Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urriaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako hau zuzentzen duena: Ebazpena, 2019ko urriaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honen babespean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda: Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan, toki-erakundeek gazteak kontratatzeko 2018rako laguntzen deialdia. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen ebazpen hori, 2018ko ekainaren 27an egindako bileran.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 5097
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/10/28
  • Argitaratze-data: 2019/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Gisa horretako hutsak aurkitu dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2019ko urriaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honako deialdi honen babespean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda: toki-erakundeek, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan, gazteak kontratatzeko 2018rako laguntzen deialdia. 2018ko ekainaren 27ko bilkuran Lanbideren Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren bidez onartua. Ebazpen hori 2019ko urriaren 23ko EHAAn (202. zk.) eman zen argitara. Eta jarraian, zuzendu egiten dira hutsak:

2019/4901 orrialdean (2/2), eranskinean, taularen hirugarren zutabean, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa zuzentzen da:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 28a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.