Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 17koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan kokatutako olibadietako gaueko bilketa mekanizatua eteten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 153
  • Hurrenkera-zk.: 3165
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/17
  • Argitaratze-data: 2020/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Olibondoaren laborantza tradizionalak biodibertsitate aberatsa du, eta «balio natural handiko nekazaritza-sistemaren» adibide argia da. Egoera hori posible izan da honako arrazoi hauengatik: historikoki ekoizpen-intentsitate txikia eta agrokimikoen erabilera urria uztartu diren sistemak izan dira, urtearen zati handi batean belar-landare erdinaturalei lotutako olibondo urtetsuen presentziagatik eta askotariko lurzoru-erabilerak dituzten eremuetan egoteagatik (mosaikoak). Olibadien biodibertsitateari buruzko azterketen arabera, 160 hegazti-espezie baino gehiago daude olibadietan, horietako asko migratzaileak, urteko garai desberdinetan, intsektu polinizatzaileez, inurriez, flora sorotarraz eta abarrez gain.

Olibondoa ez da ezarpen handiko laborea Euskal Autonomia Erkidegoan, baina Eustat erakundearen datuen arabera, 2013. eta 2016. urteen artean (datu berriena da), % 9,4 hazi zen, eta 183 hektareako azalera lortu zuen. Dena den, ustiategien tamaina txikia da (0,6 ha ustiategi bakoitzeko).

Hala ere, azken urteotan olibadia hazteko teknika berriak garatzen ari dira: olibadi superintentsiboak hain zuzen ere. Olibadi superintentsiboetan, heskaietan oin-dentsitate handiko landaketak daude eta olibaren inausketa eta bilketa zamalkatzeko makinen bidez mekanizatu da. Horrelako labore berriak ugaritzen ari dira Mediterraneoko eremu askotan.

Olibadi superintentsiboen gaueko bilketa mekanizatuak olibadi horietan lo egin duten hegazti basatiei eragin diezaiekeen hilkortasun handiari buruz Europako Batzordeak duela gutxi eskuratu duen informazioaren ondorioz, egoera horri buruzko espediente pilotu bat (informatiboa) hasi da.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauak, basa-hegaztiak kontserbatzeari buruzkoak, 2. artikuluan honako hau ezartzen du: Europar Batasuneko estatu kideek behar diren neurri guztiak hartu behar dituzte beren lurraldean egoera basatian bizi diren hegazti-espezie guztien populazioak mantentzeko edo egokitzeko, bereziki, baldintza ekologiko, zientifiko eta kulturalei dagokien mailan, eskakizun ekonomikoak eta aisialdikoak kontuan hartuta. Horretarako, besteak beste, 5. artikuluan, Zuzentarauak ezartzen du estatu kideek beharrezko neurriak hartu behar dituztela Zuzentarauaren 1. artikuluan jasotako hegazti-espezie guztiak babesteko araubide orokor bat ezartzeko, honako debeku hauek barne hartuta: nahita hiltzea edo harrapatzea, erabilitako metodoa edozein dela ere; habiak eta arrautzak nahita suntsitzea edo kaltetzea eta habiak kentzea; arrautzak naturan biltzea eta atxikitzea, hutsik egon arren; nahita asaldatzea; ehizatzea eta harrapatzea baimenduta ez dauden espezieetako hegaztiak atxikitzea. 4.2 artikuluan, halaber, estatu kideen erantzukizun berezia ezartzen da hegazti migratzaileak kontserbatzeko.

Bestalde, Estatuko oinarrizko legeriak, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 54. artikuluan, honako betebehar hau ezartzen die Estatuko Administrazio Orokorrari eta autonomia-erkidegoei: bakoitzak bere eskumenen esparruan, basa-egoeran bizi den biodibertsitatearen kontserbazioa bermatzeko behar diren neurriak hartu behar ditu, beren habitatak babesteari lehentasuna emanez eta, espezie basatien babesak hala eskatuz gero, habitat horiek babesteko araubide espezifikoak ezarriz. Era berean, basafauna osoa babesteko araubide orokor bat ezartzen da 54.5 artikuluan; horren arabera, «debekatuta dago basa-animaliak nahita hiltzea, kaltetzea, molestatzea edo asaldatzea, erabilitako metodoa edo ziklo biologikoaren fasea edozein izanda ere».

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak, honako hau ezartzen du 41. artikuluan: «Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen ardura izango da basafauna eta basafloraren lehorrekoen zein itsasokoen populazioak mantendu edo egokitzea, ekologia, zientzia eta kultura aldetik dauden eskakizunei behar bezala erantzunez». Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Legearen 56.1 artikuluak basafaunaren espezieak babesteko araubide orokor bat ezartzen du, eta debekatu egiten du: erabiltzen den bidea edozein delarik ere, berariaz akabatu edo harrapatzea; suntsitu, kalte egin, bildu edo berariaz gordetzea beren habi eta gordelekuak, arrautzak, larbak edo kumeak; espezie horiek nahita asaldatzea, batez ere ugaltzeko, hazteko, hibernatzeko eta migratzeko aldietan.

Kontuan hartuta horrek guztiak olibadi intentsiboaren sektorean izan dezakeen garrantzia eta egokia izanda prebentzio-ekintzak egitea, zuhurtasun-printzipioa aplikatuz, biodibertsitatearen kontserbazioaren arloan ingurumen-araudia urra ez dadin, eta olibondoak gauez modu mekanizatuan biltzeak hegaztiengan izan ditzakeen ondorioak benetan ezagutzea ahalbidetuko duten azterlanak garatzen diren bitartean.

Eta, bat etorriz Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren 9.2.f) artikuluarekin, honako hau

Biodibertsitatea kontserbatzeko prebentzio-neurri gisa, olibaren gaueko bilketa mekanizatua etetea, Geografia Institutu Nazionalak udalerri bakoitzerako eta urteko egun bakoitzerako ezarritako ilunabar-orduaren eta irteera-orduaren arteko aldian.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Horrez gain, bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 17a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik