Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2019ko apirilaren 23koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako eta irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitu ziren). Halaber, argitara ematen da gaztelaniaren ezagutza-proba egin behar duten izangaien zerrenda ere.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 85
- Hurrenkera-zk.: 2130
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/04/23
- Argitaratze-data: 2019/05/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez (2019ko martxoaren 7ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretarako deialdia egin zen.
Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko apirilaren 1eko Ebazpenaren bidez, aipatutako hautaketa-prozeduretan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren, eta behin haiek aztertuta, aipatutako deialdiaren 4.3 oinarriak xedatutakoaren arabera, hau
http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2019. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO» «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».
http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ «EPE 2019. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO» «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».
Aipatutako behin betiko zerrenda, interesdunei jakinarazte aldera, Hezkuntza Saileko Interneteko helbide hauetan argitaratuko da:
http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2019. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO» «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) - «Berriak: Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea».
http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ «EPE 2019. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO» «Aurreko probak» «Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea».
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 23a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.