Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2020ko azaroaren 20koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako langileen plantillak lanpostu-zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza; maisu-maistren kidegoaren kasuan, soilik jaso dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuak bete ditzaketen langile ukituak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 5
- Hurrenkera-zk.: 77
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/11/20
- Argitaratze-data: 2021/01/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Apirilaren 16ko 86/2002 Dekretua (apirilaren 19ko EHAA) urriaren 10eko 198/2006 Dekretuak (urriaren 25eko EHAA) eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuak (abuztuaren 14ko EHAA) aldatu zuten; bada, 86/2002 Dekretuak, alde batetik, irizpideak ezarri zituen, lanpostu-zerrendak, ikasturtez ikasturte, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako zein irakaslerengan izango zuen eragina zehazteko maisu-maistren kidegoa alde batera utzita, eta, bestetik, irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautu zuen. Hori guztia, jakina, ikastetxe publikoen plantilla ikasturte bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoaren errealitate akademiko, demografiko eta soziolinguistiko aldakorrera egokitzeko asmoz.
Beste alde batetik, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuaren bidez (1999ko urtarrilaren 19ko EHAA), lanpostu-zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten zieten zehazteko irizpideak ezarri ziren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailei zegokienez.
Azaroaren 19ko 182/2019 Dekretuaren bidez (azaroaren 26ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako maisu-maistren kidegoa alde batera utzita lan-legepeko irakasleentzat eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostu-zerrenda onartu zen, 2019-2020 ikasturterako.
Dekretu horretan azaltzen da, halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako zer lanpostu bete ditzaketen maisu-maistren kidegoko funtzionarioek.
Aipaturiko arauetan jartzen duena betetzearren, langileak berratxikitzeko prozesua egin da ukitutako ikastetxeetan. Horretarako egindako bileraren baitan gauzatu da prozesu hori, eta bileren aktetan dago jasota prozesuaren emaitza.
Akta horiek eskuartean, zuzenketak egiaztatu ondoren edo atzeman diren akatsak konpondu ondoren, bidezkoa da orain prozesuaren behin betiko emaitzaren berri ematea. Eta horretarako da, hain zuzen ere, agindu hau.
Ondorioz, honako hau
Argitara ematea prozesu honen behin betiko emaitza: lanpostu-zerrenda berriaren arabera egokitzea Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako sare publikoko langileen plantillak; maisu-maistren kidegoaren kasuan, soilik jaso dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuak bete ditzaketen langileak. Honako agiri hauek erabiliko dira horretarako:
I. eranskina: lekuz aldatu diren pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutik aldarazi dituzten, lanpostu horren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data; zein fasek ukitu dituzten, eta atxikipen-mota.
II. eranskina: ezabatuen zerrenda.
III. eranskina: beste lanpostu batera berratxikitako pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostura berratxiki dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data zehaztuz; prozesuaren zein fasetan berratxiki diren, eta atxikipen-mota.
IV. eranskina: aurreko prozesuetan lekuz aldatu eta, orain, atzera plazaren erabateko titulartasuna lortu dutenen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data ere zehaztu dira, baita prozesuaren zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota ere.
VII. eranskina: prozesuan parte hartu duten maisu-maistren zerrenda, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuei dagokienez.
Langileak birbanatzeko prozesu honek 2020-2021eko ikasturtearen hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 20a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: 182/2019 DEKRETUA, azaroaren 19koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako -maisu-maistren kidegoetako izan ezik- lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda.
- Ikus: 148/2008 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Dekretu hau bigarren aldiz aldatzen duena: Dekretua, Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko irizpideak ezarri eta irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautzen duena.
- Ikus: 198/2006 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Mailako Irakaskuntzako Institutuetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko irizpideak ezarri eta irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautzen duen Dekretua aldatzen duena.
- Ikus: 86/2002 DEKRETUA 2002ko apirilaren 16koa, Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Mailako Irakaskuntzako Institutuetako eta Goi-Mailako Lanbide-Heziketako Berariazko Institutuetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko irizpideak ezartzen dituena, eta irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautzen duena.
- Ikus: 409/1998 DEKRETUA, abenduaren 22koa, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako Lanpostuen Zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dieten zehazteko irizpideak ezartzen dituena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloari dagokionez.