Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 13koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da zuzendari beraren 2019ko uztailaren 30eko Ebazpena, zeinaren bidez xedatu baitzen argitara ematea hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak (Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutakoa), bai eta zuzendari beraren 2019ko abuztuaren 30eko Ebazpena ere, zeinak aurreko ebazpena aldatzen baitu.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 24
- Hurrenkera-zk.: 562
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/01/13
- Argitaratze-data: 2020/02/05
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak (2019ko martxoaren 7ko EHAA).
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren bidez, zuzendari beraren 2019ko uztailaren 22ko Ebazpena aldatu zen, zeinak aipatutako hautaketa-prozeduretan lehiaketa-aldian izangaiek lortutako puntuazio totalak argitara eman baitzituen. Aldaketa horren ondorioz, Iker Navarro Antón jaunak, Alazne Ramos Urutxurte andreak eta Ander Madariaga Arroyo jaunak lehiaketa-fasean lortutako puntuazio totala handitu egin da. Era berean, horrek handitu egin du lortutako puntuazio globala, lehiaketa- eta oposizio-aldietan lortutako puntuazioak haztatu izanaren ondoriozkoa; eta, ondorioz, aldatu egin da aipatutako izangaiek zerrendetan zuten posizioa (lehen bi kasuetan hautatutako izangaien zerrendetan eta hirugarren kasuan ordezkoen zerrendetan). Zerrenda horiek argitaratu ziren Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko uztailaren 30eko Ebazpenaren bidez, bai eta zuzendari beraren 2019ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren bidez ere hori aldatu egiten duena, zeinaren bidez xedatu baitzen argitara ematea hautatutako izangaien behin betiko zerrenda.
Ondorioz, hau
Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko uztailaren 30eko Ebazpena. Horren bidez, xedatu zen argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, bai eta zuzendari beraren 2019ko abuztuaren 30eko Ebazpena ere, aurreko abazpena aldatzen duena. Aldaketak termino hauetan egingo dira:
Iker Navarro Antón jaunari, zeina Maisu-maistren kidegoko Ingeleseko espezialitatean hautatua izan baita, txanda irekian, honako puntuazio globala hau dagokio: 7.7774 puntu.
Alazne Ramos Urutxurtu andreari, zeina Maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntzako espezialitatean hautatua izan baita, txanda irekian, honako puntuazio globala hau dagokio: 6.3044 puntu.
Ander Madariaga Arroyo jaunari, zeina Maisu-maistren kidegoko Musikako espezialitatean izangaia izan baita, txanda irekian, honako puntuazio globala hau dagokio: 5.1676 puntu.
Bigarrena. Ebazpen hau argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Hezkuntza Sailaren web-orrietan: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» y «Pasahitza» sartu behar dira) "Berriak" atala eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 13a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, sailburu beraren 2019ko irailaren 3ko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.
- Zuzendutakoa: HUTS-ZUZENKETA, ondoko ebazpen honena: «Ebazpena, 2020ko urtarrilaren 13koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da zuzendari beraren 2019ko uztailaren 30eko Ebazpena, zeinaren bidez xedatu baitzen argitara ematea hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak (Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutakoa), bai eta zuzendari beraren 2019ko abuztuaren 30eko Ebazpena ere, zeinak aurreko ebazpena aldatzen baitu».
- Ikus: EBAZPENA, 2019ko abuztuaren 30ekoa, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez zuzendari beraren 2019ko uztailaren 30eko Ebazpena aldatzen baita. Azken ebazpen horren bidez xedatu zen argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozeduran oposizio-lehiaketa gainditu zuten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.
- Aldatzen du: EBAZPENA, 2019ko uztailaren 30ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea oposizio-lehiaketan gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduran.
- Ikus: AGINDUA, 2019ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozeduretarako deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko.