Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 12koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez egiten baita Silicatos de Malpica SLUren instalazioetan labe birakari berri bat ezartzeko proiektuari loturiko ingurumen-inpaktuaren adierazpena. Instalazio horietan, silikato solidoak eta likidoak, sodikoak eta potasikoak ekoitziko dira, Zamudio eta Lezama udal-mugarteetan (Bizkaia).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 2878
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/12
  • Argitaratze-data: 2020/07/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko uztailaren 17ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua eman zitzaion FMC-Foret SAri silikato solidoak eta likidoak, sodikoak eta potasikoak egiteko, Zamudio udal-mugartean (Bizkaia).

Ingurumeneko sailburuordearen 2012ko apirilaren 16ko Ebazpenaren bidez aldatu eta eraginkor egin zen FMC Foret SAri Zamudioko udal-mugartean silikato solidoak eta likidoak, sodikoak eta potasikoak fabrikatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua.

Ingurumeneko sailburuordearen 2012ko irailaren 27ko Ebazpenaren bidez aldatu egin zen FMC Foret SAri Zamudioko udal-mugartean silikato solidoak eta likidoak, sodikoak eta potasikoak fabrikatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua.

Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez aldatu egin zen FMC Foret SAri Zamudioko udal-mugartean silikato solidoak eta likidoak, sodikoak eta potasikoak fabrikatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua; hark Peroxychem Bilbao SLU izena hartu du.

Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko otsailaren 20ko Ebazpenaren bidez aldatu egin zen Peroxychem Bilbao SLUri Zamudioko udal-mugartean silikato solidoak eta likidoak, sodikoak eta potasikoak fabrikatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua.

Ingurumeneko sailburuordearen 2016ko otsailaren 16ko Ebazpenaren bidez aldatu egin zen FMC Foret SAri Zamudioko udal-mugartean silikato solidoak eta likidoak, sodikoak eta potasikoak fabrikatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua; hark Peroxychem Bilbao SLU izena hartu zuen, eta orain Silicatos de Malpica SLU du izena.

2019ko azaroaren 15ean, Silicatos de Malpica SLUk ingurumen-baimen integratuaren funtsezko aldaketa egiteko eskabidea osatu zuen, Silicatos de Malpica SLUren Zamudioko (Bizkaian) instalazioetan labe birakari berri bat instalatzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egin ostean, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren Legearen testu bateginean xedatutakoaren arabera. Eskabidearekin batera, dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, ingurumen-baimen bateratuaren funtsezko aldaketa eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko.

Laburpen ez-teknikoa.

Aurkeztutako dokumentazioaren nahikotasuna egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen 2019ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez, Silicatos de Malpica SLUk sustatutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jarri ziren 30 laneguneko epean, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Iragarki Taula Elektronikoan argitaratu zen hura, 2019ko abenduaren 13an. Era berean, espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren eskura ere egon zen, epe horretan bertan, Zamudio eta Lezamako udaletan, Ingurumen Sailburuordetzan eta Ingurumen Sailburuordetzaren Bizkaiko Lurralde Zerbitzuan. Jendaurreko informazioaren izapidea bukatuta, ikusi da ez dela alegaziorik aurkeztu jendaurreko informazioaren izapide-epean.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 17. eta 18. artikuluetan eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzak 2020ko urtarrilaren 30ean irizpena eskatu zien Lezama eta Zamudioko udalei; Eusko Jaurlaritzaren menpekoak diren Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, Osasun Sailari, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietateari; eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiari. Horrela, bada, espedientean agertzen dena izan da emaitza.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikuluan xedatuta dagoena aplikatzeko, Ingurumen Sailburuordetzak sustatzaileari jendaurrean jartzeko izapidearen eta administrazio ukituei eta pertsona interesdunei kontsultatzeko izapidearen emaitza igorri zion, 2020ko martxoaren 17an.

2020ko martxoaren 17an sustatzaileak argibide gehigarriak aurkeztu zituen, inplikatutako administrazio publikoei eta interesdunei eskainitako entzunaldi-izapidean jasotako txostenen edukia ikusita. Era berean, 2020ko maiatzaren 7an eta 14an, sustatzaileak dokumentazio gehigarria aurkeztu zuen.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak (Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) bere 1. artikuluan ebazten duenaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 9. artikuluak xedatzen duenaren arabera, ingurumen-baimen bateratua behar da haren 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozeinetan aritzen diren instalazioak ustiatzeko.

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan xedatzen duenaren arabera, funtsezko aldaketa da Silicatos de Malpica SLUk Zamudio eta Lezama udal-mugarteetako (Bizkaia) instalazioetarako proposatutakoa: labe birakari bat ezartzea.

Era berean, Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluarekin bat etorriz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioak era egokian bermatuko dira. Helburua, besteak beste, ingurumenean dauzkan ondorioen analisia plangintza-prozesuaren lehen faseetan sartzea da, aukerarik egokienak hautatzeko xedearekin, jarduerek eragindako metaketa- eta sinergia-ondorioak aintzat hartuta.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egingo zaio 5. a) 2. taldeko ingurumen-ebaluazioaren eremuan dagoen proiektu baimendu baten aldaketari (5. taldea: Industria kimikoa, petrokimikoa, ehungintza eta papergintza. a) Eraldaketa kimiko edo biologikoaren bidez, honako produktu edo produktu multzo hauek eskala industrialean ekoizteko instalazioak: 2. Produktu kimiko ez-organikoak: iv) Gatzak, esate baterako amonio kloruroa, klorato potasikoa, karbonato potasikoa (potasa), karbonato sodikoa (soda), perboratoak eta nitrato argentikoa).

Halaber, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak (Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko Legearen testu bategina onartzen duena) bere 11.4 artikuluan, eta Ingurumen Ebaluazioko Legearen (abenduaren 9ko 21/2013 Legea) 14. artikuluak ebazten dutena aplikatzeko, autonomia-erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako jarduerak eta autonomia-erkidegoko araudian ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ezarritako beste figura batzuk ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran txertatu ahal izateko, hala eska badaiteke eta autonomia-erkidegoak horretarako eskumena badu.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 35. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzak, organo substantibo gisa, Silicatos de Malpica SLU enpresaren instalazioen aldaketari buruz, Zamudio eta Lezama udal-mugarteetako (Bizkaia) Silicatos de Malpica SLUko instalazioetan labe birakari berri bat instalatzeko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura arrunta egiteko beharrezkoa dena xedatu du. Horretarako, ingurumen-inpaktuko azterketa bat gehitu du espedientean, kontsulta publikoak egin ditu eta eragindako administrazio publikoek zein interesdunek prozeduran parte hartu dute.

Proiektuaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertuta, eta ikusirik ingurumen-inpaktuaren azterketa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdien araberakoa dela, irismen-dokumentuan jasotako baldintzak barne, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau eman du; bertan, proiektuaren proposamenean ingurumen-arloko alderdiak sartzearen alde egin da, eta plana aplikatzearen ondorio adierazgarrien aipamena jaso da, baita sartu beharreko azken oharrak ere, soilik ingurumen-arlokoak. Zuzendaritza hori eskumeneko organoa da Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera, baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren arabera ere.

Hauek ikusi dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko Legearen testu bategina onartzen duena; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta honako hau

Lehenengoa. Ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau egitea, Silicatos de Malpica SLUren Zamudio eta Lezama udal-mugarteetako (Bizkaia) instalazioetan labe birakari berri bat instalatzeko proiekturako, silikato solidoak eta likidoak, sodikoak eta potasikoak fabrikatzeko.

Jarduera jasota dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 4.2. kategorian, «Produktu kimiko ez-organikoen fabrikazioa» abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua.

Silicatos de Malpica SLUk silikato sodikoa fabrikatzen du, haren bi aldaeretan: solidoa eta likidoa, eta urtean honako ekoizpen hau du gehienez:

000 tona silikato sodiko solido urtean.

000 tona silikato sodiko/potasiko likido urtean.

Jarduerak urteko 365 egunetan eta egunean 24 orduz funtzionatzen du. Instalazioa Lezama eta Zamudio udal-mugarteetan dago, Kurutzeko industrialdearen barruan. Lurzatiak, guztira, 20.867 m2 ditu.

Aldaketa-proiektuaren bidez, labe birakari berri bat instalatuko da, eta hark silikato sodiko solidoa ekoizteko gaitasuna handituko du, 80.000 t/urtean. Horrenbestez, guztira 150.000 tona silikato sodiko solido ekoitziko dira urtean. Labe berria instalatzeko, instalazio osagarriak beharko dira, labeak behar bezala funtziona dezan; era berean, labe berria dagoen azalera urbanizatu beharko da.

Aldatu gabe geratuko den instalazioko silikato sodiko/potasikoaren ekoizpena 17.000 tonatan mantenduko da urteko.

Instalazioaren produkzio-prozesuan silikato sodiko solidoak eta likidoak, eta silikato potasiko likidoa fabrikatzen dira. Horretarako, bi leku desberdin daude: bat silikato sodiko solidoa egiteko, eta bestea, silikato likidoa egiteko.

  1. prozesua. Silikato solidoen ekoizpena.

    Silikato Sodiko Solido Super Neutroa (SN) edo Alkalinoa (Al) lortzeko prozesuan, silizea eta karbonato sodikoa nahastu eta homogeneizatzen dira.

    Horretarako, hondarra uhal garraiatzaileen bitartez garraiatzen da, eta karbonato sodikoa, berriz, sistema pneumatikoaren bidez.

    Lehengaien nahasketa hari amaigabeen bidez egiten da, eta gero, erregai gisa gas naturala erabiltzen duen labe birakari batean sartzen da (instalazioetan 3,6 eta 7,6 MW-ko potentziako bi urtzeko labe daude, eta aldaketa honen xede den 15 MW-ko labe berri bat); bertan, 1.400º C inguruan urtzen da nahasketa. Azkenik, produktua zinta metaliko batera isuri eta solidotu egiten da, eta kalitatearen analisia egiten da.

  2. prozesua. Silikato likidoen ekoizpena.

    Silikato likidoak lortzeko prozesuan, Silikato Super Neutroa (SN), Neutroa (N), Alkalinoa (A 45), Silikato Likido Potasikoa (P-34) eta beste silikato likido berezi batzuk sortzen dira, eta erabilitako lehengai nagusiak silikato sodiko solidoa, hidroxido potasikoa, hidroxido sodikoa eta diatomeoen lurrak dira.

    Silikato sodiko/potasiko likidoa lau autoklaberen bitartez fabrikatzen da; horietan, silikato solidoa urarekin eta lurrun-injekzioarekin disolbatzen da. Horren ondoren, disoluzioa iragazi egiten da lur diatomeoen geruza-aurreko bi iragazki erabiliz, eta iragazketa-urak prozesuaren hasieran birzirkulatzen dira, ur garbiarekin eta lurrunarekin batera, autoklabeetara gehitzeko. Silikato sodiko/potasiko likidoak iragazi ondoren silikatoa doitzen da, asaldura-sistema baten eta/edo bero-ekarpen bidez (lurruna).

    Prozesu horretan lortutako lohiak prentsa-iragazki batekin deshidratatzen dira, eta xukatutako urak silikato sodiko/potasikoaren fabrikazio-prozesura itzultzen dira. Lohiek % 50-60ko hezetasuna izaten dute prentsa-iragazkiaren ondoren, eta tobera batean lehortzen dira; hark silikato sodiko solidoen beroa aprobetxatzen du labetik ateratzen direnean. Guztiz deshidratatu ondoren, lohiak labearen elikagailuan sartzen dira, karbonato sodikoarekin eta silizearekin.

    Instalazioan gas naturala erabiltzen da energia-iturri gisa, batez ere silikato sodiko solidoaren (246x106 kWh/urtean) eta elektrizitatearen (13.175x106 kWh/urtean) ekoizpen-lerroetako labe birakarietarako erregai gisa. Gasolioa palak eta orgak mugitzeko eta garraiatzeko bakarrik erabiltzen da, eta urtean 12.000 litro kontsumitzen dira. Instalazioan 956,56 kW-eko potentzia elektrikoa dago instalatuta eta labeek 26,2 MW-eko potentzia termikoa dute.

    Guztira, urtean 31.200 m3 ur kontsumitzen dira udal hornidura-saretik. Instalazioetako ur-sarea hornidura-zirkuituek, lurrun-kondentsazioak eta prozesurako ur-bilketak osatzen dute. Fabrikan erabiltzen diren urak sareko urak dira, eta ura deskaltzifikatu egiten da prozesuan erabili aurretik. Deskaltzifikatutako urak ekoizpen-prozesuan erabiltzen dira, eta deskaltzifikazio-prozesuan sortutako kaltzio-urak araztegira isurtzen dira.

    Fabrikak emisio atmosferikoen 16 foku sistematiko ditu: prozesuko hiru labe, autoklabe eta kontzentratzaileak deskonprimatzeari dagozkion 11 foku, eta deskonpresio-iragazkiei dagozkien 2 foku, eta honako ezaugarri hauek dituzte:

  1. , 5., 10. eta 11. fokuak (autoklabeen deskonpresioa).

    Autoklabeetan, silikato solidoa uretan disolbatzen da, ur-lurrunaren presioaren bidez, eta lurrun hori fokuen bidez kanporatzen da.

  1. , 7., 8., 12., 13., 14. eta 15. fokuak (kontzentratzaileen deskonpresioa).

    Kontzentratzaileetan, ur-lurruna erabiltzen da produktua kontzentratzeko (ura lurrun gisa ezabatzea), eta ur-lurruna aireratzen dute.

  1. eta 17. fokuak (deskonpresio-iragazkia).

    Karbonato sodikoa garraio pneumatiko bidez garraiatzen da, aire konprimatuaren laguntzarekin. Hura deskonprimatu egin behar da, eta atmosferara bota aurretik, airea mahuka-iragazki batetik igarotzen da.

    Silikato sodiko solidoak ekoizten dituzten labeen tximiniek honako arazketa-sistema hauek dituzte:

  1. fokua «3. Labea»: bi zikloi eta gas-garbigailu bat ditu. Zikloian bildutako partikulak labean sartzen dira berriz nahasgailuaren bitartez, eta garbigailuko ur aseak labean sartzen dira, injektoreen bitartez.

  2. fokua «4. Labea»: zikloi bat eta gas-garbigailu bat ditu. Zikloietan bildutako partikulak labean sartzen dira berriz nahasgailuaren bitartez, eta garbigailuko ur aseak labean sartzen dira, injektoreen bitartez.

  1. fokua «5. Labea»: berreskuratu beharreko gasak zikloietatik igarotzen dira aldez aurretik. Sistema aire/aire energia berreskuratzaile batek eta lurrun-galdara batek osatzen dute, eta errekuntza-gasen tenperatura jaisten denean, mahuka-iragazki batetik igarotzen dira.

    Gainera, instalazioek lurrun-airekondentsadore bat dute sodio silikato solidoa urtzetik sortutako kearen beroa lurrun moduan berreskuratzeko.

    Instalazioak sortutako hondakin-uren artean, prozesuko urak daude, hau da, industria-urak (labeetako kargatzaileetako urak, hozketa-zirkuituko purgak, galdarak eta gas-garbigailua) eta silikato solido eta likidoak fabrikatzeko prozesuetako euri-urak eta hiru hobi septiko bidez tratatzen diren ur sanitarioak. Prozesuko ur guztiak, hego-mendebaldeko ezpondaren lixibiatuekin batera, tratamendu-putzuan tratatzen dira dekantazio eta azido klorhidriko bidez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu-kolektorera isuri aurretik.

    Hondakinak sortzen dituzten prozesuak silikato sodiko likidoaren fabrikazioa eta prozesu orokorren ondoriozko eragiketak dira. Era berean, silikato likidoak ekoizteko prozesuan sortutako lohi alkalino silikatatu batzuk Solidoen atalean autokudeatzen dira.

    Instalazio honetan aplikatu beharreko BREF txostena honako hau da: 2007ko abuztuko «Reference Document on Large Volume Inorganic Chemicals Solids and Others industry». Silicatos de Malpica SLUk prozesu laguntzaileei buruzko Bref txostenean deskribatutako TEOak aplikatzen ditu, lehengai osagarrien eta solteko produktuen hornikuntza, biltegiratzea, maneiua eta prestakuntzarekin lotutakoak, ontzi kopurua murriztuz. Labe birakarien bidez urtzeko prozesuak silikatoak fabrikatzeko aplikatzen dituen TEOei dagokienez, kutsatzaile atmosferikoen emisioak murrizteko sistema dago, baita zikloi bereizle-garbigailu hezea ere; eta zikloi eta mahuka-iragazki bidezko hiru labeetako batean, beroa berreskuratzen da aire-aire trukagailuaren eta bero-berreskuratzailearen bitartez, lurruna lortzeko, hondakin-gasak irteteko zirkuituan; hondakin-urak arazteko sistema dago, tratamendu fisiko-kimikokoa, eta energia-kontsumoak optimizatzen dira, errekuntzaren hobekuntzari esker. Labe berriari dagokionez, hura instalatzeko orduan behar bezala ezarri beharko dira Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 Exekuzio-Erabakiaren (EB) 15. eta 16. TEOak, zeinaren bidez ezartzen baitira sektore kimikoko hondakin-ur eta -gasen tratamendurako eta kudeaketarako sistema komunetarako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera.

    Bigarrena. Silicatos de Malpica SLUren instalazioetan labe birakari berri bat instalatzeko orduan, egokitzapen eta muntaketarako honako baldintza eta betekizun hauek ezartzea:

    1. Proiektua gauzatzen hasteko epea.

      Lau urteko epea jartzen da proiektua egikaritzen hasteko; ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasiko da kontatzen epea. Hori igaro eta artean ez bada hasi proiektua egikaritzen, ingurumen-inpaktuaren adierazpen honi amaitu egingo zaio iraunaldia eta utzi egingo dio dagozkion ondoreak sortzeari. Kasu horretan, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko izapidea, aipatu epea luzatzea adosten ez bada behintzat. Hori guztia, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 47.8 artikuluan eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Horretarako, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, gutxienez hilabete lehenago, noizko aurreikusten den proiektua gauzatzen hastea.

    2. Instalazioa egokitzeko eta muntatzeko baldintza orokorrak.

      Babes- eta zuzenketa-neurriak indarrean dagoen araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo apartatuetan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.

      1. Jarduketa-esparrua mugatzea.

    1. Obrak eta lurzorua okupatzea dakarten eragiketa osagarriak proiektuaren mugen barruan egingo dira. Ahalik eta gehien murriztuko da obrako makinak eta ibilgailuak aipatu mugetatik kanpo zirkulatzea.

    2. Adierazitako eremutik kanpo ustekabeko erasanik gertatuz gero, zuzenketa- eta lehengoratze-neurri egokiak ezarriko dira.

      2. Urak eta lurzorua babesteko neurriak.

    1. Drainatze-sare naturalera ahalik eta hondakin fin gutxien isuriz egingo dira lanak. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatu eta, kasua horrela bada, gauzatu egingo dira, kutsa daitezkeen urak haietara biltzeko.

      Hormigoi-upelak berariaz horretarako egokitutako eremuetan garbituko dira. Hormigoi-esnea ezingo da inola ere isuri ibilgura. Hormigoiaren hondakinak ebazpen honetako bigarren apartatuaren B.5 puntuan ezartzen diren baldintzen arabera kudeatu beharko dira.

    2. Obratako makinak gordetzeko eremua eta makinen mantentze-lanak egiteko tokia drainatze-sare naturaletik bereizi egingo dira. Zola iragazgaitza eta jariakinak biltzeko sistema izango dute, olioa eta erregaiak direla-eta lurzorua eta ura kutsa ez daitezen. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ezin izango dira horretarako adierazitako eremuetatik kanpo egin.

      3. Zaratak, dardarak eta horien eraginak gutxitzeko neurriak.

    1. Egokitzapen-faseak iraun bitartean, beharrezkotzat jotzen diren obra-jardunbide egokien multzoa aplikatu beharko da, obra-makineriaren mantentze-lan orokorrei eta zarata gutxitzeari dagokienez.

    2. Zaratari buruzko urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuak, azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duenak, 22. artikuluan zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta emisio akustikoei dagokienez aurreikusitakoaren arabera, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen emisio akustikoei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, eta hala badagokie, otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuak, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten emisio akustikoak arautzen dituenak eta arau osagarriek ezarritakora.

      4. Hauts-emisioak murrizteko neurriak.

    1. Ibilgailuak garbitzeko gailuak jarriko dira obra-guneen irteeran.

    2. Hezetasun-baldintza egokietan garraiatuko da indusketa-materiala, hain zuzen, zama estaltzeko gailuak dituzten ibilgailuetan, lohi eta partikularik ez barreiatzeko.

      5. Hondakinak kudeatzeko neurriak.

    1. Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak, hau da, obra-lekuak prestatzeko lanetatik sortzen direnak, bilgarriak, baztertzen diren lehengaiak eta garbiketa-lanetako soberakinak, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikagarri diren araudi zehatzetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

      Hondakinak kudeatzeko hierarkia-printzipioei jarraituz, hondakinen sorreran prebentzioa sustatu behar da, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituz kudeatu behar dira, hau da: prebenitzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balorizatzeko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: haiek teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik balorizatzea bideraezina dela behar bezala frogatzen bada.

    2. Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz sortutako hondakinak eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira.

      Aipatu 112/2012 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, proiektuaren sustatzaileak hondakinen eta eraikitze- eta eraispen-materialen kudeaketa-azterlan bat gehitu beharko du oinarrizko proiektuetan eta obra gauzatzeko proiektuetan; azterlan horrek, I. eranskinean ezarritako gutxieneko edukia izan beharko du.

      Halaber, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan aurreikusitako eskakizunak betetzeaz gain, plan bat prestatuko du kontratistak, obrako eraikuntza- eta eraispen-lanetan sortzen diren hondakinekiko eta materialekiko betebeharrak nola beteko dituen azaltzeko. Plan hori obraren kontratu-agiriei erantsiko zaie.

    3. Zabortegira bidali beharreko hondakinak, hain zuzen ere Hondakinak zabortegietan utzita deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.

      Jardueraren soberakinak betelanetarako erabiltzen badira, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutako baldintzak bete beharko dituzte betegarri horiek.

      Soilik VIE-A ebaluazioko balio adierazgarrietatik beherako eduki kutsatzaileak dituzten materialak utzi ahal izango dira lursailak betetzeko edo egokitzeko, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen III. eranskinean jasotakoari jarraikiz.

    4. Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte; ontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

      Aipatutako edukiontziak edo ontziak etiketatu egin beharko dira argi eta irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan, indarreko araudiaren arabera.

    5. Sortutako olio erabilia Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuak ebatzitakoari jarraituz kudeatu beharko da.

      Erabilitako olioak aldi baterako biltegiratzea, hau da, baimendutako kudeatzaileak biltzen dituen arte, ontzi edo segurtasun-sistema batean gordetako biltegietan egingo da, horrela, biltegi nagusiak haustura edo galeraren bat izanez gero, olioa sakabanatu ez dadin.

    6. Hondakinen kudeaketari buruzko araudia betetzeko xedez, lan desberdinetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistemok, eta haien ardura izango da beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, erregai eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatu gabeak sortuko.

    7. Aurrekoaren arabera, berariazko gune bat atonduko da eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak (olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar) aldi baterako bilduko dituzten instalazio estaliak. Horiez gainera, eta bereiz, hondakin inerteak biltzeko berariazko edukiontziak jarri behar dira. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, isurtze edo lurruntze bidez edukirik ez galtzeko. Orobat, obrak egiten ari diren bitartean sortzen diren hondakinak biltzeko elementu estankoak (bidoiak eta abar) instalatu behar dira; elementuok hondakin moten arabera bereizi behar dira. Gero hondakinok aurrean aipatutako gune garbira eramango dira.

    8. Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten osoa egin beharko da, eta indarreko legerian jasotako identifikazio-dokumentuak eta tratamendu-kontratuak txosten horretan sartu beharko dira.

      6. Hondeatze-lanetarako eta lurzoruaren kalitatea aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko hartuko diren neurriak.

      Silicatos de Malpica SLUn labe berria ezartzea aurreikusten den lurzatian lurzorua kutsa dezaketen jarduerak gauzatu dira (48905-00015). Kontuan hartuta instalazioak egokitzeko lur-mugimenduak egingo direla (1.470 m3 hondeatuko dira gutxi gorabehera), jarduketa horrek Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2019ko azaroaren 28ko Ebazpenean adierazitako zehaztapenak bete beharko ditu. Ebazpen horren bidez, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25.1 c) artikuluan araututako salbuespena aplikatu ahal izango zaio Silicatos de Malpica SLUk aurreikusitako eta dokumentu hauetan zehaztutako jarduketa zehatzari: «Simal SLU enpresak Zamudioko (Bizkaia) Kurutzeko industrialdean dituen instalazioetako eraikuntza-proiektuetarako indusketa-plana» eta «Simal SLU enpresak Zamudioko (Bizkaia) Kurutzeko industrialdean dituen instalazioetako eraikuntza-proiekturako indusketa-planaren eranskina».

      7. Kultura-ondarea babesteko neurriak.

      6/2019 Legeak, maiatzaren 9koak, Euskal Kultura Ondareari buruzkoak, ezarritako gainerako xedapenak gorabehera, obretan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, berehala jakinaraziko zaio Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Orokorrari; gero, beharrezkoa izanez gero, hark erabakiko du zer neurri ezarri.

      8. Garbiketa eta obra-bukaera.

      Behin obra amaituta, garbiketa-kanpaina sakona egingo da, proiektuaren eraginaren mende egon den esparru osoan obra-hondakinik ez uzteko.

      9. Jardunbide egokiak kontrolatzea obretan zehar.

      Obren jardunbide egokien kontrola egingo da, eta bereziki kontuan hartuko dira honako alderdi hauek: hondakinen kudeaketa, hondeaketa-soberakinena ere aintzat hartuz, hauts- eta zarata-ekoizpena eta txosten honetan adierazitako bestelako alderdiak.

      10. Obra-amaierako txostena.

      Sustatzaileak obraren amaierako txostena bidali beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari; obrak egin bitartean izan diren gertaeren berri emango du bertan, eta Ebazpen honetan nahiz ingurumen-inpaktuaren azterlanean jasotako neurri babesle eta zuzentzaileak zenbateraino betetzen diren azalduko du, eta ingurumen-organoak hondeaketa-materialak behar bezala kudeatzeko ezarritako neurrien berri ere emango du.

      Horrekin batera, eta hala badagokio, proiektua gauzatu bitartean sartutako aldaketak xehetasunez dokumentatu beharko dira aipatutako txostenean, eta ingurumenaren gaineko eraginaren ikuspegitik duten justifikazioa azaldu ere bai. Halaber, eraikuntza-fasean ingurumen-arloan eginiko behaketa-programaren emaitzak eta hondeaketa-materialen erabilera zehatza dokumentatu behar dira, material horien kuantifikazio eta ezaugarriei buruzko datuak barne hartuta.

      Hirugarrena. Silicatos de Malpica SLUk Zamudio eta Lezamako udal-mugarteetan (Bizkaia) instalatutako silikato solidoak eta likidoak, sodikoak eta potasikoak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko baldintza eta betekizun hauek ezartzea:

    1. Administrazioarekiko harremanen arduraduna.

      Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik badago, Silicatos de Malpica SLU enpresak aldaketa horien berri emango du.

    2. Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legetik eratorritako betebeharrak.

      Ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren eranskinaren arabera (urriaren 23ko APM/1040/2017 Agindu bidez aldatua), Silicatos de Malpica SLU 2. lehentasun-mailako operadore kalifikatu bat da.

      Silicatos de Malpica SLUk ingurumen-erantzukizunari buruzko Legearen 24.3 artikuluan deskribatutako jakinarazpena aurkeztu du, eta 300.000 euro-tik beherako ingurumen-kaltea deklaratu du; beraz, ez du nahitaezko finantza-bermerik sortu beharrik izango, lege horren 28. artikuluan aurreikusitako salbuespenekin bat etorriz.

      Silicatos de Malpica SLUk ingurumen-arriskuen azterketa eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta jardueran, instalazioan edo funtsezko baimenean aldaketak gertatzen direnean, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen garapen partzialerako Erregelamendua onartzen duen abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34.3 artikuluan adierazten den moduan.

      Ingurumen-arriskuen azterketa eguneratu edo berrikusi ondoren, derrigorrezkoa izanez gero, finantza-bermea osatu beharko da. Hala badagokio, finantza-bermea eratu ondoren, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1. eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta hark IV.2. eranskinean jasotako informazioa jaso beharko du gutxienez.

      Urteko ingurumena zaintzeko programarekin (IZP) batera finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-berme motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. 26/2007 Legearen 28. artikuluaren b) apartatuan aurreikusitako salbuespenaren ondorioz jarduera salbuetsita geratzen bada, urteko ingurumena zaintzeko programarekin (IZP) batera, indarrean dagoen ingurumen-kudeaketa eta -ikuskaritzako ziurtagiriaren (EMAS) eta/edo ingurumen-kudeaketarako sistemaren (UNE-EN ISO 14001) kopia aurkeztu beharko da.

      Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legean jasotako jarduera ekonomikoen edo profesionalen operadoreek nahitaez hartu eta bete beharko dituzte ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak; era berean, haien kostuak ordaindu beharko dituzte, haien zenbatekoa dena dela, haien erantzuleak direnean. Bestalde, Lege hau ingurumen-kalteei eta kalte horiek gertatzeko berehalako mehatxuei aplikatuko zaie, III. eranskinean zerrendatutako jarduera ekonomikoek edo profesionalek eragin dituztenean, baita dolorik, errurik edo axolagabekeriarik ez badago ere.

    3. Neurri babesle eta zuzentzaileak.

      Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala gauzatuko dira:

      1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

      1.1. Baldintza orokorrak.

      Silicatos de Malpica SLUren instalazioaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira emisio atmosferikoek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

      Prozesuan zehar atmosferara igortzen den kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

      Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango emisio ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

      Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko emisioen probabilitatea murrizteko, eta haien efluenteak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-jariakinak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, jariakinen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

      Instalazioaren titularrek bete beharko dituzte abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak (atmosfera kutsa dezaketen jarduerak gauzatzen dituzten instalazioak arautzen dituena) 5. artikuluan jasotako eskakizunak.

      Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

      Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

      1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

      Silicatos de Malpica SLUren instalazioak (haren jarduerari urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskinaren 03 03 26 35, 04 04 16 05 eta 04 04 16 51 kodeei dagokie) honako foku hauek ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz katalogaturik:

      (Ikus .PDF)

      1.3. Igorpenen muga-balioak.

      Instalazioa ustiatzean, emisio atmosferikoek ez dituzte gaindituko mugako balio hauek:

      (Ikus .PDF)

      Balio horiek ondorengo baldintza hauekin lotuta daude: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

      Dituzten ezaugarriengatik, 4., 5., 6., 7., 8., 10., 11., 12., 13., 14. eta 15. fokuek ez dute igorpenen muga-baliorik behar.

      Emisio-mugak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuko 9. artikuluak arautzen duena beteko da. Ikusten bada igorpenen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

      1.4. Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

      Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximinien gailurrak ez dira egongo Hirugarrena apartatuko C.1.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

      Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.

      Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesei antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

      2. Isurketak egiteko baldintzak

      2.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

      Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Silikato solido eta likidoen fabrikazioa.

      Jarduera-taldea: Kimikoa.

      Mota-taldea-EJSN: 2-9- 24.130

      (Ikus .PDF)

      2.2. Isurien muga-balioak.

      Ondorengo zerrendan ageri dira isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako isurien muga-balioekin:

      (Ikus .PDF)

      (*) Kloruroen kontzentrazioa mugatuta geldituko da, isuria hartzen duen hondakin-uren araztegiaren isuriek ez dezaten 2.000 mg/l-ko kontzentrazioa gainditu saneamendu-sareko erabiltzaile guztientzat.

      Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketaren muga-balioak lortzeko.

      2.3. Arazketa- eta ebakuazio-instalazioak.

      Industria-instalazio guztietarako arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak enpresa eskatzaileak aurkeztutako agirien araberakoak izango dira, eta elementu hauek izango dituzte funtsean:

      Industria-uretarako tratamendu-lerro bat. Hark 25 m3-ko dekantagailua izango du solidoak murrizteko, eta 10 m3-ko neutralizazio-tankea pH-a automatikoki zuzentzeko, 5 m3ko HCI biltegi batekin.

      Garbigailuetako urak urtzeko 4. labearen barruan lurrunketa bidez ibilgura egindako isuriaren alkalinotasuna murriztea.

      Era berean, Silicatos de Malpica SLUk kontsumorako urak tratatzeko instalazio bat du, ur horietan dagoen kaltzioa eta magnesioa murrizteko, truke ionikoko erretxinen bitartez. Erretxinen berroneratzeak errefus-urak sortzen ditu (Ca eta Mg handikoak), eta urak tratatzeko instalaziora isurtzen dira, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari jakinarazi eta hark bere oniritzia eman ondoren.

      Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Silicatos de Malpica SLUk beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, Administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

      Kontrol-kutxeta bat jarriko da hondakin-ur baimendu bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxatilak sarbide zuzena duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ikuskatu ahal izan ditzan.

      3. Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

      3.1. Hondakin guztientzako baldintza orokorrak.

    1. Instalazioetan sortutako hondakin guztiak 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzkoa, eta aplikatzekoak diren berariazko araudietan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan-kasuan, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

    2. Espresuki debekatuta dago sortzen diren hondakin mota ezberdinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz jariakin batzuekin nahastea; hondakinak jatorrian bertan bereiziko dira, eta hondakinak biltzeko eta biltegiratzeko bitarteko egokiak jarriko dira, nahasketarik ez gertatzeko.

    3. Hondakin-kudeaketaren hierarkia-printzipioei jarraituz, aurrea hartzea sustatu behar da hondakinen sorreran, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkeran kudeatu daitezela, hau da: aurrea hartzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balorizatzeko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne hartuta. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: haiek teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik balorizatzea bideraezina dela behar bezala frogatzen bada.

    4. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan, hondakin jakin batzuk tratatzeko instalazio baimenduak badaude, halako hondakinak lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

    5. Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan deuseztatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek karakterizatu egingo dira, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakian xedatutakoari jarraikiz, eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera.

    6. Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluaren 4.d apartatuan ezarritakoa gorabehera, instalazioko aldaketak kalifikatzeko kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzeko: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

    7. Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek zola estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibiatuak sor baditzakete, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurtzeak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

    8. Hondakinak desagertu edo galtzen badira edo ihes egiten badute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Lezamako eta Zamudioko Udaletan.

    9. Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

    10. Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeak 25.2 artikuluan dionaren arabera.

    11. Estatutik kanpora esportatzen badira hondakinak, Hondakinen lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.

      3.2. Hondakin arriskutsuak.

      Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

      (Ikus .PDF)

    1. Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko IV. Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

    2. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi eta arriskutsuago bihurtu daitezkeen edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

    3. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

    4. Gainerako hondakin arriskutsuak ezingo dira 6 hilabete baino gehiago biltegiratu.

    5. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela; agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenbizikoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

    6. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da; agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Silicatos de Malpica SLUk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

    7. Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

    8. Silicatos de Malpica SLUk Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko ditu sortutako erabilitako industria-olioa.

    9. Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak besteak beste, lanpara fluoreszenteenak Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuak xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

    10. Silicatos de Malpica SLUk PCB eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak eta errege-dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

    11. Silicatos de Malpica SLU enpresak Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE zenbakiko Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu, horiek berreskuratu egingo dira, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko dira, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

    12. Silicatos de Malpica SLUk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko dagokion urteko programa ere bidaliko du.

    1. Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak.

    2. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zein hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Silicatos de Malpica SLUk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Silicatos de Malpica SLU hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

    1. Baldin eta Silicatos de Malpica SLU Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, Silicatos de Malpica SLU ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

    2. Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, e) eta f) apartatuetan aipatutako dokumentuak kudeatzaileak EAEkoak direnean eta l) eta n) apartatuetan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabiliz.

    3. Amiantoa duten hondakinak daudela ikusiz gero, Silicatos de Malpica SLUk bete beharko ditu Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

      3.3. Hondakin ez-arriskutsuak.

      Sustatzaileak hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

      (Ikus .PDF)

      *Hondakin horiek tokiko zerbitzuen bitartez kudeatzen dira (Txorierriko Mankomunitatea), eta beraz, kudeatzaile pribatuaren bidez zero izango da deklarazioa.

    1. «Erregogor erabiliaren» eta «obra-hondakinen» kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Hondakina arriskutsua dela ebatziz gero, ebazpen honetako Hirugarrena apartatuko C.3.2 azpiapartatuan zehaztutakoa aplikatu beharko da.

    2. Hirugarrena apartatuko C.3.1 azpiapartatuan bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «nahasketak» izeneko hondakinak ezingo du baloriza daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horregatik, egungo egoeran, hauek hartzen dira zati balorizagarritzat Euskal Autonomia Erkidegoan: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta ez-ferrikoak.

    3. Hirugarrena apartatuaren C.3.1. azpiapartatuan xedatutakoarekin bat, hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: haiek teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik balorizatzea bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina balorizatzeari.

    4. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu batera eman beharko dira.

    5. Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

    6. Oro har, hustu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Silicatos de Malpica SLU enpresak tratamendu-kontratuak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

    7. Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeari buruzko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuari jarraikiz.

    8. Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

    9. Baldin eta Silicatos de Malpica SLU Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 Legea) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, Silicatos de Malpica SLU ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

    10. Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

    11. Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, f) eta g) apartatuetan aipatutako dokumentuak kudeatzaileak EAEkoak direnean eta h) eta i) apartatuetan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, trantsakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

      4. Ontziak merkatuan jartzea.

      Silicatos de MalpicaDE SLU enpresak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko dagokion urteko programa ere bidaliko du.

      Era berean, Silicatos de Malpica SLU enpresak ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du nahitaez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Silicatos de Malpica SLU enpresak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatutako betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 Legea) lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa emateko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

      Baldin eta Silicatos de Malpica SLU enpresak, urte natural baten zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere jarraian zehaztutako kantitateetan baino handiagoetan:

      250 tona, beira bada bakarrik.

      50 tona, altzairua bada bakarrik.

      30 tona, aluminioa bada bakarrik.

      21 tona, plastikoa bada bakarrik.

      16 tona, zura bada bakarrik.

      14 tona, kartoia edo material konposatuak badira bakarrik.

      350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

      Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiri horiek.

      5. Lurzorua babesteari dagozkion baldintzak.

    1. Silicatos de Malpica SLU enpresak ezohiko jarduneko prebentzioari eta esku-hartzeari buruz ebazpen honen Hirugarrena E.4. apartatuan jasotako neurriak, eta hondakinak biltegiratzeari eta horien zamalanei buruzko Hirugarrena C.3 apartatuan jasotako neurriak hartuko ditu.

    2. Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren gomendioekin bat etorriz, Silicatos de Malpica SLUk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.

    3. Halaber, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 16ko Legegintzako Errege Dekretuan lurzorua babesteari buruz ezartzen diren betekizunak betetzearren, sustatzaileak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduan aipatzen diren instalazioei buruzko dokumentazioa entregatu beharko du. Agindu horren bidez onartu zen Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatzen dena interpretatu eta aplikatzeari buruzko jarraibide teknikoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat egin beharrari dagokionez.

      Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurpeko uren jarraipeneko dokumentuak. Aurrerantzean ere, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar badira, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

    4. Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

      1. Instalazioa baimenduta dagoen lursailaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

        Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluko 1.c) apartatuan ebazten duenarekin bat etorriz, jardueraren sustatzaileak hondeatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu beharko ditu, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.

        Hondeaketa horretan hondeatutako materialek 500 m3 gainditzen badituzte, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan bat aurkeztu beharko du; planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plan hori, betetzen hasi aurretik.

        Hondeatu beharrekoa 500 m3 baino gutxiago bada, informazio hau eman beharko da aldaketaren jakinarazpenean: non dagoen kokatuta, zenbat hondeatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.

        Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko du. Bertan, lurzoruen karakterizazioaren emaitzak eta horien azken helmuga adierazi beharko dira. Horrez gain, hondeatutako materiaren berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da.

        Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida: https://www.ihobe.eus/Publicaciones/Ficha.aspx?IdMenu=97801056-CD1F-4503-BAFA-F54FA80D9A44&Cod=945C8D73-130B-4E34-AC67-5AB96DFB55AE&Idioma=eu-ES

        Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, 49/2009 Dekretuak, otsailaren 24koak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa gauzatzeko, gidaren 10.2.6. apartatuan (Induskatu behar diren lurzoruetan «in situ» egindako laginketa) biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

        Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

        4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, xedatutako VIE-A ebaluazioko balio-adierazleak eta TPH-etarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako edozein betelanetarako.

        Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren parekoa den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

      2. Instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru arloko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

        Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e apartatuari jarraikiz, betiere.

        6. Zaratari buruzko baldintzak.

        1. Behar diren neurri guztiak ezarriko dira, indize akustiko hauek gainditu ez daitezen:

          1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB ere.

          2. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB ere.

          3. Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezkoa den garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

          (Ikus .PDF)

          1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

            Instalazioak, funtzionamenduan, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

            Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun modu bat baldin badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

        2. Jardueraren funtzionamendutik, zuzenean nahiz zeharbidez, eratortzen diren efektu gehituek gainditzen dituztenean Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuak 14. eta 16. artikuluetan zehazten dituen kalitate akustikoko helburuak, zonifikazio akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokionez, behar besteko neurriak hartu beharko ditu jarduerak gainditze hori gerta ez dadin.

        3. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

        4. Labe birakari berriaren instalazioarekin lotutako zarata-iturri berrirako, Silicatos de Malpica SLUk behar diren neurriak hartuko ditu instalazioak ez ditzan kanpoko ingurumenera transmititu Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuaren giro-zarataren ebaluazioari eta kudeaketari dagokienez II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatuta.

          (Ikus .PDF)

          (1) Muga-balio horiek aplikagarriak dira orobat inongo eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako, baliook eraikinaren garaiera orotan leihodun fatxada guztietara iristen den soinuari dagozkiola, are eraikin horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo egonda ere.

          Kanpoaldeko muga-balioek lurretik 2 metroko garaiera eta leihodun fatxaden kanpoaldeko eraikuntzaren garaiera guztiak dituzte erreferentziatzat.

        1. Ingurumena zaintzeko programa.

          Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumen-zaintzako programa:

          1. Emisio atmosferikoak kontrolatzea.

          1.1. Kanpo-kontrolak.

        1. Silicatos de Malpica SLUk emisioak kontrolatu beharko ditu informazio honen arabera:

          (Ikus .PDF)

          (1) Labeen emisioek partikulen emisioak etengabe kontrolatzeko ekipamenduak izan beharko dituzte, baita jarduketa-protokoloak ere, ihesak dauden edo emisioen muga-balioak gainditzen diren kasuetarako. Neurketak instalazioak berak erregistratu beharko ditu, eta erregistro horiek eskatzen duten ikuskatzaileen esku jarri beharko dira. Silicatos de Malpica SLUk proposamen bat aurkeztu beharko du ekipamendu horiek instalatzeko eta kontrolatzeko.

          (2) Ekoizpenaren lehenengo urtean, ILE batek labe berriaren PS eta NOx emisioen kontrolak egingo ditu hiru hilez behin. Emaitzekin batera, labearen tenperaturaren zenbatespena adieraziko da eta, hala badagokio, baita aurreko apartatuan (1) eskatutako partikulen emisioak etengabe kontrolatzeko ekipamenduen erregistroak ere.

          (3) Lehenengo neurketaren emaitzaren arabera, sufre oxidoen kontrolak mantendu behar diren ala ez erabakiko da.

          (4) Lehenengo neurketaren emaitzaren arabera, kontrolak eta horien maiztasuna mantendu behar diren ala ez erabakiko da.

          • Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2012ko uztailaren 11koa, zeinaren bidez jarraibide teknikoak zehaztu baitziren abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko (dekretu haren bidez, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak arautzen dira).

        2. Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, 212/2012 Dekretuan, urriaren 16koan, ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

        3. Silicatos de Malpica SLUk ILE baten txostena aurkeztu beharko du, 18. fokuko kutsatzaile guztien emisioen lehen kontrolak barne hartuta, martxan jarri eta bi hilabeteko epean. Era berean, ILEaren txostena aurkeztu beharko du, 1. eta 2. fokuetako SOx, HCl eta HF emisioen kontrolak eta 16. eta 17. fokuetako partikulen kontrolak barne hartuta, baimen hau jaso eta 6 hilabeteko epean.

          Horrez gain, (1) apartatuan, atmosfera zaintzeko planaren kontrol-taularen azpian, eskatzen diren partikulen emisio-mailak etengabe kontrolatzeko ekipamenduen proiektua aurkeztu beharko du baimen hau jaso eta 6 hilabeteko epean.

          1.2. Lortutako emaitzen erregistroa.

          Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

          Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

          2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

        1. Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

          (Ikus .PDF)

        2. Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldian egingo dira beti.

        3. Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, puntu honetako a) apartatuan ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen Hirugarrena apartatuko C.2.2. azpiapartatuan ezarritako mugak betetzen dituztenean.

          3. Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.

        1. Ebazpen honen C.5.3. apartatuan eskatutako dokumentazioaren kaltetan izan gabe, hurrengo datu hauek aurkeztuko dira lurzoruarekiko afekzio berri baten aukera hauteman den kasuan:

          Aintzat hartutako aldian izan diren jazoerak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurraren eta lurpeko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

          Instalazioan hartutako neurrien egoera zolak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak bai eta larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudunak sinatua. Tresneria eta azalerak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan antzemandako hutsuneak jasotzen dituen berariazko adierazpena jaso beharko du.

          Lurzorua edo lurpeko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, halakorik balego, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

        2. Halaber, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko AGINDUARI dagokionez jakinarazitako baldintzen analisian zehazten diren kontrolei kalterik egin gabe Agindu horrek Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzko Jarraibide Teknikoa onartzen du, eta lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotuta, Silicatos de Malpica SLUk lurzoruaren eta lurpeko ur silikatoen egoera zehazteko oinarrizko txosten bat egin beharko du. Horretarako, gutxienez bi zundaketa egin beharko ditu uren karakterizaziorako, ateratako lurzoru-zutabearen karakterizaziorako eta piezometro bana gaitzeko, eta horiek erabiliko dira lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa; hala, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

          Apartatu honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatuaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

          4. Zarataren kontrola.

        1. Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln, LAeq, Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

        2. Aurreko apartatuan adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

        3. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

          5. Jardueraren adierazleen kontrola.

          Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

          (Ikus .PDF)

          6. Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

          Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

          https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-tramite/eu/

          Era horretan, programa horretan zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak (ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik) Ingurumena Zaintzeko Programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

          Ezarri diren baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik, gertatutakoaren berri izan ondoren, bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Sailburuordetzari helbide elektroniko hau erabilita: ippc@euskadi.eus

          Kontrola egiten duten urteari dagokion programaren barruan baino ez dituzte igorriko, gainera, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolak.

          Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausak eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

          7. Ingurumena Zaintzeko Programaren Agiri bategina.

          Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

          Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko ezarritako neurrien eta mekanismoen efikazia egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

    5. Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

      1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

      Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, emisioen eta sortuko diren hondakinen zenbatespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

      Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, Hirugarrena apartatuaren C.3. azpiapartatuan («Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

      2. Jarduera uztea.

      Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (24.1. epigrafea, «Oinarrizko produktu kimikoak fabrikatzea»), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Silicatos de Malpica SLUk jarduera bertan behera uztearen berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

      Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Silicatos de Malpica SLUk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen Hirugarrena apartatuaren C.3. azpiapartatuan («Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoarekin bat etorriz.

      3. Jarduera aldi baterako etetea.

      Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Emisioen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Silicatos de Malpica SLUk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen bateratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

      Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

      4. Jarduera ez-normala izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

      Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzioko neurriez eta jardunerako baldintzez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

    1. Instalazioen prebentzioko mantentze-lanak.

      Mantentze-lan prebentiboen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (irazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioak antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

      Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikusizko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

      Era berean, atmosfera eta ura kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

      Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezko maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten andel iragazgaitzetan. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

      Baldin eta instalazioetan lohien tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

      Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solidoak eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.

      Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

      Hondakin-ura ezingo da «by-pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

      Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by-pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By-pass» horren bidez aurreikusi gabeko isurketaren bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, eta dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidali (apartatu honen j) puntuan adierazitakoari jarraituz).

    2. Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako jazoerak jasota uzteko.

    3. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

    4. Erabilitako olioak, jariakinen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, oro har, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

    5. Hautsezko produktuak biltegiratzeko, zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak izan beharko dira.

    6. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.

    7. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek baldintza batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.

    8. Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar diren material guztien kantitate nahikoa eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipamendu egokiak.

    9. Kubeten hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat edukiko da. Horri jarraituz, tratamendu-instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen produktu-isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.

    10. Jazoeraren bat izanez gero, agintariei jakinaraztea.

      Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren, betiere. Jakinarazpenean honako alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

      Gertakari mota.

      Jatorria eta zergatiak (unean zehaztu daitezkeenak).

      Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

      Sortutako ondorioak.

      Epe laburrera aurreikusitako jarduketak, halakorik balego.

      Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Lezamako eta Zamudioko Udalak jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

      Gertakari mota.

      Istripua non, zergatik eta zer ordutan gertatu zen.

      Gertakariaren iraunaldia.

      Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

      Muga-balioak gaindituz gero, emisioen datuak.

      Eragindako kalteen zenbatespena.

      Hartutako neurri zuzentzaileak.

      Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

      Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

      Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) Larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

    11. Aurreko apartatuan ezarritakoari kalterik egin gabe, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu, etengabeko prozesu bati badagokio, baita aurreikusitako mantentze-lan prebentiboak ere, betiere ahalik eta aurrerapen handienarekin.

    12. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

    1. EPTR jakinarazpena.

      Urtean behin, martxoaren 31 baino lehen, Silicatos de Malpica SLU enpresak aurreko urtean atmosferara egindako emisioei eta uretara egindako isuriei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

      Informazio horren transakzioa Ingurunet bidez egingo da, hots, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

      Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

      Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

    2. Instalazioko aldaketak.

      Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan.

      Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daiteke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

      Instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

      http://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc

      Organo honen onespena ere beharko da, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

      Industriako Isurketen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

      Nolanahi ere, aipatutako urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

      Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legearen (abenduaren 9ko 21/2013) 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatua.

      Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen adierazpena eduki beharko da, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

      Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

      Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 12a.

      Ingurumeneko sailburuordea,

      MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.