Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko martxoaren 25, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena; honen bidez, argitara ematen da 2015-2016ko ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan -baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere- alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketaren emaitza.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 63
- Hurrenkera-zk.: 1523
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/03/25
- Argitaratze-data: 2015/04/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitartzez, onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasle-beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek xedatzen du berdinketa-kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko dela zein letratatik hasi.
Halaber, letra horrek zehaztu egingo du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.
Zozketa hori 2015eko martxoaren 25ean egin zen Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren egoitzan. Horregatik guztiarengatik,
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoarena 25a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
KONRADO MUGERTZA URKIDI.