Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 24koa, Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez erabakitzen baita jendaurrean jartzea Desguace Industrial y Naval SL enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa, hain zuzen, erabiltzen ez diren ontziak birziklatzeko, Barakaldoko udal-mugartean dagoen Bilboko Portuan sustatzen duen jarduerarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 2880
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/24
  • Argitaratze-data: 2020/07/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren xedea da: atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzea, edo, hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hori lortzeko, helburutzat harturik ingurumen osoaren babes-maila handia, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoarekin, ingurumen-baimen integratua behar da I. eranskinean aipatzen den jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko; izan ere, ingurumeneko baimen integratuaren helburua da beharrezkoak diren baldintzak ezartzea araua bete behar duten instalazioek beren xedea bete dezaten, hain zuzen, baimena ematean parte hartu behar duten Administrazio Publikoen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Kontuan hartu da ingurumen-organo honetan hasi direla Desguace Industrial y Naval SL enpresak aurkeztutako proiekturako ingurumen-baimen integratua lortzeko izapideak, hain zuzen, erabiltzen ez diren ontziak birziklatzeko, Barakaldoko udal-mugartean dagoen Bilboko Portuan sustatzen duen jarduerarako, eta proiektua adierazita dagoela Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean, zeina abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi baitzuen.

Ingurumen-baimen integratua eskuratzeko aurreikusitako prozeduraren arabera, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak aurkeztu ostean, horiek jendaurrean jarri behar dira, 30 egunez, gutxienez.

Xedapen hauek ikusi dira: 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko Lege Orokorra; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako araudi orokorrak eta berariazkoak, eta, horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Desguace Industrial y Naval SL enpresak aurkeztutako ingurumen-baimen integratua lortzeko proiektu teknikoa, hain zuzen, erabiltzen ez diren ontziak birziklatzeko, Barakaldoko udal-mugartean dagoen Bilboko Portuan sustatzen duen jarduerarako. Epe horretan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Bigarrena. Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), eta Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Saileko Bizkaiko Lurralde Zerbitzuan ere (Concha Jeneralaren kalea 23, 7. solairua, Bilbao). Herritarrek agiri horiek irispidean izan ditzaten, Barakaldoko Udaletxean ere kontsulta daiteke, jendaurreko informazio-aldian erakutsi dezan.

Jendaurrean jarritako dokumentuak eskuragarri daude, halaber, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren taulan (https://euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) eta Ingurumen Sailburuordetzaren Jendaurreko Informazioan (https://euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/kutsaduraren-prebentzioa-ingurumenaren-ikuskaritza-kontrola/).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 24a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik