Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 5ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita zozketatu egingo dela 2019-2020 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan -baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere- alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 721
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/02/05
  • Argitaratze-data: 2019/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduak ezartzen duenez (agindu haren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia), abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoak ebatziko ditu berdinketa kasuak, eta urtero egingo den zozketa baten bidez erabakiko da zer letratatik hasi.

Halaber, letra horrek zehaztuko du zer hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua izangaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen izangaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutarako.

Horregatik guztiagatik, honako hau