koa, Bergarako Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun deklaratu zuena). Hirigune Historikoaren Birgaitze-plan Berezia aldatu behar da.

        Mekolaldeko eremua. Espazio Libreen eta Berdeguneen Sistema Orokorrean 2.005 m2-ko lurzati bat barne hartu da, Mekolalde, A-40a eremuan eta A-17 eremuko UE17.1 exekuzio-unitatean etxebizitza kopurua handitzearen ondorioz.

        Hiri-lurzoru finkatugabe industrial gisa birklasifikatu den lurzoru urbanizaezinean:

      1. 50 eremua: azkarruntz auzoko eremu industriala ekialdetik handitzea; goialdean dagoen industria-sarbidearen eta Santalde, Santa Katalina eta Martokoetxeberri baserrietara, eta AHTaren trenbide berriaren lur-berdinketara iristeko bidearen artean dauden lursail urbanizaezinei dagozkien 2.990 m2 gehitu zaizkio industria-erabilerako hiri-lurzoru finkatugabeari. Jarduketaren helburua da Hierros Naparra enpresa handitzeko prozedura ahalbidetzea. Bertan, burdin-materialen eta burdinazkoak ez diren materialen hondakinak, hondakin plastikoak eta egur zein beirazko hondakinak hautatu eta prestatu egiten dira. Mugatuko den lurzati berrirako 0,4 m2(t)/m2-ko eraikigarritasuna finkatu da, gainazalean aplikatzekoa. Xehetasun-azterketa izapidetuko da, eremua handitu ondoren sortzen den lurzatian ezarriko den eraikinaren lerrokadurak eta garaierak zehazteko.

        Lurzoru urbanizaezinean.

        Idurioko haitzuloa (edo Irudixo, edo Irurixo): HAPOaren kultura-ondarearen katalogoa aldatu da, Idurioko haitzuloa monumentu multzo kategorian barne hartzeko. Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiko kultura-ondasunen artean jasota dago, haitzuloko aztarnategi gisa sailkatuta (Agindua, 2015eko azaroaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena). Planak haitzuloaren ahoa, barnealdea eta inguruko 10 m-ko erradioa barne hartzen ditu, VARQ-2 mailan, VARQ-2/2 erreferentziarekin.

      1. Proposatutako planaren ezaugarriak aztertu ondoren, eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluarekin bat etorriz, lege horren V. eranskinean ezarritako irizpideak aztertu dira, zehazteko ea planak ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta behar duen ala ez.

        1. Planaren ezaugarriak, bereziki honako hauek kontuan hartuta:

          1. Planak zer neurritan ezartzen duen proiektuetarako esparrua:

            Planak txertatzen dituen aldaketetatik bostek ez dakarte proiekturik egikaritu beharrik, hain zuzen ere, eremu hauei dagozkienak: UE.39.3 eta UE. 39.4, 57. eremua, Mekolalde, Bergarako Hirigune Historikoa eta Idurioko haitzuloa.

            Hauek dira gainerako bost aldaketak, proiektuak egikaritzea dakartenak:

          1. 11 (San Antonio), A-40a eta A-17 eremuetan etxebizitzak eraikitzeko proiektuak aurreikusi dira, eta lurzatiak urbanizatzea dakarte.

          1. 40b eremuan, merkataritza-gune bat eraikitzeko proiektua aurreikusi da.

          1. 50 eremuan handitu nahi den lurzatian, xehetasun-azterketa egitea aurreikusi du Planak. Eremuaren hirigintza-fitxak ezartzen du eremua urbanizatzeko lan orokorrak lurzoru publikora mugatu, eta urbanizazio-proiektu batean bilduko direla. Lurzatien barne-urbanizazioari dagozkion lanak eraikin industrial berrien eraikuntza-proiektuetan jasoko dira.

            Aurkeztutako agiriak ikusita, Planaren bidez indarreko antolamenduan txertatutako aldaketek ez daukate baldintzatzailerik, besteak beste, kokapen, ezaugarri, neurri edo funtzionamenduari dagokienez, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko legedian zerrendatutako kategorietako batekoak diren proiektuak etorkizunean baimentzeko. Azkarruntz industrialdeko A-50 eremuaren aldaketari dagokionez, ebazpen honetan aurrerago adierazita dauden neurriak hartu beharko ditu Planak, aldaketa horrek ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin duten proiektuak baimentzeko esparrua ezartzen ez duela bermatze aldera; izan ere, hala izan ezean, A-50 eremuan HAPOaren aldaketak ebaluazio estrategiko arrunta bete beharko du.

          1. Zer neurritan eragiten duen Planak beste plan edo programa batzuetan, baita hierarkizatuta daudenetan ere: ez da hauteman bateraezintasunik hierarkiako goragoko plangintzarekin. Planaren ezaugarriak kontuan hartuta, ez du ingurumen-eragin nabarmenik izango beste plan edo programa batzuetan.

          2. Plana egokia den edo ez ingurumen-oharpenak integratzeko, bereziki garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin bat eginik: Planak lurzoruaren okupazioa zertxobait handitzea dakar UE17-1 eta A-50 jarduketa-eremuetan indarrean dagoen HAPOarekin alderatuta. Eremu horiek hiri-bilbean eta Azkarruntz industrialdean integratuta daude, hurrenez hurren. Gainerakoan, Planak partzialki finkatuta dauden lurzoruen urbanizazioa osatzen du, A-11 eta A-40b eremuetan lurzoru artifizializatuen berrerabilera sustatzen du eta UE11-1 eta A-40a unitateetan, eraikigarritasuna handitzearen ondorioz, lurzoruaren aprobetxamendu hobea bultzatzen du. Era berean, Plana egokia da garapen jasangarria sustatzen duten ingurumen-oharpenak integratzeko, bereziki, erabiltzen diren baliabide eta bitartekoen bidez eraikuntza efizienteagoa ahalbidetzeari dagokionez. Horrek, isolamendu hobea, aurrezpen handiagoa eta efizientzia energetikoa ekarriko ditu, baita inguruko paisaian eraikinak hobeto integratzea ere, ingurumen-arloko beste helburu batzuen artean.

          3. Planari loturiko ingurumen-arazo nabarmenak: ez da hauteman Planean jasotzen diren jarduketek arazo nabarmenik eragingo dutenik ingurumenean, betiere jarduketak eta jarduerak indarreko legeriaren arabera gauzatzen badira segurtasunaren eta osasunaren, ingurumenaren, uholde-arriskuaren, kultura-ondarearen, paisaiaren eta kutsadura akustikoaren arloetan, besteak beste.

          4. Plana, a priori, egokitzat jotzen da Europako edo Espainiako ingurumen-legedia ezartzeko; hain zuzen ere, efizientzia energetikoaren, hondakinen kudeaketaren, lurzoru kutsatuen, uholde-arriskuaren, klima-aldaketaren, zarataren, argiztapenaren eta biodibertsitatearen arlokoa.

        2. Nolako ingurumen-efektuak sor daitezkeen eta zer ezaugarri dituen eragina jasan lezakeen eremuak:

          Aldaketaren xede diren eremuak, alegia, Planean jasotako jarduketa berriak eta proiektuak gauzatu nahi eremuak, hiri-eremuan kokatuta daude. Eremu horiek ez daude gune babestuetan edo interes naturalistikoko guneetan, ez dute fauna edo flora espezie babestuentzako Interes Bereziko Eremuekin bat egiten, eta ez daude korridore ekologikoen sarean. Eremu horietan ez da ondare arkeologiko edo arkitektoniko babesturik hauteman. Eremu guztiak «Bergarako» arro bisualean daude eta paisaia arrunta dute, baita komunikazio-bideak eta industria zein hiri-kokagune garrantzitsuak ere.

          Planak barne hartzen duen azterketa akustikoan ondorioztatu da eremu guztietan beteko direla eremu akustikoetako garapen berrietan aplika daitezkeen kalitate akustikoaren helburuak, eguneko tarte guztietan, bai kanpoaldean bai eraikinen fatxadetan.

          Honako hauek dira jarduketa-eremuetako ezaugarririk adierazgarrienak:

          1. UE11-1 exekuzio-unitate berria, 11. eremuari dagokiona, etxebizitzak eraikitzera bideratua, San Antonio eta San Miguel kaleen arteko bidegurutzean kokatua. Eremuan uholde-arriskua dago, Antzuola errekaren ezkerraldetik eta Deba ibaiaren eskuinaldetik hurbil dagoelako. Eremuaren zati txiki bat lehentasunezko fluxu-gunean dago; bereziki, etxebizitzak eraikitzera bideratutako lurzatia uholde-arriskua duen gunean dago, 100 eta 500 urteko errepikatze-denboren eraginpean. Eremuaren hirigintza-fitxak uholde-arriskuari buruzko azterketa barne hartzen du, zeina Hirigintza enpresak egin baitu eremuaren egungo egoeran oinarrituta. Bestalde, A-11 eremua, UE11-1 barne hartzen duena, Babes Akustiko Bereziko Gune gisa sailkatuta dago (BABG 4) Bergara udalerriko zarataren aurkako Ekintza Planean. Hala eta guztiz ere, egindako azterketa akustikoak ondorioztatu du jarduketaren xede den eremuan bete egiten direla bizileku-eremuei aplika dakizkieken kalitate akustikoko helburuak.

          2. UE17-1 exekuzio-unitatea, A-17 eremuari dagokiona, partzialki urbanizatua eta babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzera bideratua, Artzamendi kaleko mendebaldean dago kokatuta, eta gune batzuetan aldapa handiak ditu. Eremuaren zati bat zuhaixka eta belarrez estalita dago.

            A-40a exekuzio-unitatea, indarreko HAPOarekin alderatuta etxebizitza kopurua handitzen duena, San Lorenzo industrialdearen ekialdeko mugan urbanizatutako gune batean dago, Ernai kaleak hartatik banantzen duela. Ez du ingurumen-arloko balio nabarmenik. PR-5 eta PR-4 lurzatietan (aldaketaren xedea) 2.345 m2-ko eremu bat dago: kutsatuta egon daitekeen lurzoru industrialtzat hartuta dago (kodea: 20074-00087, lurzatiaren id 16450). Eremu horrek Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena dauka, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2018ko irailaren 4ko Ebazpenak hala xedatuta, zeinaren bidez hiri-erabilerarako aldarazitako lurzoru deklaratzen baita II.a fasea, 2011ko irailaren 26an emandako Ebazpena eguneratu eta zabalduta. Bestalde, A-40a eremua Babes Akustiko Bereziko Gune gisa sailkatuta dago (BABG 3) udalerriko zarataren aurkako Ekintza Planean. Hala eta guztiz ere, egindako azterketa akustikoak ondorioztatu du jarduketaren xede den eremuan bete egiten direla bizitegi-eremuei aplika dakizkieken kalitate akustikoko helburuak.

            A-40b eremua San Lorenzo industrialdean dago, Bergarako hirigunearen iparraldean, eta industria-instalazioek betetzen dute ia osotasunean. Bertan, erabilera bateragarrien araubidea aldarazi da, baita soto-solairu bat eraikitzea ahalbidetu eta merkataritza-gune bat ezartzea aurreikusi ere. Aurreikuspenen arabera, LIDL berria egongo duen lurzatian kutsatuta egon daitekeen lurzorua inbentariatu da, 3.984 m2-koa eta industria tipologiakoa (kodea: 20074-00094; lurzatiaren id 16457). A-40b eremua Deba ibaiaren uholde-lautadan dago, Bergaran uholdeak izateko arrisku potentzialeko ES018-GIP-DEB-07 eremuan (II. taldea), arrisku handia duela. Haren babes estrukturala Uholde-arriskuaren Kudeaketa-planean aurreikusi da 2021-2027 ziklorako. Zehazki, A-40b eremua, zati batean, lehentasunezko fluxu-gunean dago (azaleraren % 8), baita uholde-arriskua duen gunean ere,100 urteko errepikatze-denborarekin (% 60) eta 500 urteko errepikatze-denborarekin (% 90).

            A-50 eremua. Azalera 2.990 m2-tan handituko da, eremu horretan dagoen enpresa bat handitzeko. Azkarruntz auzoko industrialdeek okupatutako lursailak barne hartzen ditu. Handitze horrek lurzoru urbanizaezinari eragiten dio. Okupatuko den eremuaren zatirik handienean, jatorrizko lurzoruak eraldatuta daude eta ez dute landarerik. Handitze-eremuaren hegoaldea Quercus robur espezieko aleak nabarmentzen diren masa baten ertzean dago. Eremuan barneratzen den 119 m2-ko zuhaiztian hainbat espezietako ale gazteak daude (Fraxinus excelsior, Corylus avellana, Robinia pseudoacacia, Acer sp., etab.). Lurzatia Angiozar ibaiaren eskuinaldeko zaintza-eremuan dago. Ez du ingurumen-arloko bestelako ezaugarri edo arrisku nabarmenik.

            Laburbilduz, Planean proposatutako hiri-garapenek ez dute indarreko HAPOan aurreikusitako okupazioa baino handiagorik aurreikusten, salbu eta lurzoru urbanizaezineko lurzatian, zeina A-50 eremua handitzeko lurzoru urbanizaezin industrialean barne hartuta baitago.

            UE11-1 exekuzio-unitatean (etxebizitzak) eta A-40b eremuan (soto-solairu bat eraikitzeko aukera eta merkataritza-gunearen proposamena) dauden uholde-arazoek eragiten dituzte afekziorik nabarmenenak, baita PR-5 eta PR-4.2 lurzatietan (A-40a eremua etxebizitza; eta A-40b eremua merkataritza-gunea) kutsatuta egon daitezkeen kokaguneenetan egingo diren eraispen-lanei, indusketei eta lur-mugimenduei lotutako arazoek ere. A-50 eremua handitzeari dagokionez, eremuaren hego-mugan 119 m2-ko zuhaiztia kentzeak eragingo luke afekziorik handiena. Planaren ondorioz izan litezkeen beste ingurumen-efektu batzuk lanen faseak eragingo ditu (eraispen-hondakinen kudeaketa, kutsatuta egon daitezkeen lur eta lurzoruen soberakinak, makineriaren joan-etorria, emisio atmosferiko eta akustikoen ondorioz herritarrei enbarazu egitea).

            Ingurumen-ondorioak baloratzeko, erreferentziatzat hartuko da indarrean dagoen HAPOan aurreikusitako egoera. Hori dela eta, eremuaren gaur egungo egoera eta Planetik eratortzen diren jarduketen ezaugarriak kontuan hartuta, eta ingurumen-dokumentu estrategikoan proposatutako neurri prebentibo, babesle eta zuzentzaileak aplikatuta, baita aurrerago zehazten direnak ere, ez da espero jarduketa horiek inpaktu nabarmenik sortuko dutenik ingurumenean.

        3. Ebazpen honetan, honako neurri babesle eta zuzentzaile hauek ezartzen dira, Planak ingurumenean ondorio kaltegarri nabarmenik izan ez dezan eta Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. aldaketari ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin beharrik izan ez dadin, betiere ezarritako neurri babesle eta zuzentzaileak txertatzen badira.

          Neurri babesle eta zuzentzaileak indarrean dagoen araudiaren arabera ezarriko dira, Ebazpen honetan zehaztutakoaren arabera eta, aurrekoaren aurka ez doan guztian, ingurumen-dokumentu estrategikoan eta eremua antolatzen duten planetan jasotakoaren arabera.

          A-50 eremuan hartu beharreko neurriak.

          1. Planak baldintza hau jaso beharko du A-50 eremuaren hirigintza-fitxan (Azkarruntz industrialdea):

          Azkarruntz industrialdea handitzera bideratutako landa-lurzatian (katastro erreferentzia 10-122), ez da onargarria ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar duen inolako proiekturik egikaritzea, hala xedatzen baitute ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluak eta Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/98 Lege Orokorraren IB. eranskinak. Hain zuzen ere, handitze-eremuan ezin izango da egikaritu abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskinaren 9. taldeko b) edo d) epigrafeetan (beste proiektu batzuk) jasotako instalazio-proiekturik, jarduera industria-nabe baten barruan garatzen bada salbu.

  1. Hondakinak deuseztatzeko edo balorizatzeko instalazioak, I. eranskinean sartuta ez daudenak, industrialde bateko nabe baten barruan egikaritzen ez direnak, edo nolanahiko gaitasuna dutenak, jarduera aire zabalean edo industrialdeetatik kanpo egiten bada.

  1. Txatarra biltegiratzeko, baztertutako ibilgailuak biltegian gordetzeko, eta ibilgailuak ataltzeko eta deskutsatzeko instalazioak, industrialde bateko nabe baten barruan ez badaude, edo nolanahiko gaitasuna dutenak, jarduera aire zabalean edo industrialdeetatik kanpo egiten bada.

    2. Planean aurreko atalean adierazitako proiekturen bat egikaritzea aurreikusiz gero, A-50 eremuari dagokion Planaren aldaketak ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin beharko du, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.1.a) artikuluaren arabera.

    1. Lurzoruaren kalitatea aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko neurriak.

      1. A-40b eremuan honako jarduketak egitea aurreikusi da Planean: industria-eraikin bat eraisteko jarduketak, soto-solairu bat induskatzea, eta kutsatuta egon daitekeen lurzoruan merkataritza-gune bat instalatzea. Halaxe jasota dago irailaren 30eko 165/2008 Dekretuan, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzkoan. Horrekin lotuta, eta ekainaren 25eko 4/2015 Legearen, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoaren, 23. artikuluan adierazi legez, jarduketa horiek gauzatzea lurzoruaren kalitatearen adierazpenaren mende geratzen da.

      Lurzoruaren kalitatearen adierazpen-prozedurari lotutako alderdi guztietan, kontuan hartu beharko da abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan xedatutakoa, zeinaren bidez garatzen baita ekainaren 25eko 4/2015eko Legea.

      2. Kokaleku horretan indusketarik egitea aurreikusten bada, aldez aurretik autonomia-erkidegoko ingurumen-organoak, lurzoruaren kalitate-adierazpenaren prozeduran indusketa selektiboko plan bat onartu beharko du, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 23.2 artikuluan eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren (aipatu Legea garatzen duena) 16.2 artikuluan zein IV. eranskinean xedatutakoa aplikatuz.

      3. Lurzatia urbanizatzeko lanak indusketa selektiboko planaren arabera gauzatu beharko dira, lurzoruaren kalitate-adierazpenaren prozeduran ezarritako baldintzak betez. Era berean, lurzoruaren kalitate-adierazpenari dagokion Ebazpenean ezarritako erabilera-mugak errespetatu beharko dira, eta, edozein kasutan, bermatu beharko da gainerako lurzoruaren kalitatea bateragarria dela gune ezberdinetan aurreikusitako erabilerekin.

      4. Zentzu horretan, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.4 artikuluan adierazitakoaren arabera, honako hauek egin baino lehen eman beharko da lurzoruaren kalitate-adierazpena: lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat dagoen edo egon den lurzatiaren edo lurzatien antolamendu xehatua jasotzen duten hirigintza-bitartekoak behin betiko onartu baino lehen, edo bitarteko horiek aldatu baino lehen, eta, ahal dela, prozedura horien hasierako faseetan. Hala ere, kokaleku horretan guztian edo zati batean lurzoruaren kalitatea ikertzea eragozten duten inguruabarrak gertatzen badira, kasuan kasuko antolamendu-bitartekoa behin betiko onartu ahal izango da, lurzoruaren kalitatearen deklaraziorik gabe. Kasu horretan, Hirigintzako Ekintzen Programari hasierako onespena eman aurretik egin beharko da adierazpen hori; edo, horrelako programarik ezean, lekua barne hartzen duen kudeaketa-esparruko birpartzelazio- eta urbanizazio-proiektuei hasierako onespena eman aurretik.

      5. Hala ere, Planaren eremuan lurra kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituen beste lekurik aurkitzen bada, edo lurzorua kutsa dezaketen gaien zantzu argirik bada, ekainaren 25eko 4/2015 Legean kasu horietarako ezarritakoa beteko da.

    2. Baliabide hidrikoak babestu eta kudeatzera eta uholde-arriskua txikitzera bideratutako neurriak.

      1. UE11-1 exekuzio-unitatean (etxebizitzak) eta A-40b eremuan (merkataritza-gunea, soto-solairua izateko aukerarekin) aurreikusitako jarduketak abiatzeko (biak lehentasunezko fluxu-gunean eta T100 eta T500 errepikatze-denborako uholde-arriskua duen gunean), honakoak bete beharko dira: 2015-2021 aldirako Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren Plan Hidrologikoaren 40. artikuluaren 2., 3. eta 4. apartuetan xedatutakoa; EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialaren E.2 atalean jasotako uholdeen kontrako babesari buruzko araudi espezifikoa, uholde-arriskua duten zaintza-eremuetako erabileren mugei buruzkoa.

      Hain zuzen ere, UE11-1 exekuzio-unitate berriari dagokionez, ezin izango da garajerik ezarri sestraz gainetik Lehentasunezko Fluxu-guneetako eraikinen behe-solairuetan. Halaber, uholde-arriskua duen gune horretan, bizitegi-erabilera T500 uraldiei dagokien kotaren gainetik ezarri beharko dira.

    1. b eremuari dagokionez, Uraren Euskal Agentziaren txostenean adierazi bezala, 500 urteko uraldirako zingo handiak (2-3 metro) mugakideak dira eremuaren iparralde, erdialde zein hegoaldean, LIDLen hegoaldean, eta irin-fabrika zaharraren zati handi batean. Hala, aipatu araudia betez, zingoek arriskuan jartzen dute eremu horietan lurpeko garajeak egikaritzeko aukera; izan ere, Plan Hidrologikoaren 40.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ezin izango da lurpeko garajeak eta sotoak egiteko baimenik eman, salbu eta garajea 500 urteko errepikatze-denborako uraldirako iragazgaitza dela bermatzen bada eta uraldi-kotaren gainetik haizebide eta ebakuazio-bideak baditu.

      2. Plan Hidrologikoaren araubidearen 44.1 artikuluan eta EAEko Ibaien eta Erreken Antolamendurako Lurralde Plan Sektorialaren E.4 epigrafean adierazitakoaren arabera, hirigintzako garapenek, eteten dituzten arroetako drainatzean alterazioak eragin baditzakete, drainatze iraunkorrerako sistemak sartu beharko dituzte (zoladura iragazkorrak erabiltzea, ekaitz-andel edo -dispositiboak, etab.), aurreko egoerarekin alderaturik gerta daitekeen jario-hazkunde konpentsatu ahal izango dela bermatzeko, edo modu egokian atera ahal izango dela, edo hutsala izango dela bermatzeko.

      3. Lurzoruen hiri-izaera dela eta, A-40b eta A-50 eremuetako etxeko edo/eta industriako hondakin-urak saneamendu-sare orokorrera konektatu beharko dira, aipatu Plan Hidrologikoaren 54.6 artikuluan xedatutakoa betez.

    1. Natura-ondarea babesteko neurriak.

      1. 50 eremua handitzeko baliatu den eremuan aurreikusitako jarduketetan bermatu beharko da Quercus robur espezieko aleak nabarmentzen diren hostozabalen masa kontserbatu egingo dela (hego-mendebaldean du eremua mugakide). Gune horretan industria-jarduera instalatzeko proiektuak masa hori babesteko eta kontserbatzeko neurriak barne hartu beharko ditu; horretarako, obra-guneak balizatu beharko dira, eta haren kontserbazioa bermatuko duten distantziak errespetatu. Obrak, bai eta lurzorua erabiltzea eragiten duten eragiketa osagarriak ere, proiektua gauzatzeko behar-beharrezkoa den gutxieneko eremuan gauzatuko dira. Beharrezkoak diren mozte- eta eskokatze-lanak, obra-sarreren irekierak eta kontratistaren instalazio-guneak makineria-parkea, obra-etxetxoak, obra-materialak, landare-lurren eta hondakinen behin-behineko pilaketen eremuak barne ingurumenean ahalik eta eraginik txikiena izateko irizpideetan oinarrituz egingo dira, eta, zehazki, bertako landarediari eragitea saihestuko da.

    2. Zarataren aurrean babesteko neurriak.

      1. Planean aurreikusitako etorkizuneko hirigintza-garapenari dagokionez, bermatu beharko da eremu akustiko horretan bete egiten direla aplikatzekoak diren kalitate akustikoko helburuak, urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoaren, 31.2 artikuluan xedatutakoarekin bat; eta ezingo da etxebizitzak eta ospitale, hezkuntza edo kultura erabilerako eraikinak eraikitzeko baimenik eman, baldin eta, baimena emateko unean, kanpoan ez badira betetzen kalitate akustikoko helburu horiek, salbu eta urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 43. artikuluan salbuetsitako kasuren batean badago.

      2. Ondorioz, kasua zein den, eraikuntza-lizentzia eman aurretik, kanpo-ingurunea babestera bideratutako neurri tekniko eta ekonomikoki egokiak hartu beharko dira (lurzorutik bi metrora inguru eraiki gabeetan, eta altuera orotara leihodun fatxadetan, inguru eraikietan), baita, edonola ere, eraikinaren barnealdeko kalitate akustikoko helburuak betetzera bideratutakoak ere, gelaren arabera (egongelak edo logelak) eta eguneko orduaren arabera (goizez, arratsaldez eta gauez). Fatxadaren isolamendu horiek behar bezala justifikatuta egon beharko dira eraikuntza-proiektuan.

    3. Plana egikaritzeko, proiektuetan aplikatu beharreko neurriak.

      Hartu beharreko neurrien artean daude, halaber, Plana gauzatzeko proiektuen ondorio direnak; alegia, jardunbide egokien gidaliburuan jasotako neurriak hartu beharko dira obretan, lurren eta soberakinen kudeaketan, hondakinen sorkuntzan eta kudeaketan, induskatutako lurzoruen kontrolean, eta airearen kalitatearen eta kalitate akustikoaren babesean. Besteak beste, neurri hauek hartu beharko dira:

      1. Obrako langileek erabili behar duten jardunbide egokien gidaliburuak gai hauekin zerikusia duten alderdiak bilduko ditu, gutxienez: lanaldiak, makineria, aldi baterako desbideratzeak, ahalik eta hauts eta soinu gutxien sortzea, hondakinak kudeatzea eta herritarren lasaitasunean eragin negatiboa izan dezaketen jardunak minimizatzea.

      2. Hondakinak sortzea eta kudeatzea: hondakin eta zoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeak araututako moduan eta aplikatzekoak diren berariazko araudiek agindutako moduan kudeatuko dira obretan sortutako hondakinak, indusketetatik eratorriak eta ebaketak prestatzeko eragiketen ondoriozkoak barne.

      3. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko uztailaren 26ko 112/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak.

      4. Amiantoa duen hondakinik edo elementurik aurkitzen bada, otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuak, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura prebenitu eta gutxitzekoak, ezarritakoa bete beharko da, baita martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretua ere, amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplikatu behar zaizkien segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena.

      5. Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte (dekretu horren bidez, Hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko araudia onartzen da), eta itxita egon beharko dute baimendutako kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

      6. Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko dira sortutako olio erabiliak.

      7. Halakorik egotekotan, obretan sortu diren indusketa-hondakinak (baldin eta kutsatzailetatik libre badaude) balorizazio-eragiketetara bideratuko dira eta, posible ez denean soilik, baimendutako soberakinen depositura eramango dira, indarreko legediaren arabera kudeatzeko.

      8. Bergarako Udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko zaizkie lur susmagarriak hautemateagatiko kutsadura-arrasto guztiak, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22.2 artikulua betetzeko.

      9. Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen emisio akustikoei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, egokitu beharko dira, hala badagokie, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten emisio akustikoak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan (apirilaren 28ko 524/2006 Dekretuak aldatu du) eta arau osagarrietan ezarritakora.

      Eguneko lan-ordutegian egingo dira obrak.

      10. Ibilgailuak eta makinak garbitzeko gailuak egongo dira, baita gurpilak garbitzeko plataformak ere, lokatzik edo hautsik ez hedatzeko, eta kamioiek obretan sartzeko eta obretatik ateratzeko erabiliko dituzten bideak garbi eduki beharko dira, presiozko ura edo erratz-makinak erabilita.

      11. Tokiko biodibertsitatea sustatuko duten lorezaintza eta paisajismoa sustatze aldera, (jasangarritasun-irizpideei lehentasuna emanez espezie inbaditzaileak sartzeko arriskua murrizteko), Udalsarea21 koadernoa, 20b zk. erabiltzea gomendatzen da. Lorategi eta berdegune jasangarriak diseinatzeko eskuliburua, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

      12. Eraikingintza eta eraikuntza jasangarriago baterako behar diren ezaugarriei dagokienez, «EAEko etxebizitzen eraikuntza jasangarriaren gida» dokumentuan jasotako neurriak eta ingurumen-jardunbide egokiak erabiliko dira eraikinen energia-aurrezpena eta efizientzia bultzatzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko. Neurri horiek, gutxienez, alderdi hauetan eragin beharko dute:

      1. Materialak. Berriztagarriak ez diren lehengaien kontsumoa murriztea.

      2. Energia. Iturri berriztaezinen bidez sortutako energia kopurua edo/eta kontsumoa murriztea.

      3. Edateko ura. Edateko uraren kontsumoa gutxitzea.

      4. Ur grisak. Ur gris gutxiago sortzea.

      5. Atmosfera. Gas-, hauts-, bero- eta argi-emisioak murriztea.

      6. Barne-kalitatea. Barruko airearen kalitatea, erosotasuna eta osasuna hobetzea.

        Bigarrena. Zehaztea ezen, ingurumen-txosten estrategiko honetan ezarritakoaren arabera, eta ebazpen honetan ezarritako neurri babesle eta zuzentzaileak hartzen badira, bai eta sustatzaileak proposatutakoak ere, aurrekoen aurkakoak ez badira, ez dela aurreikusten Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. aldaketak ondorio kaltegarri nabarmenik izango duenik ingurumenean, eta, beraz, ez duela ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntik behar.

        Hirugarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Bergarako Udalari.

        Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, ingurumen-ebaluazio estrategiko honek indarra galduko du eta berezko dituen efektuak sortzeari utziko dio, baldin eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lau urteko epean, Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. aldaketa onartzen ez bada. Kasu horretan, berriro hasi beharko da Planaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura.

        Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 3a.

        Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

        IVAN PEDREIRA LANCHAS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik