Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez, zenbait diru-baliabide esleitzen dira 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak 2019an finantzatzeko, betiere laguntza horiek emateko prozedura arautzen duen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduarekin bat etorriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1187
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/02/28
  • Argitaratze-data: 2019/03/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2019ko otsailaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako dirulaguntzak 2019an finantzatzeko, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurari jarraituz. Errege-dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira. Hala, Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian xedatutakoarekin bat etorriz (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideko zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2019ko otsailaren 27ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bitartez esleitzen baitira zenbait diru-baliabide otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako dirulaguntzak 2019an finantzatzeko, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurari jarraituz. Errege-dekretu horren bitartez ezartzen dira 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak (erabakia ebazpen honi atxikitako eranskinean dago jasota).

Bigarrena. Jakinaraztea ondorioak izango dituela argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erabakiak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, zeinaren bidez deialdia onartzen baita, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 28a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduaren (2012-05-03ko EHAA, 86. zk.) helburua da arautzea otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako dirulaguntzak emateko prozedura. Errege-dekretu horren bitartez ezartzen dira 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langile langabeentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak (196/2010 Errege Dekretua abenduaren 16ko 1783/2011 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen). Sistemas de Instalaciones de Telecomunicaciones SA (Sintel) enpresari baimena eman zitzaion enplegu-erregulazioko espediente horiek ezartzeko.

Dirulaguntzak emateko arau horren indarraldia mugagabea da. Hala ere, arauaren 6.1 artikuluan ezartzen denez, aginduan aipatzen diren laguntzak emateko diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira. Kreditu horiek aldatu ahal izango dira indarrean dagoen aurrekontu-legeriarekin bat etorriz. Hasierako kreditua eta izan litezkeen aldaketak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez iragarriko dira.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2019ko otsailaren 27ko bilkuran eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. 242.440 euro esleitzea otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako dirulaguntzak finantzatzeko, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurari jarraituz. Errege-dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira. Zenbateko horretatik, 28.800 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio; gainerako guztia, berriz, hurrengo ekitaldietako konpromiso-kredituari: 2020tik 2031ra. Diru-esleipen hori 3211 programaren kargura egingo da (Enplegua, 41. sekzioa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua).

Zenbateko hori handitu daiteke baldin eta aurrekontuetan aldaketarik onartzen bada indarreko legeriaren arabera. Aldaketarik eginez gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak emango du horren berri ebazpen bidez.

Bigarrena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari agintzea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

(Ikus .PDF)