Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2019ko ekainaren 6koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduran hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu diren izangaien behin betiko zerrenda. Hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitu zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 110
- Hurrenkera-zk.: 2846
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/06/06
- Argitaratze-data: 2019/06/12
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez (2019ko martxoaren 7ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.
Aipatutako aginduaren 2.1.f) oinarriak ezartzen duenez, irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharra dago hautaketa-prozesuan parte hartzeko.
Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko maiatzaren 27ko Ebazpenaren bidez onartu zen hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu ziren izangaien behin-behineko zerrenda.
Behin-behineko ebazpen horren aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta horiek aztertu ondoren,
http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2019. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO» «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) «Emaitzak» «Hizkuntza-eskakizuna».
http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ - «EPE 2019. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO» «Aurreko probak: gaztelania eta euskara» «Irakasleen hizkuntza-eskakizuna ziurtatzea».
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 6a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON AGUIRRE HUERGA.